Giroa bero-bero dago Madrilen, Athletic Hiriaren inguruan
Athleticen jarraitzaileek Madrilgo kaleak hartu dituzte. Goizean Athleticen gunea zabaldu dute Jose Anjel Iribar atezain ohiak eta Josu Urrutia presidenteak, eta egun osoan animazioa izango da zale zuri-gorrien gunean. Madrilgo Udalak Gatiburi jotzeko baimena ukatu zion arren, bozgorailuetatik haren musika ozen entzuten da. BERRIAk 'Vilaweb' atariarekin euskaraz eta katalanez argitaratutako finalaren gehigarri berezia banatu du; iPhonerako aplikazioa ere eskura dago. Bideoa: Athletic Hirian giroa.