Harian, berria.info. http://www.berria.info Harian, berria.info eu-ES Sat, 05 Jul 2008 17:45:20 +0200 60 Berria.info http://www.berria.info/rss/logo.gif http://www.berria.info Irabazi handieneko enpresek kutsatzen dute gehien. Europak jarritako kutsadura muga gainditu zuten 200 enpresak 2006an, E-PRTR inbentarioak jaso duenaren arabera Industriaren kutsadura murrizteko ezer ez egitea egotzi diete ekologistek agintariei http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=002&kont=009 Europak jarritako kutsadura muga gainditu zuten 200 enpresak 2006an, E-PRTR inbentarioak jaso duenaren arabera Industriaren kutsadura murrizteko ezer ez egitea egotzi diete ekologistek agintariei Euskal Herriko enpresa kutsatzaileek asko kutsatzen jarraitzen dute: airea, lurra eta ura. Ia 200 enpresak gainditu zuten 2006. urtean Europako Batasunak ezarritako kutsaduraren muga, berriki argitaratu dituzten E-PRTR inbentarioko datuen arabera. Inbentario hori betetzera behartzen ditu estatu guztiak Europako Batasunak, herritarrei jakinarazteko zein diren kutsatzen duten enpresak, eta zenbatean gainditzen duten kutsaduraren muga. 2006ko datuetan Euskal Herriko enpresarik kutsatzailenak ageri dira, besteak beste, Muskizko Petronorreko findegia, Pasaiako zentral termikoa, Donostia eta Arrigorriagako porlan fabrikak, Castejongo zentral termikoak, paper fabrikak, enpresa kimikoak... Hots, irabazi handieneko enpresak. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN Politikara itzultzea ez du baztertzen Ingrid Betancourtek . Nicolas Sarkozy presidenteak harrera egin dio, eta, nekaezin, prentsaurrekoak eta elkarrizketak eskaini dizkie hedabideei Oraindik bahituta daudenak askatzeko borroka dadin eskatu dio Frantziari http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=017&kont=005 Nicolas Sarkozy presidenteak harrera egin dio, eta, nekaezin, prentsaurrekoak eta elkarrizketak eskaini dizkie hedabideei Oraindik bahituta daudenak askatzeko borroka dadin eskatu dio Frantziari Parisera iritsi zen atzo Ingrid Betancourt. Villacoubay aireportu militarrean lurreratu zen, 16:00ak aldera, 219 Airbus hegazkina, Bogotatik haren ama Yolanda Pulecio, ahizpa Astrid, seme-alaba Melanie eta Lorenzo Delloye, horien aita eta Betancourten lehen senar Fabrice Delloye, egungo bikotekide Juan Carlos Lecompte eta Frantziako Atzerri ministro Bernard Kouchnerrekin batera eraman zuena. Hegaldian egindako loaz gain, batere deskantsatu gabe besarkatu zituen Frantziako presidente Nicolas Sarkozy eta haren emazte Carla Bruni. Oraindik bahituta daudenak askatzeko borrokan jarraituko duela nabarmendu zuen Betancourtek; hala ere, ez du zehaztu horretarako politikagintzara itzuliko den. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN HILBERRIA. AEBetako ikur kontserbadorea. JESSE HELMS http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=018&kont=001 Hilberria Jesse Helms Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN Lisboako Itunarentzat ez da «traba» izango Polonia http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=018&kont=004 Varsovia Lech Kaczynski Poloniako presidentea ez da Lisboako Ituna berresteko «traba» izango. Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen ahotan Kaczynskik argi utzi dio hori telefono elkarrizketa batean, asteon hitzarmena berrestea «antzua» zela esan arren. Bestalde, Zipreko Legebiltzarrak berretsi egin du, eta hogeigarren estatua da egiten duena. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN PAKISTAN. Mezkita gorriko hildakoak gogoan http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=018&kont=007 Pakistan Islamabaden pakistandar ugari inguratu zen atzo Mezkita Gorriaren ingurura duela urtebete hildako 108 lagunak gogoratzeko. Pervez Musharraf presidenteak baimenik gabe eraikitako mezkitak botatzeko erabakia hartu ondoren, Mezkita Gorriko ikasleak kanpaina gelditzekotan bildu ziren. Tenplu musulmaneko buruen eta Gobernuaren arteko urte luzeetako ezinikusia, era tragikoan amaitu zen. Bestalde, Ipar Koreari teknologia nuklearra saltzea egozten zioten zientzialariak Pakistango Gobernuak horren berri bazuela onartu du. Hori horrela bada, Pakistan eta AEBen arteko erlazio onak oker litezke. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN Hego Osetia eta Georgiaren arteko borrokan bi lagun hil dira gutxienez eta 11 zauritu. Su-etena apurtu izana leporatzen diote elkarri independentzia lortu nahi duen lurraldeak eta Georgiako Gobernuak http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=018&kont=008 Su-etena apurtu izana leporatzen diote elkarri independentzia lortu nahi duen lurraldeak eta Georgiako Gobernuak Hego Osetiako Gobernuak soldaduen mobilizazio orokorra agindu du, eta Georgiak haren aurka indarra erabiltzen jarraituz gero, gatazka gunera armategi astuna eramateko prest dagoela ohartarazi du. Georgiatik independentzia lortu nahian dabien lurraldearen mehatxua atzo goizaldean bi aldeen artean gertatutako borroken ondorioa da. Irina Gagloieva bozeramaileak jakinarazi zuenez, bi lagun hil ziren gutxienez, eta 11 zauritu, Georgiako armadak goizeko bostak bitartean egin zituen bonbardaketen eraginez. Hego Osetiaren arabera, hiru tokitan egin zuen erasoaldia armadak lurraldeko Tsjinvali hiriburuaren inguruan, eta bi eremutan izan ziren borrokak. Batetik, hiriburuaren ondoan, eta bestetik Znaur barrutian. Gauerditik artilleriak hiriburuari hiru tokitatik eraso egin zion morteroak jaurtikita. «Georgiaren partetik hausnartutako probokazioa izan da», Edouard Kokoiti Hego Osetiako agintariaren hitzetan: «Horrek erakusten du Georgiak ez dituela era baketsuan konpondu nahi Hego Osetia eta Abkhaziako gatazkak». Su-etena apurtzea leporatu dio Georgiari, baina Tbilisik bere barneko lurraldeari egotzi dio gatazkaren erantzukizuna. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN Iran eta EBko ordezkariak asteotan batzartuko dira http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=018&kont=901 Teheran Iranek atzo azaldu zuen erantzun «eraikitzailea» eman ziola uranioa aberasteari uzteko G6koen proposamenari. Europako Batasuneko eledunak baieztatu du «elkarrizketa baikorra» izan dutela, baina ez du baieztatu Iranen erantzuna jaso dutenik. Asteotan negoziatzeko biltzea onetsi dute, dena den. AEBetako almirante batek dio Iranen ekimen nuklearrari «eusteko» bideak «ez militarrak» izan behar direla. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN Negoziatzeko bere agintea onartzea nahi du Mugabek http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=018&kont=902 Harare Robert Mugabe Zimbaweko presidenteak adierazi du oposizioarekin negoziatzeko prest dela, baina bere agintea onartu behar dutela jarri du baldintza. Afrikako Batasunaren bilkuratik itzultzean hitz egin du. Erakundeak ez du erregimena salatu, eta batasun gobernua eratzea galdegin die alderdiei. NBEren Segurtasun Kontseiluan ere ez da adostasunik Zimbaweri zigorrak gogortzeko. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN Sri Lankak 34 tamil tigre hil dituela jakinarazi du http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=018&kont=903 Colombo Vavuniya, Mannar eta Welioya tamil tigreen kontrolpeko eskualdeetan 34 ekintzaile hil dituela jakinarazi du Sri Lankako armadak eta bere bi soldadu hil direla borroketan. Giza eskubideen urraketari buruzko «kezka handia» agertu diote AEBek Sri Lankari. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN Txina eta Taiwan arteko hegaldiak hasi dituzte http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=018&kont=904 Taipei Azkeneko 60 urteetan harreman ofizialik izan ez duten Txina eta Taiwanen arteko hartuemana hobetuko dela espero dute adituek. Bi herrialdeen arteko asteroko lehen hegaldi zuzenak abian jarri zituzten atzo. Besteren artean Txinako 33 goi funtzionario uhartera heldu ziren 1949tik lehen aldiz zuzeneko hegaldi batean. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN Gazteen artean galiziera bultzatzeko kanpaina jarri dute abian. Galizian gaztelania «arriskuan» dagoela diotenen jarrera salatu du Hizkuntza Politikarako sailburuak http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=019&kont=005 Galizian gaztelania «arriskuan» dagoela diotenen jarrera salatu du Hizkuntza Politikarako sailburuak Galiziako Gobernuak hizkuntza bultzatzeko jarritako kanpainak zeresana eman du. Gazteei dago zuzendua aste honetan bertan abian jarri duten galizieraren aldeko kanpaina. Zehazki, nerabeen artean, eta batez ere familia giroan, galizieraren erabilera bultzatzea du helburu. Kanpainak, baina, badu berritasunik. Komunikabideetako iragarkiez gain, herriz herri ere ekitaldiak egingo dituzte. Horietan jokoak antolatuko dituzte herritarrak parte-hartzera bultzatzeko. Galiziako Hizkuntza Politikarako sailburuaren asmoak, ordea, ez dira denen gustukoak izan. Hizkuntzaren Normalizaziorako Mahaiak dirua iragarkietan xahutu izana salatu du, eta nabarmendu hobe litzakeela aurrekontua bideratzea galiziera galtzear dagoen eremuetan hura bultzatzeko ahalegina egitera. Erakundearen iritziz, «propaganda gehiegi eta neurri gutxiegi» bultzatzen ditu Gobernuak. Bide beretik, egozten dio batere dirurik ez bideratzea filmak galizierara itzultzera edo administrazioetan hizkuntzaren erabilera ez bermatzea. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN Gaztelaniako hirugarren ordua eman beharko dute Kataluniako eskolek. Kataluniako Gorenaren arabera, ikastetxeen %95 ez dira legeak ezarritako gutxieneko ordu kopurura iristen http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=019&kont=007 Kataluniako Gorenaren arabera, ikastetxeen %95 ez dira legeak ezarritako gutxieneko ordu kopurura iristen Katalana «inposatzea» eta gaztelaniaz hitz egiten duten haurrak «baztertzea» leporatu zion Kataluniako Hiritarren Elkarbizitzarako Erakundeak Generalitateari. Baita salaketa auzitegietara eraman ere. Orain, Kataluniako Auzitegi Gorenak arrazoi eman dio, baina neurri batean bakarrik. Epaitegiak ohartarazi dio Generalitateari gaztelaniako hirugarren ordua eman egin behar duela, lehen hezkuntzan behintzat. Berez, Espainiako legediaren arabera, urtean gaztelaniazko 350 ordu eman behar dituzte eskoletan. Aldiz, bigarren hizkuntza ofiziala duten lurraldeetan, Euskal Herria, Galizia eta Katalunia kasu, 245 ordu eman behar dituzte lehen hezkuntzan, eta 210 bigarren eta hirugarrenean. Gorenak berak nabarmendu duenez, baina, Kataluniako ikastetxeen %95ek ez dute gutxieneko ordutegia betetzen, eta soilik 140 ordu ematen dituzte lehen hezkuntzan. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN Kontsultaren aurkako helegitea onartu du Espainiako Gobernuak. Datorren astean aurkeztuko du errekurtsoa Auzitegi Konstituzionalean, legea EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bat Ibarretxek iragarritako «erreferenduma» ez dela egingo ziurtatu du, tinko, De la Vegak http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=007&kont=005 Datorren astean aurkeztuko du errekurtsoa Auzitegi Konstituzionalean, legea EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bat Ibarretxek iragarritako «erreferenduma» ez dela egingo ziurtatu du, tinko, De la Vegak Aurreikusi eta iragarri moduan, Eusko Legebiltzarrak onartutako herri galdeketaren kontrako helegitea onartu du Espainiako Gobernuak. Galdeketak «eskumen eta edukietan Konstituzioa gainditzen» duelako erabaki du Ministroen Kontseiluak helegitea ontzat jotzea, eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuari eskatzea hura aurkeztu dezan Auzitegi Konstituzionalean. Halaxe jakinarazi zuen atzo eguerdian Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaile Maria Teresa Fernandez de la Vegak, Ministroen Kontseilua bukatutakoan. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN Lehergailu bat zartarazi du ETAk Urdingain mendiko hedagailuan. Eusko Jaurlaritzarena da, eta EITBren seinalea zabaltzeko eta irrati komunikazioetarako erabiltzen da http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=008&kont=004 Eusko Jaurlaritzarena da, eta EITBren seinalea zabaltzeko eta irrati komunikazioetarako erabiltzen da Lehergailu bat zartarazi zuen ETAk atzo goizaldean Barrundian (Araba). Urdingain mendiko hedagailuan zegoen bonba, Elgea mendilerroan. Kalte materialak eragin zituen eztandak, baina ez zen inor zauritu, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez. Hedagailua Eusko Jaurlaritzaren menpeko Itelazpi elkarte publikoarena da. Besteak beste, EITBren seinalea zabaltzeko eta euskal erakundeen arteko irrati komunikazioetarako erabiltzen da. Eztanda goizaldeko ordu biak aldera izan zen. Ertzaintzak, ordea, ez zuen horren berri izan goizeko hamaikak arte, orduan eman baitzioten hedagailuko teknikariek kalteen berri. ETAk ez zuen bonbaren berri eman. Hiru eta bost kilo artean ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN Jainagak dio ETAri ez diola ordaindu, eta berri faltsuak zabaltzea salatu du. ETAk «estortsioa» egin dien pertsonak ere «terrorismoaren biktima» direla azaldu du Antonio Camachok http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=008&kont=006 ETAk «estortsioa» egin dien pertsonak ere «terrorismoaren biktima» direla azaldu du Antonio Camachok ETAren iraultza zerga deiturikoarekin lotuta asteartean Guardia Zibilaren esku hainbat ordu pasatu ondoren, Jose Antonio Jainaga Sidenor enpresako kontseilari ordezkariak salatu du gertatutakoaz zabaldutako hainbat informazio ez direla zuzenak. Berak ETAri ez diola inoiz dirurik eman, eta Guardia Zibilari ere halaxe esan ziola jakinarazi du. Hainbat komunikabidek zabaldutakoaren kontra, Poliziak ez zuela bere etxea arakatu argitu du. Beraz, miaketan topatutako frogen ondorioz atxilotu zutela zabaldu zutenek ere okerreko berria eman zutela azaldu du. Komunikabideetara bidalitako oharrean, Espainiako Auzitegi Nazionalaren jarrera salatu du Jainagak, «gaizkileen kontra egiteko egokiagoa den prozedura» erabili dutelako bere kontra. Horrek bere irudi pertsonala eta ondorioz enpresarena zein bertako langileena kaltetu dituela uste baitu. «Egoerari egokitzen zaizkion» prozedurak erabili izan balira, «bereziki pertsonaren duintasuna errespetatuz», irudi zikintze hori saihestu zitekeela nabarmendu du. Era berean, eskertu egin du enpresa mundutik, sindikatuen aldetik eta instituzioetatik jaso duen babesa. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN Josu Jon Imazen izendapena «eredu txarra da gazteentzat», Arzalluzen ustez. EBBko presidente ohia «harrituta» agertu da, Imazek ez daukalako «esperientziarik enpresetan» http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=009&kont=005 EBBko presidente ohia «harrituta» agertu da, Imazek ez daukalako «esperientziarik enpresetan» EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidente ohi Xabier Arzalluzek Josu Jon Imazen aurka egin du. Oraingoan, Imaz Petronor enpresako presidente izendatu dutela- eta «harrituta» agertu da. Imazen hautaketak argi erakusten du «egiaz liluratu duela Espainia», Arzalluzen iritziz. Izan ere, Imazek ez dauka Petronor enpresako zuzendaritza hartzeko «inolako enpresa esperientziarik», atzo Herri Irratian adierazi zuenez. Arzalluzek uste du balitekeela Imaz aukeratu izana «politikatik datorrelako edo Iberdrolari egindako mesede batzuengatik». «Zerbaiten saria» ote den susmoa dauka urte luzez EBBko buru izan zenak, «alderdiko beste hainbat kidek bezala». ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN Indarkeriaren amaiera elkarrizketatua «ezinezkoa» dela dio Zapaterok. Legearen aplikazioa «ezinbestekoa eta ordezkaezina» dela jasotzen du PSOEren txosten politikoak http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=009&kont=007 Legearen aplikazioa «ezinbestekoa eta ordezkaezina» dela jasotzen du PSOEren txosten politikoak Indarkeriaren amaiera elkarrizketatuari ateak itxi nahi dizkio Zapaterok. Dioenez, eginahalak egin ditu hitza erabilita indarkeria amaitzeko, baina «ez da posible» izan. Joan den legealdian ETA elkarrizketaren bidez amaitu beharra zegoela defendatu bazuen ere, PSOEk orain bere estrategia estutu eta elkarrizketaren bidea «behin betiko» baztertu beharra dagoela uste du. Legea eta «batasun demokratikoa» dira Espainiako gobernuburuaren egungo «terrorismoaren kontrako politikaren» zutabeak. «ETAren indarkeria deslegitimatzea» da helburua. Hala jakinarazi zuen atzo Zapaterok PSOEren 37. kongresuko hitzaldian. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN Iruńeko ANVk helegitea jarri du udal bulegoa itxi izanaren aurka . Gastesi eta Pueyo ANVko zinegotziek txupinazoan ikurrina ateratzeko eskatu diote Uxue Barkosi (NaBai) http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=010&kont=001 Gastesi eta Pueyo ANVko zinegotziek txupinazoan ikurrina ateratzeko eskatu diote Uxue Barkosi (NaBai) Iruńeko Udaleko EAE-ANVko zinegotzi Marine Pueyok eta Mikel Gastesik salatu dute «urratu» egin dizkietela hautetsi gisa dituzten oinarrizko eskubideak. Ondorioz, helegitea jarri zuten atzo administrazioarekiko auzi prozesuan presazko prozeduraren bitartez. Haien bulegoa ixteagatik, Barcina eta UPNren «apetazko» jarrera «faxista» kritikatu du Pueyok. Izan ere, ANVren bulegoa itxi ondoren beste espazio bat eman diete, baina atzo bertan, adibidez, ez zieten bertan prentsa agerraldirik egiten utzi, eta beste gela batera bidali zituzten. Orain duten bulegoak, halaber, «ez du araudia betetzen», Pueyoren ustez. «Ez ditu geure lana egiteko baldintzak betetzen, ezta segurtasun arauak ere; besteak beste, ez dugulako metro koadro aski». ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN BEGIRADAK. Hiru bertuteak http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=010&kont=005 Begiradak Ibarretxeren ekinbide tinko bezain tematiak honako hiru bertuteok ikusarazi dizkit: Lehena. Herri Kontsulta ahalbidetzeko legearen onarpen prozesuak enbor bereko bi adarren artean bereizketa eragin du. EAE-ANVren izaera ez etikoa aldarrikatuz, herri borondatearen kontra alkatetzak kentzeko saioak egin dituztenek, EHAKri habilitazioa eman diote. Enborraren adar batekoek ez dute alkatetzan egoteko balio; beste adarrekoek, berriz, lege ekimenari argi berdea emateko zilegitasuna dute. Arren, azal diezadala norbaitek zertan oinarritzen diren alderdiak ilegal, ez etiko... deklaratzeko dauden arrazoiak. Zerutiartasuna jaso duenak ere, bazuen -horren erantzukizun handia izan ez balu aurrean- desobedientzia keinu baten bidez oldar plantatzeko aukera. Bigarrena. Euskal gizartearen adin nagusitasunaren aldakortasuna. Ibarretxek ongi neurtzen du gizartearen heldutasun maila. Lege ekimenerako habilitazioa esleitzeko erabiltzen duen neurgailu berberaz, zein auziren gainean erabaki dezakeen euskal gizarteak eta zeinen gainean ez -adibidez, AHT-, ongi neurtzen du gure lehendakariak. Arren, azal diezadala norbaitek zertan oinarritzen diren hiritarren parte-hartze gaitasuna neurtzeko balio duten irizpideak. Hemen ere, bigarren desobedientziarako aukera izango da; kasu honetan, baina, desobedientzia, ekimenaren lidergoa dutenen esku izango da. Auzitegi Konstituzionalaren erabakia, sortu berria den txoriari hegoak moztera etortzen denean. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN Frantziak tokiko garapena bermatzen duela erantzun dio Alliot-Mariek Batasunari. Ipar Euskal Herria 2020 lurralde kontratuaren harira Batasunak egindako balorazioari ihardetsi dio, gutunez http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-07-05&orria=010&kont=007 Ipar Euskal Herria 2020 lurralde kontratuaren harira Batasunak egindako balorazioari ihardetsi dio, gutunez Ipar Euskal Herria 2020 lurralde kontratuaren karietara, Batasunak gutun bana igorri zien Nafarroa Behereko, Zuberoako eta Lapurdiko eragile eta arduradun politikoei. Gutunez ihardetsi dio Batasunari Michelle Alliot-Marie Frantziako Barne ministroak, erranez lurralde kontratuak Ipar Euskal Herriaren lurralde antolaketa asetzen duela. Alliot-Mariek baliatzen dituen argudioak «faltsuak» direla dio Batasunak. Etxegintza alorrean arazoak daudela aitortu du ministroak, baina «turismoak eragina duen edozein lurraldetan» bezala. Batasunak nabarmendu du etxebizitza sozialen eskariak hirukoizten duela bigarren etxebizitzen kopurua. Bide batez, Lapurdi kostaldean metro koadroak Frantziako prezioak gainditzen dituela gogoratzen dio. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 HARIAN