Ohiko galderak
1. Izena eman behar da deskarga bat egiteko?
Deskarga bakar bat egiteko ere izena eman behar da. Gogoan izan nahikoa izango dela izena behin ematea.
Izena emanda zaudela, webgunera edonoiz sartzen zarenean zure erabiltzaile izena eta pasahitza bakarrik sartu beharko dituzu, eta harpidetza berria edo deskarga momentuan gauzatuko duzu.
2. Izena eman dudan ordenagailutik bakarrik ikusi edo deskarga dezaket BERRIA?
Ez, edozein ordenagailutatik ikusi ahal izango duzu BERRIA: etxekotik, lantokitik� Horretarako behar duzun bakarra zure erabiltzaile izena eta pasahitza izango dira.
3. Deskarga bonuek epemugarik ba al dute?
Deskarga bonuek ez dute epemugarik. Deskargatzen den egun bakoitzeko, bat kontsumituko da.
Prezio berean, eguneko BERRIA nahi adina aldiz kontsultatu edo deskargatu ahal izango duzu, BERRIA paperean erosten dugunean nahi adina aldiz irakurtzeko aukera dugun moduan. Hori bai: egun horretan izango da aukera; biharamunean, deskarga gorde ezean, ez da aukera hori izango.
5. Deskarga bat erosten badut, posible al da nik nahi dudan eguneko BERRIA ikustea?
Deskargen bidez, egunean egunekoa soilik ikusteko aukera izango da. Aurreko aleak ikusteko aukera maiztasunaren araberako harpidetza dutenek izango dute. Horiek aurreko 15 egunetako berriak izango dituzte ikusgai.
6. Izena ematean esandako datu bat aldatu nahi dut. Nola egin dezaket?
Aldaketak noiznahi egin ahal izango dituzu, zuk zeuk. Behin izena emanda zaudela (�Sartu� atalean, erabiltzaile izena eta pasahitza sartu ondoren), leku berean, �Nire datuak� botoia agertuko zaizu. Bertan sakatuz, edozein aldaketa egin ahalko duzu, eta behean dagoen �Gorde aldaketak� botoia sakatuz gero, gordeta geratuko dira.
7. Izena emateko arazoak ditut.
Zenbait atal nahitaez bete beharrekoak dira (ezkerrean izartxoa dutenak), eta, horiek bete ezean, ezin izango duzu erregistro eskaera bukatu.
Baliteke beste noizbait erregistratu izana eta nortasun agiri bera sartu nahian ibiltzea. Hori dela eta, erabiltzaile izena eta pasahitza gogoratzeko, jo ezazu �Sartu� atalera, eta bertan eskatu datu horiek helbide elektronikora bidaltzea.
Webguneko beheko atalean, �Pasahitza ahaztu dut� jartzen duen lekuan, botoia sakatzen baduzu, pasahitza gogorarazteko aukera duzu. Bete eskatzen diren datuak, eta helbide elektronikoan jasoko duzu segidan izena emateko behar dituzun datuak.
Bi lagunentzako gaua eta gosaria
Antzerkia
10 sarrera
Bastero Kulturgunea
Andoain
Maiatzak 17, ostirala
20:30
-->
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
