Amaia Agirre Arrastoa.
Errusiako Munduko Kopa. ESFERAREN ERTZAK

Min(m)utuak

2018ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Gogoan duzue duela sei urte Eurotaldeak Espainiari 100.000 milioi euroko erreskate bat onartu zionekoa? Zer diren kausalitateak, orduan ere mundua futbolari begira, eta Mariano Rajoy Polonian, bere agenda ofizialeko betebeharretan. Eurokopako estreinako partidua zuen Espainiak Italiaren aurka.

Erreskate ekonomiko horren harira telebista kate alemaniar batek Espainiako zenbat lantokitako ateetan elkarrizketak egin zituen. Helburua? Espainiaren ekonomia zergatik zihoan hain ondo agerian uztea. Elkarrizketatu zituzten hamarretik seik onartu zuten lanera berandu iristen zirela. Aitzakiak arrazoi eta arrazoiak sinesgaitz. Ironikoa bezain esanguratsua da erreportajea.

Mariano garai hartan Italian... orain erreskate propiaren bila... Hara zer eta nola diren kontuak! Italian egoteak salbatu zuen orduan Espainiako presidentea, eta orain agian Espainiak erreskata lezake kroaziarra den baina Milanen jokatzen duen Nikola Kalinic futbolaria.

Kroazia eta Nigeriaren arteko partida bukatzeko bost minutu baino geratzen ez zirenean, entrenatzailearen aginduari uko egin zion Kalinicek. Bost minutu soilik jokatzeko, nahiago zuela ez atera zelaira. Mundiala da gero mundial hauetako txartel gorrien festa.

Eta hau dena zertara dator? Bada, Kroaziako selekziotik kanporatu duten eta Milango jokalaria den Kalinic Sevilla taldeak fitxatu nahi duela.

Espainiako langileen ehuneko handi bat lanera bost minutu berandu iristen da, eta bost minutu lehenago ateratzeko ahaleginetan nekatzen da gehien. Beraz, nik uste dut bost minuturengatik jokora edo izerditzera atera nahi ez zuen futbolari batek Espainian ez lukeela arazorik izango. Gora erraz kateatzen diren erreskateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.