Niko Iurramendi.
Arrauna. Kontxako Bandera. ARRANPLATIK

Nahiak nahi

2019ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Ustekabe handirik gabeko jardunaldia izan dugu aurrenekoa Kontxan. Batetik, espero genitzakeen Orio eta Donostia Arraun Lagunak-ekin batera, Hibaika eta San Juan ohorezko txandan suertatu dira. Tira, suertatu ez: Hibaikak lehenago ere erakutsia zuen aurreneko postuetan ibil zitekeela, hala nola ligan zein txapelketetan; eta San Juanek, azken hilabeteko gorakadari jarraikiz, aurtengo egoera onentsuenean dagoela esan berri digu.

Bestetik, gizonezkoen estropadan, zaharrak berri. Aurreko laukoteak TKE ligako postuak berretsi ditu, eta ohorezko txandan aritzea ederki irabazia dute. Kaikuk, sailkatze estropadan ezusteko handiegia eman ez bazuen ere, estropada xumea egin zuen, eta ez dira oso konforme izango bere arraunlariak.

Urdaibairen, Donostiarraren eta Ondarroaren azken entrenamenduak gogo eta zirrara handikoak izango ziren, egin kasu. Lehenak aldaketa handia izan du azken hamabostaldian, psikologikoa. Bigarrenok, berriz, udan estropada batzuetan erakutsitako maila hobetu nahi genuen. Eta Ondarroak, azkenik, ostegunean bertan sailkatze estropadan eginikoa berritu nahi zuen. Hirurak itxaropentsu eta gogotsu. Eta orain amorru galanta dugu hiru taldeok barrenean, ziur. Aurrenekotik gertuago amaitu nahi genuen. Hala, datorren igandean aurreneko txanda irabazteko daudenak eta ez daudenak egingo ditugu lau taldeok, eta, karanbolarik gertatzen ez bada ere, txanda irabazteak duen garrantzia nekez salduko diogu elkarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.