Niko Iurramendi.
ARRANPLATIK

Abileziak

2019ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Urteak joan, urteak etorri, taldekide eta aurkarien gertaera xelebreak ezagutuz joaten gara. Zahartzearen onurak ote dira? Bada, horietako batez akordatu nintzen aurreko batean.

Lemazainaren lana, trainerua zuzen eta orekaturik eramateaz gain, arraunlarieri zukua ateratzea da. Batzuek animatuz lortzen dute; beste batzuek, aldiz, arraunlarien okerrak zuzenduz. Horretarako abilezia galanta behar da, talde eta arraunlari bakoitzak bere izaera baitu, eta, gogorregi arituz gero, arraun egiteko gogoak kentzerainokoa gerta daiteke patroiaren hitz jarioa. Ika-mikak ere sarriak izaten dira.

Kontatuko dudan pasadizoan kokatzeko, estropada aurretiko beroketa gogotsua egin berri duzu. Gehienetan, trainerua indartsu joaten da, estropada hasi eta tostaren bat aurretik jartzeko konfiantza osoz. Irteera oihua entzun, eta momenturik indartsuena izaten da lehen

minutua, hurrengo minutu luzeetan izango duzun arraunketa finkatu arte. Bihotza dagoeneko sutu zaizu, eta hara non datozen patroiaren laguntzak: «Lagunak! Nabarmen atzetik!». Hemeretzi minutu gehiago egin beharra dago, eta dagoeneko hainbattraineruko aldearekin atzetik zoaz.

Izaten dira halako estropadak, gauzak ondo edo ez horren gaizki egin eta hasiera hasieratik azken postuan kokatzen zarenak. Arerioek inoiz baino azkarragoak dirudite, eta zuk zurean baino jarraitzerik ez duzu, saiakera antzuak tarteko. Eskerrak denboraldiak bestelako estropadak ere ematen dizkigun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.