jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Kanpaina

2015eko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Gipuzkoako herri batean, kanpaina prestatzen ari zirela, militante beterano bati eskatu zioten ordubetez hartzeko autoa megafoniarekin, eta zabaltzeko hara eta hona leloak. «Ordubete? Utzi niri, eta goiz osoa pasatuko dut autoarekin». Kanpainez eztabaidatzen denean ahaztu egiten da batzuetan Hegoaldean orain dela urte batzuk arte (gutxi ere ez dira) herritar gehienek horiekin egiten zutela amets, gaurkoa moduko egun batean bozkatu ahal izateko. Izan zitekeen norberarena ez den lelo bat, beste musika bat, beste afixa batzuk auto batetik botatzen zituztenak, baina kanpaina alderdiena izan arren, herriak ilusioz bizi zuen, eta bere egiten zuen.

Kanpainaren balioaz asko hitz egin da egun hauetan, eta egia da herritar gehienek aurretik jada erabakita edukitzen dutela botoa nori eman. Garaiak aldatu dira, eta jada ez da beharrezkoa frontoiak betetzea eta hormak zikintzea; egokitu behar da. Baina ezin ahatz daiteke gaur egun ondo eta gaizki egindakoak eta promesak direla hauteskundeen oinarri, eta kanpainarik gabe are eta gehiago geratuko litzatekeela horien ezagupena hedabide handien mende.

Garaiak bezala, gizartea ere aldatu da, eta arazoa, egotekotan, agian ez dago soilik hedabideek eta alderdiek kanpainaz egiten duten (dugun) erabileran. Akatsen gainetik, demokraziak inplikatzea eskatzen du; ez garai batean herri honetan bozkatu ezin izan zutelako, baizik eta botoa emateak zentzua izaten jarrai dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.