2005 eta 2007 urte artean ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko solasaldiak izan ziren batetik, eta PSE-EE, EAJ eta Batasunaren artekoak, bestetik.
Prozesuaren kronika zehatza egin du Imanol Murua Uria kazetariak Loiolako hegiak liburuan, orain arte inor gutxik ezagutzen zituen datuak argituz.
Elgoibarko Txillarre baserritik, Loiolako basilikaraino, Oslo eta Genevako hoteletan barrena.
Loiolako negoziazioan protagonista izandako Jesus Egiguren, Iñigo Urkullu eta Arnaldo Otegiren testigantzak.
Loiola
"Azaroaren 8ak akordioaren eguna izan behar zuen. Jesusen Lagundiko arduradun gutxi batzuek ere bazekiten hori, eta horregatik zegoen egun hartan Arrupe Etxean ohi baino jesulagun gehiago: Jose Mari Etxeberria Loiolako burua ez ezik, Juan Miguel Arregi jesulagunen probintzia burua ere Loiolan zen, akordioa noiz itxiko zain, Erromako buruzagi nagusiarekin bitartekari lanak egiteko gertu. Xanpain botila batzuk freskatzen ere jarri zituzten, Arrupe Etxeko sukaldeko hozkailuan. Baina bilera uste baino luzeagoa joan zen eta, negoziazio gelatik orroren batzuk ere entzuten hasi zirenean, zerbait okertzen hasi zela ulertu zuten."
HARPIDEDUN EZ BAZARA
Eskariak egiteko epea amaitu da