Niko Iurramendi.
Arrauna. Kontxako Bandera. ARRANPLATIK

Gakoak

2019ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Nagusitasun handia erakutsi zuten emakumezko oriotarrek herenegun, Kontxako estropaden egun handian. Urduritasun puntu bat izango zuten traineru barruan, baina, estropada hasi orduko, haien branka besteena baino azkarrago zebilela ikustean, estropada gozo askoa egingo zuten. Arraun ondo egiten den estropada gutxi horietako bat izango zen; gustura ariko nintzateke minutu horietan haien ontzian arraunean. Gizonezkoen estropadan, aldiz, herio batean ibili ziren berdeak eta horiak, biak ala biak elkarrengandik oso gertu. Haatik, bi talde horien estropadak ez zidan orduan traineru barruan egoteko gogorik eman.

Guk, Donostiarra klubekook, estropada biribila egin genuen. Helburu eta nahi jakin batzuk genituen, eta bete-betean asmatu genuen. Kontxako Banderako lehenengo asteburuan ia denekiko segundoak galdu genituen lekuetan, oraingoan segundoak irabazi. Hau marka.

Gako izan daitekeen leku horietako bat da, hain justu, heldu den asteburukoa. Zergatik? Kontxako estropadetan,itsaso eta haize handirik ez dagoenean, olatuek talka egiten dute bai Paseo Berrian, bai irlaren ipar aurpegian. Uhin horiek,aurkako noranzkoa hartu, eta itsaso zabalerako bidea hartzen dute olatu handiagoen artean ezkutaturik. Ikusi ,ez dira askorik ikusten, baina traineruaren txopa apur bat goratu eta ziztu bizian jartzeko gai dira. Etaherenegun ere horiek ondoen baliatu zituen taldea Hondarribia izan zen. Hala, bandera olatu horietan irabazi zutela esaten ausartuko naiz. Tira, olatu horietan soilik ez, estropada guztian zehar arraun egin beharra baitago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.