berria.info http://www.berria.info Paperezko edizio osoa interneten, berria.info. eu-ES Sat, 05 Jul 2008 17:45:21 +0200 60 Berria.info http://www.berria.info/rss/logo.gif http://www.berria.info Irabazi handieneko enpresek kutsatzen dute gehien. Europak jarritako kutsadura muga gainditu zuten 200 enpresak 2006an, E-PRTR inbentarioak jaso duenaren arabera Industriaren kutsadura murrizteko ezer ez egitea egotzi diete ekologistek agintariei http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=002&kont=009 Europak jarritako kutsadura muga gainditu zuten 200 enpresak 2006an, E-PRTR inbentarioak jaso duenaren arabera Industriaren kutsadura murrizteko ezer ez egitea egotzi diete ekologistek agintariei Euskal Herriko enpresa kutsatzaileek asko kutsatzen jarraitzen dute: airea, lurra eta ura. Ia 200 enpresak gainditu zuten 2006. urtean Europako Batasunak ezarritako kutsaduraren muga, berriki argitaratu dituzten E-PRTR inbentarioko datuen arabera. Inbentario hori betetzera behartzen ditu estatu guztiak Europako Batasunak, herritarrei jakinarazteko zein diren kutsatzen duten enpresak, eta zenbatean gainditzen duten kutsaduraren muga. 2006ko datuetan Euskal Herriko enpresarik kutsatzailenak ageri dira, besteak beste, Muskizko Petronorreko findegia, Pasaiako zentral termikoa, Donostia eta Arrigorriagako porlan fabrikak, Castejongo zentral termikoak, paper fabrikak, enpresa kimikoak... Hots, irabazi handieneko enpresak. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA JIRA. Printzesa http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=004&kont=005 Jira Gatazka guztiak sinplifikatzea ezinezkoa da, zer esanik ez Kolonbiakoa. Atzo bazirudien, baina, dena argi zegoela. Estetika kontua izan daiteke. Betancourt ezagutzen ez genuenok lehenengoz argazki hartan ikusi genuen. Argal, begirada lurrerantz, ile luzea ezker bularra estaliz erortzen zitzaiola. Ama birjinaren aire bat zuen, dorreetan itxita bizi diren ipuinetako printzesena. Argazkilariak hegazkinaren zain zeuden aireportuan, printzesa askatuaren zain, eta abioiaren atea zabaldu orduko lortu genuen argazkia. Ingrid. Izenak ere laguntzen du. Gehiago kosta zitzaidan printze lerdentzat Alvaro Uribe sinestea, mikrofono aurrean bere burua txalotuz. Are zailago sinestea kolonbiar armadaren lana hain garbia, hain pelikuletakoa izan dela. Ingridek dagoeneko estali ditu berarekin batera askatu zituztenen aurpegiak, berea bakarrik ikusi dugunez, baina nago askoz gehiago estaliko duela, estali duela dagoeneko; Chavez estali du, AEBen laguntza armatua, droga, paramilitarrak, langile asasinatuak, nekazari pobreak, nekazari asasinatuak, herrialde pobretua... Printzesa askatu dute, eta ez ote zaio hori Kolonbiari garestiegi aterako. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA EHU: aurrera begiratu, ez atzera http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=004&kont=007 Euskal Herrirako Unibertsitatea, gure helmuga plataforma eratzean, unibertsitate ereduaren inguruko eztabaida sortu nahi genuen. Egia esan, hauteskunde kanpainan apenas izan da eztabaida, hautagai bakarra izateak hori baino Juan Ignacio Perezen agintaldiaren inguruko erreferendum bihurtu baita. Unibertsitate ereduen arteko talka izan bada UPV/EHUn, baina eredu atzerakoia defendatzen dutenek, katedradunen botere-gunea mantendu nahi dutenek, euskararen kontrakoek, irudi laboral iraunkorren aukera baztertzen dutenek, denak berak, ez zuten hautagairik aurkeztu hauteskundeotan. Eredu ezberdinak alderatu baino ezetza bultzatu zuten, jakinda ezetzaren barruan iritzi ezberdinak batuko zirela. Hori zen maiatzaren 22an gertatua: arrazoi ezberdinengatik ezetzak irabazi zuen. Horrek ez du esan nahi ezetz horiek guztiek bat egiten dutenik unibertsitate ereduan. Bestela, zergatik ez zuten garaian aurkeztu hautagairik? ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA BIRA. Erraldoia http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=004&kont=231 Bira EAJko transbertsalitatearen heroia Petronorreko presidente egin zaigun garaiotan --EAEko Industria sailburu izandakoak EAEko industria arloko erraldoiaren bururainoko bidea zeharka edo transbertsalki ez, aizue, zuzen-zuzenean egin digu--, a zer kasualitatea, Munduko Bankua ere transbertsalitatearen alde dagoela ikasi dugu. Bertako kide indartsuenak batzen dituenari heltzen dio, izan ere, zatikatzailea den oro alboratuz. Josu Jon Imazena ez beste era batera esanda: Bushek Txinari eta Indiari leporatu izan dio milioika pertsonaren gosea eragiten ari den elikagaien garestitzea, Munduko Bankuaren txosten batek dio AEBen eta Europaren bioerregai eskariak (eta ondoriozko espekulazioak) ekarri duela garestitze hori; eta txostena ez dute publiko egin. Bush ez mintzeagatik, gehienek diotenez. Munduko Bankuak ez du sentitzen, antza, AEBetako eta Europaren eskariak babesteko munduan zehar bultzatu dituen politika ekonomikoak zuritu beharra. India eta Txina ez dira herrialde transbertsalak bere ustez, bistan denez. E... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA HIZPIDEAK. Manipulazioa, ebidentzia http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=005&kont=003 Hizpideak Iragarki deigarri bat egin du egunotan besteak beste bioetanola ekoizten duen multinazional batek. «Manipulazioa: bioetanola da elikagaien garestitzearen erantzule nagusia. Ebidentzia: elikagaiak garestitzeko arrazoi nagusiak dira, nagusiki, Asiako herrialdeetako elikatze ohituraren aldaketa nabarmena eta petrolioaren garestitzea [...]. Kalkuluen arabera, bioerregaiek laboreen prezioan izango duten eragina %3-6 bitartekoa izango da soilik, 2006ko prezioekin alderatuta». Baina, hara non, multinazionalen mesederako diharduen Munduko Bankuak gordean nahi zuen informe bat argitara atera den, elikagaien prezio igoeraren %75 bioerregaiek eragina izan dela dioena. Akabo propaganda. Multinazionalen, AEBen eta Europako Batasunaren manipulazioa nabarmen geratu dira. Eta Munduko Bankuak erakutsi du ebidentzia. Ziegler, Oxfam eta beste alarmista hutsak omen ziren. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA Arrotz bainintzen eta... etxean hartu ninduzuen? http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=005&kont=009 Mateoren ebanjelioko hitzak baiezkoak dira, ez dago galderarik, egiazko harreraz ari zaizkigu. Europar Batasunean, ostera, Itzulera Zuzentaraua onartu eta gero, gauzak ez daude hain argi. Horregatik, Gipuzkoako Caritasetik gure Eliz eta gizarteari gogorazi nahi diegu etorkinei buruz ari garenean, aurren-aurrenik, gizakiez ari garela, erlijio-ikuspegitik Jainkoaren seme-alabez, eta, giza alderditik, Giza Eskubideen Aldarriak babesten dituen gizon-emakumeez; hara nola bederatzigarren atalean atxiloketa bidegabeei ezezkoa ematen zaie, eta hamahirugarren atalean pertsonen joan-etorri askerako eskubidea aipatzen du aldarriak. Lerro hauek pentsatzen ari ginela, etorkinei buruzko euskaldunon iritzia jasotzen duen ikerketa baten berri zabaldu zen. Hor ageri denez, fenomeno berriak zailtasunak sortarazten ditu, ezezaguna denak ziurtasun eza eta ohiko usteek, beldurrak; baina, aldi berean, ageri dira ere besteekiko zabaltasuna eta herri berean, gurekin lanean eta jaietan topo egiten dutenak gizakiak direla aitortzeko jarrera. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA HITZ BESTE. Neurriak http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=005&kont=494 Hitz beste Arestik bere burua jartzen zuen munduaren neurritzat: ŇNire buruaz mintzatzen naiz, naizelako munduaren neurriaÓ. Filosofia bera aholkatzen digu Mozilla Erakundeak ere, Firefox nabigatzailearen sustatzaileak, bere mezu programatikoan: ŇNeurri bakarrak ez du guztientzat balio. Ogitartekoei osagaiak eta telefonoari melodiak gehitzen dizkiogun legez, zergatik ez duzu pertsonalizatuko weba ikusteko duzun modua?Ó. Mezua aise egokitzen da mundu birtualetik mundu errealera bitarteko txangoan: ŇZergatik ez duzu egokituko mundua ikusteko duzun modua?Ó. Horregatik hartuko genuen futbol zelaiaren neurria gauza handien deskribapenerako: Ňlau futbol-zelai kabitzen dira komertzial inauguratu berrianÓ. Herenegun, berriz, Cuatro telebistakoek, futbola behingoagatik bazterturik, Gipuzkoa eta Betancourten bahiketa-aldiko oihana berdindu zituzten. Azaleraz bakarrik ari zirela pentsatu beharko nuke. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA WWW.BERRIA.INFO. Herri kontsultaz Espainiako gobernua traba. UGARTEKO. MIREN. http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=006&kont=001 www.berria.info Herri kontsultan proposatzen zaizkigun galderak paperean jartzea baino ez da falta, geure barnean onartuta baitauzkagu. Kontrakoek arrazoi asko bota dituzte, eta beren pisua izango dute. Iruditzen zait ezker abertzalea ez dela ausartu baietz esatera, nahiz eta jakin gehiengoa borroka armatuaren aurka eta alderdien arteko elkarrizketaren alde dagoela. Ausardia falta izan zaio. Kontsultari baiezkoa ematea eta EHAK-k aldarrikatu dituen helburu askoren alde lan egitea bateragarriak dira. Oraingo martxan, denak zatituta, inoiz ez dugu lortuko kontsulta ideal bat egiteko adina indar. PSE eta PPri zer kalte egingo zien EAEko gehiengo batek ETAri ezezko biribila emateak? Harrokeriaz jokatu dute, beren kalterako. Nire ustez, beraiek ematen diote indarra ETAri. Ugarteko. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA HEMEROTEKA. Europaren ahulezia eta indarra http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=006&kont=005 Hemeroteka Hilabete txarra izan da Bruselan. 60 lan orduko zuzentaraua Kontseiluan baietsia, etorkinen itzuleraren inguruko zuzentaraua Parlamentuan, eta Irlandak Lisboako itunari emandako ezezkoa. Badirudi gaur Europako Batasuna itsas zabalean, ekaitz baten erdian dagoen itsasontzi bat dela. Horrez gain, Estatuen paralisia bistan geratu da Bruselan izandako goibilera eta gero. (...) Europako Batasunak bakea eta egonkortasuna ekarri dio kontinentean bizi garenoi. Munduko merkaturik zabalena gurea da. Ongizatea inoiz baino altuagoa. Baina onartu beharra daukagu EBak erakusten duen irudia ez dela erakunde indartsu batena(...). Zergatik?(...) Marketin arloan, oso gaizki dabil Europako Batasuna. Etorkinen zuzentarau lotsagarria pasatzen denean egunkarietan dago. Baina, adibidez, aste berberean, hondakinei buruzko zuzentaraua aprobatu egin zen. Honi esker 2020rako hainbat hondakinen %50 birziklatzea posiblea izango da. Aste berean ere, pobreziaren kontrako neurriak zabaldu egin ziren, 17 milioi euroko aurrekontu berezia aprobatu zuen Parlamentuak. Baita ere, Europako hegoaldean udan urteoro errepikatzen diren suteen kontrako hainbat neurri hartu ziren, haien artean agentzia baten sorkuntza eta baita aurrekontu berezi bat. Horrelako beste 23 zuzentarau, erregelamendu edo bestelako legeria aprobatu zen. Baina, soilik etorkinen itzulerako legeria agertu zen hedabideetan. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA ZUZENDARIARI. Beste iruzur bat ote da? Beldur gara. XANTI BEGIRISTAIN MADOTZ. AITOR IRIGOIEN ODRIOZOLA. http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=006&kont=007 Zuzendariari Maiatzaren 31ko BERRIA egunkarian irakurri nituen Carlos Perez Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak (CDNkoa) egindako adierazpen batzuk. Hartan nagusiki zioen, beretzat garrantzitsuena eleaniztasuna bultzatzea zela, eta horretan ari dela jo eta su. Hori dela eta, berak hezkuntza eredu bakarra sustatzen du, eta hemendik aurrera ere hala sustatuko omen du, hau da, euskara ala gaztelania gehi ingelesa. D eredua ere, nahi eta nahi ez «egokitu» beharko dela adierazi zuen. Printzipioz, proposamen interesgarria irudi lezake, baina azter dezagun pixka bat eta ikusi zer gerta daitekeen. Euskara aukeratzen dutenek, hizkuntza hau gehi ingelesa gehi gaztelania ikasiko dituzte. Hiru hizkuntza. Oso ongi. Beraz, eleaniztasuna. Egia esan, horixe da gaur egun ikastoletan eta D ereduetan ikasten dutena. Horientzat ez dago berritasunik. Gainera, gogora dezagun gaur baino lehen ere, behin baino gehiagotan jaso dituztela azken horiek sari garrantzitsuak, euskara eta gaztelaniari eman beharreko tratamendua emateaz gain, ingelesari ere tratamendu egokia emateagatik. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA LARREPETIT. Garaipena parte hartzea http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=006&kont=504 Larrepetit Larunbat normal bat izan zitekeen, baina gaurkoan hiriari beste aurpegi bat jartzera ausartuko dira asko. Esnatze gogorra izango da batzuentzat, betiko kaleei kolorea nola jarri pentsatzen ibili direnak, asteetan eta bileraz bilera, gogotsu hurbilduko dira erdialdera. Bestetik, alde zaharrean hitzordua egin dutenek ere, frontoiko txapa hotsekin egin dute amets. Alde zaharreko auzokideen ekimenez, erdi jausita egon den pilotalekuak ateak irekiko dizkio hiriari. Pilotakadaz pilotakada urratuko dituzte eraberrituriko paretak gaur Gasteizen. Auzotarren ezinegonak udaletxearen utzikeriarekin egin zuen topo aspaldi; lizunduriko guneari aurpegia garbitzea eta auzoak bereganatzea seinale bat gehiago da parte hartzearen bidean. Zeuk nahi, zeuk egin, zeuk lortu. Erdialdean sortzaileek beherapenetan dabiltzanak aztoratuko dituzte ordu batzuez, toki esanguratsuenetan inork imajina gabeko diziplinak bertatik bertara erakutsiz. Arrotzek kudeaturiko lau pareten beharrik gabe kaleari erakutsiko diote euren lanaren berri. Ibilian gauzatu den asmoa aspaldi ernalduriko irrati batek eta galbaherik bako gaztetxe batek burutu dute. Datorren astean abiatuko den jazzaldi ofizialari aurre hartuz, tabernari batzuen ekimenak Jazzaharrean , alde zaharreko jazz jaialdia, antolatu du bestetik. Erdialdean zein alde zaharrean hiritarren parte-hartzea izango da gaurko garaipena Gasteizen. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA Kontsultaren aurkako helegitea onartu du Espainiako Gobernuak. Datorren astean aurkeztuko du errekurtsoa Auzitegi Konstituzionalean, legea EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bat Ibarretxek iragarritako «erreferenduma» ez dela egingo ziurtatu du, tinko, De la Vegak http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=007&kont=005 Datorren astean aurkeztuko du errekurtsoa Auzitegi Konstituzionalean, legea EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bat Ibarretxek iragarritako «erreferenduma» ez dela egingo ziurtatu du, tinko, De la Vegak Aurreikusi eta iragarri moduan, Eusko Legebiltzarrak onartutako herri galdeketaren kontrako helegitea onartu du Espainiako Gobernuak. Galdeketak «eskumen eta edukietan Konstituzioa gainditzen» duelako erabaki du Ministroen Kontseiluak helegitea ontzat jotzea, eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuari eskatzea hura aurkeztu dezan Auzitegi Konstituzionalean. Halaxe jakinarazi zuen atzo eguerdian Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaile Maria Teresa Fernandez de la Vegak, Ministroen Kontseilua bukatutakoan. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA Lehergailu bat zartarazi du ETAk Urdingain mendiko hedagailuan. Eusko Jaurlaritzarena da, eta EITBren seinalea zabaltzeko eta irrati komunikazioetarako erabiltzen da http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=008&kont=004 Eusko Jaurlaritzarena da, eta EITBren seinalea zabaltzeko eta irrati komunikazioetarako erabiltzen da Lehergailu bat zartarazi zuen ETAk atzo goizaldean Barrundian (Araba). Urdingain mendiko hedagailuan zegoen bonba, Elgea mendilerroan. Kalte materialak eragin zituen eztandak, baina ez zen inor zauritu, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez. Hedagailua Eusko Jaurlaritzaren menpeko Itelazpi elkarte publikoarena da. Besteak beste, EITBren seinalea zabaltzeko eta euskal erakundeen arteko irrati komunikazioetarako erabiltzen da. Eztanda goizaldeko ordu biak aldera izan zen. Ertzaintzak, ordea, ez zuen horren berri izan goizeko hamaikak arte, orduan eman baitzioten hedagailuko teknikariek kalteen berri. ETAk ez zuen bonbaren berri eman. Hiru eta bost kilo artean ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA Jainagak dio ETAri ez diola ordaindu, eta berri faltsuak zabaltzea salatu du. ETAk «estortsioa» egin dien pertsonak ere «terrorismoaren biktima» direla azaldu du Antonio Camachok http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=008&kont=006 ETAk «estortsioa» egin dien pertsonak ere «terrorismoaren biktima» direla azaldu du Antonio Camachok ETAren iraultza zerga deiturikoarekin lotuta asteartean Guardia Zibilaren esku hainbat ordu pasatu ondoren, Jose Antonio Jainaga Sidenor enpresako kontseilari ordezkariak salatu du gertatutakoaz zabaldutako hainbat informazio ez direla zuzenak. Berak ETAri ez diola inoiz dirurik eman, eta Guardia Zibilari ere halaxe esan ziola jakinarazi du. Hainbat komunikabidek zabaldutakoaren kontra, Poliziak ez zuela bere etxea arakatu argitu du. Beraz, miaketan topatutako frogen ondorioz atxilotu zutela zabaldu zutenek ere okerreko berria eman zutela azaldu du. Komunikabideetara bidalitako oharrean, Espainiako Auzitegi Nazionalaren jarrera salatu du Jainagak, «gaizkileen kontra egiteko egokiagoa den prozedura» erabili dutelako bere kontra. Horrek bere irudi pertsonala eta ondorioz enpresarena zein bertako langileena kaltetu dituela uste baitu. «Egoerari egokitzen zaizkion» prozedurak erabili izan balira, «bereziki pertsonaren duintasuna errespetatuz», irudi zikintze hori saihestu zitekeela nabarmendu du. Era berean, eskertu egin du enpresa mundutik, sindikatuen aldetik eta instituzioetatik jaso duen babesa. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA Josu Jon Imazen izendapena «eredu txarra da gazteentzat», Arzalluzen ustez. EBBko presidente ohia «harrituta» agertu da, Imazek ez daukalako «esperientziarik enpresetan» http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=009&kont=005 EBBko presidente ohia «harrituta» agertu da, Imazek ez daukalako «esperientziarik enpresetan» EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidente ohi Xabier Arzalluzek Josu Jon Imazen aurka egin du. Oraingoan, Imaz Petronor enpresako presidente izendatu dutela- eta «harrituta» agertu da. Imazen hautaketak argi erakusten du «egiaz liluratu duela Espainia», Arzalluzen iritziz. Izan ere, Imazek ez dauka Petronor enpresako zuzendaritza hartzeko «inolako enpresa esperientziarik», atzo Herri Irratian adierazi zuenez. Arzalluzek uste du balitekeela Imaz aukeratu izana «politikatik datorrelako edo Iberdrolari egindako mesede batzuengatik». «Zerbaiten saria» ote den susmoa dauka urte luzez EBBko buru izan zenak, «alderdiko beste hainbat kidek bezala». ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA Indarkeriaren amaiera elkarrizketatua «ezinezkoa» dela dio Zapaterok. Legearen aplikazioa «ezinbestekoa eta ordezkaezina» dela jasotzen du PSOEren txosten politikoak http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=009&kont=007 Legearen aplikazioa «ezinbestekoa eta ordezkaezina» dela jasotzen du PSOEren txosten politikoak Indarkeriaren amaiera elkarrizketatuari ateak itxi nahi dizkio Zapaterok. Dioenez, eginahalak egin ditu hitza erabilita indarkeria amaitzeko, baina «ez da posible» izan. Joan den legealdian ETA elkarrizketaren bidez amaitu beharra zegoela defendatu bazuen ere, PSOEk orain bere estrategia estutu eta elkarrizketaren bidea «behin betiko» baztertu beharra dagoela uste du. Legea eta «batasun demokratikoa» dira Espainiako gobernuburuaren egungo «terrorismoaren kontrako politikaren» zutabeak. «ETAren indarkeria deslegitimatzea» da helburua. Hala jakinarazi zuen atzo Zapaterok PSOEren 37. kongresuko hitzaldian. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA Iruńeko ANVk helegitea jarri du udal bulegoa itxi izanaren aurka . Gastesi eta Pueyo ANVko zinegotziek txupinazoan ikurrina ateratzeko eskatu diote Uxue Barkosi (NaBai) http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=010&kont=001 Gastesi eta Pueyo ANVko zinegotziek txupinazoan ikurrina ateratzeko eskatu diote Uxue Barkosi (NaBai) Iruńeko Udaleko EAE-ANVko zinegotzi Marine Pueyok eta Mikel Gastesik salatu dute «urratu» egin dizkietela hautetsi gisa dituzten oinarrizko eskubideak. Ondorioz, helegitea jarri zuten atzo administrazioarekiko auzi prozesuan presazko prozeduraren bitartez. Haien bulegoa ixteagatik, Barcina eta UPNren «apetazko» jarrera «faxista» kritikatu du Pueyok. Izan ere, ANVren bulegoa itxi ondoren beste espazio bat eman diete, baina atzo bertan, adibidez, ez zieten bertan prentsa agerraldirik egiten utzi, eta beste gela batera bidali zituzten. Orain duten bulegoak, halaber, «ez du araudia betetzen», Pueyoren ustez. «Ez ditu geure lana egiteko baldintzak betetzen, ezta segurtasun arauak ere; besteak beste, ez dugulako metro koadro aski». ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA BEGIRADAK. Hiru bertuteak http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=010&kont=005 Begiradak Ibarretxeren ekinbide tinko bezain tematiak honako hiru bertuteok ikusarazi dizkit: Lehena. Herri Kontsulta ahalbidetzeko legearen onarpen prozesuak enbor bereko bi adarren artean bereizketa eragin du. EAE-ANVren izaera ez etikoa aldarrikatuz, herri borondatearen kontra alkatetzak kentzeko saioak egin dituztenek, EHAKri habilitazioa eman diote. Enborraren adar batekoek ez dute alkatetzan egoteko balio; beste adarrekoek, berriz, lege ekimenari argi berdea emateko zilegitasuna dute. Arren, azal diezadala norbaitek zertan oinarritzen diren alderdiak ilegal, ez etiko... deklaratzeko dauden arrazoiak. Zerutiartasuna jaso duenak ere, bazuen -horren erantzukizun handia izan ez balu aurrean- desobedientzia keinu baten bidez oldar plantatzeko aukera. Bigarrena. Euskal gizartearen adin nagusitasunaren aldakortasuna. Ibarretxek ongi neurtzen du gizartearen heldutasun maila. Lege ekimenerako habilitazioa esleitzeko erabiltzen duen neurgailu berberaz, zein auziren gainean erabaki dezakeen euskal gizarteak eta zeinen gainean ez -adibidez, AHT-, ongi neurtzen du gure lehendakariak. Arren, azal diezadala norbaitek zertan oinarritzen diren hiritarren parte-hartze gaitasuna neurtzeko balio duten irizpideak. Hemen ere, bigarren desobedientziarako aukera izango da; kasu honetan, baina, desobedientzia, ekimenaren lidergoa dutenen esku izango da. Auzitegi Konstituzionalaren erabakia, sortu berria den txoriari hegoak moztera etortzen denean. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA Frantziak tokiko garapena bermatzen duela erantzun dio Alliot-Mariek Batasunari. Ipar Euskal Herria 2020 lurralde kontratuaren harira Batasunak egindako balorazioari ihardetsi dio, gutunez http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=010&kont=007 Ipar Euskal Herria 2020 lurralde kontratuaren harira Batasunak egindako balorazioari ihardetsi dio, gutunez Ipar Euskal Herria 2020 lurralde kontratuaren karietara, Batasunak gutun bana igorri zien Nafarroa Behereko, Zuberoako eta Lapurdiko eragile eta arduradun politikoei. Gutunez ihardetsi dio Batasunari Michelle Alliot-Marie Frantziako Barne ministroak, erranez lurralde kontratuak Ipar Euskal Herriaren lurralde antolaketa asetzen duela. Alliot-Mariek baliatzen dituen argudioak «faltsuak» direla dio Batasunak. Etxegintza alorrean arazoak daudela aitortu du ministroak, baina «turismoak eragina duen edozein lurraldetan» bezala. Batasunak nabarmendu du etxebizitza sozialen eskariak hirukoizten duela bigarren etxebizitzen kopurua. Bide batez, Lapurdi kostaldean metro koadroak Frantziako prezioak gainditzen dituela gogoratzen dio. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA Aizkorri-Aratz natur parkean ezingo da meategirik ustiatu. EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Ekologistak Martxan taldeak ipinitako helegiteari http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=berria&data=2008-07-05&orria=011&kont=005 EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Ekologistak Martxan taldeak ipinitako helegiteari Lezen (Ilarduia, Araba) ezingo da meategirik ustiatu, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak erabaki duenaren arabera. 2006ko urrian behin-behineko erabakia hartu zuen Auzitegi Nagusiak, Ekologistak Martxanek jarritako helegiteari erantzunez, eta Ilarduiako meatzea ustiatzea debekatu zuen, kautelaz. Aizkorri-Aratz Natur Parkearen Kudeaketa Plana, berriz, 2004an aurkeztu zuten jendaurrean. Natur parkean meategiak zabaltzeko edo ustiatzeko baimenik ez ematea jasotzen zuen orduan planak. 2006ko apirilean, baina, bi artikulu aldatu eta gero onartu zuen Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak. Onartu zen planak, lehen aldiz ordura arte, Aizkorri-Aratzeko lur azpian meategiak ustiatzeko aukera ematen zuen. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERRIA