MARIJAIAREN ESAMESAK

Zezenak euren bakardadean

Ibai Maruri Bilbao.
2019ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Zezenketa feriarik garrantzitsuenetakoa da Bilbokoa, ia Madrilekoaren eta Sevillakoaren pare. Zezenak berak ei du garrantzia hemengoan, bereziki sendoak eta indartsuak direnak ekartzen dituztelako. Eta horrek erakartzen ditu zaleak, toreroen sonak baino gehiago. Edo erakartzen zituen esan beharko, azken urteetan Vista Alegretik igarotzen direnen kopuruak nabarmen egin baitu behera. Aurten aparteko eran igarri da joera hori. 14.000 lagun pasatxorentzat lekua duen arren, datu ofizialen arabera, domeka, astelehen eta martitzeneko zezenketek 4.000 ikusle eskas erakarri dituzte. Eta horietako asko doan sartzen dira, gonbidapenarekin.

Gaur egun, animaliak erabiltzen dituen jaietako ekitaldi bakarra dira zezenketak. Hastapenetan, bigantxak eta sokamuturra ere izaten ziren. Baina aspaldi desagertu ziren. Ez animaliek jasotzen duten tratuagatik, ez arriskutsua zelako, eta ezta zaletuak galdu zituztelako ere; beti bezala, dirua izan zen arrazoi nagusia: udalarentzat garestiegia zen ekitaldi haiek antolatzeko ordaindu beharreko asegurua. Hau da, errentagarri izateari utzi zion.

Tamalez erabakigarriena den argudio ekonomiko horri eutsiz, zezen plaza ere gaur egun ez da errentagarria, gainontzeko asteetan ez duelako erabilerarik, baina bai mantentze kostuak. Udalaren arabera, zezenketek irabaziak ematen dituzte. Aurten ere bai? Jaiak pasatu arte itxaron beharko da jakiteko. Baina dagoeneko udalarentzat lasta itzela da, zorraren kargu egiten delako. Horrela, bada, zein da zabalik mantentzeak agintarien ikuspuntutik eragiten duen balizko onura hori? Hotel sonatuenetan sortzen duen mugimendua izan daiteke?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.