Joko sistema
Txapelketak bost fase izango ditu. Kanporaketa sistema izango du, eta fase bakoitzean taldeen erdiak txapelketatik at geratuko dira.
Txapelketan aurkezten den talde bakoitza hiru bikotek osatuko dute: kadeteena, gazteena eta nagusiena. Kanporaketa bakoitzean maila berekoen arteko partidak jokatuko dira. Ez du irabazten den partidak punturik emango, ordea. Partida irabazi edo ez, haietako bakoitzean lortzen den tanto kopurua hartuko da kontutan. Hiru partidetako tantu guztiak batu, eta gehien dituenak aurrera egingo du, eta besteak ez.