Iritzia, berria.info. http://www.berria.info Iritzia, berria.info eu-ES Sat, 05 Jul 2008 17:45:20 +0200 60 Berria.info http://www.berria.info/rss/logo.gif http://www.berria.info JIRA. Printzesa http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-05&orria=004&kont=005 Jira Gatazka guztiak sinplifikatzea ezinezkoa da, zer esanik ez Kolonbiakoa. Atzo bazirudien, baina, dena argi zegoela. Estetika kontua izan daiteke. Betancourt ezagutzen ez genuenok lehenengoz argazki hartan ikusi genuen. Argal, begirada lurrerantz, ile luzea ezker bularra estaliz erortzen zitzaiola. Ama birjinaren aire bat zuen, dorreetan itxita bizi diren ipuinetako printzesena. Argazkilariak hegazkinaren zain zeuden aireportuan, printzesa askatuaren zain, eta abioiaren atea zabaldu orduko lortu genuen argazkia. Ingrid. Izenak ere laguntzen du. Gehiago kosta zitzaidan printze lerdentzat Alvaro Uribe sinestea, mikrofono aurrean bere burua txalotuz. Are zailago sinestea kolonbiar armadaren lana hain garbia, hain pelikuletakoa izan dela. Ingridek dagoeneko estali ditu berarekin batera askatu zituztenen aurpegiak, berea bakarrik ikusi dugunez, baina nago askoz gehiago estaliko duela, estali duela dagoeneko; Chavez estali du, AEBen laguntza armatua, droga, paramilitarrak, langile asasinatuak, nekazari pobreak, nekazari asasinatuak, herrialde pobretua... Printzesa askatu dute, eta ez ote zaio hori Kolonbiari garestiegi aterako. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA EHU: aurrera begiratu, ez atzera http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-05&orria=004&kont=007 Euskal Herrirako Unibertsitatea, gure helmuga plataforma eratzean, unibertsitate ereduaren inguruko eztabaida sortu nahi genuen. Egia esan, hauteskunde kanpainan apenas izan da eztabaida, hautagai bakarra izateak hori baino Juan Ignacio Perezen agintaldiaren inguruko erreferendum bihurtu baita. Unibertsitate ereduen arteko talka izan bada UPV/EHUn, baina eredu atzerakoia defendatzen dutenek, katedradunen botere-gunea mantendu nahi dutenek, euskararen kontrakoek, irudi laboral iraunkorren aukera baztertzen dutenek, denak berak, ez zuten hautagairik aurkeztu hauteskundeotan. Eredu ezberdinak alderatu baino ezetza bultzatu zuten, jakinda ezetzaren barruan iritzi ezberdinak batuko zirela. Hori zen maiatzaren 22an gertatua: arrazoi ezberdinengatik ezetzak irabazi zuen. Horrek ez du esan nahi ezetz horiek guztiek bat egiten dutenik unibertsitate ereduan. Bestela, zergatik ez zuten garaian aurkeztu hautagairik? ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA BIRA. Erraldoia http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-05&orria=004&kont=231 Bira EAJko transbertsalitatearen heroia Petronorreko presidente egin zaigun garaiotan --EAEko Industria sailburu izandakoak EAEko industria arloko erraldoiaren bururainoko bidea zeharka edo transbertsalki ez, aizue, zuzen-zuzenean egin digu--, a zer kasualitatea, Munduko Bankua ere transbertsalitatearen alde dagoela ikasi dugu. Bertako kide indartsuenak batzen dituenari heltzen dio, izan ere, zatikatzailea den oro alboratuz. Josu Jon Imazena ez beste era batera esanda: Bushek Txinari eta Indiari leporatu izan dio milioika pertsonaren gosea eragiten ari den elikagaien garestitzea, Munduko Bankuaren txosten batek dio AEBen eta Europaren bioerregai eskariak (eta ondoriozko espekulazioak) ekarri duela garestitze hori; eta txostena ez dute publiko egin. Bush ez mintzeagatik, gehienek diotenez. Munduko Bankuak ez du sentitzen, antza, AEBetako eta Europaren eskariak babesteko munduan zehar bultzatu dituen politika ekonomikoak zuritu beharra. India eta Txina ez dira herrialde transbertsalak bere ustez, bistan denez. E... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA HIZPIDEAK. Manipulazioa, ebidentzia http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-05&orria=005&kont=003 Hizpideak Iragarki deigarri bat egin du egunotan besteak beste bioetanola ekoizten duen multinazional batek. «Manipulazioa: bioetanola da elikagaien garestitzearen erantzule nagusia. Ebidentzia: elikagaiak garestitzeko arrazoi nagusiak dira, nagusiki, Asiako herrialdeetako elikatze ohituraren aldaketa nabarmena eta petrolioaren garestitzea [...]. Kalkuluen arabera, bioerregaiek laboreen prezioan izango duten eragina %3-6 bitartekoa izango da soilik, 2006ko prezioekin alderatuta». Baina, hara non, multinazionalen mesederako diharduen Munduko Bankuak gordean nahi zuen informe bat argitara atera den, elikagaien prezio igoeraren %75 bioerregaiek eragina izan dela dioena. Akabo propaganda. Multinazionalen, AEBen eta Europako Batasunaren manipulazioa nabarmen geratu dira. Eta Munduko Bankuak erakutsi du ebidentzia. Ziegler, Oxfam eta beste alarmista hutsak omen ziren. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA Arrotz bainintzen eta... etxean hartu ninduzuen? http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-05&orria=005&kont=009 Mateoren ebanjelioko hitzak baiezkoak dira, ez dago galderarik, egiazko harreraz ari zaizkigu. Europar Batasunean, ostera, Itzulera Zuzentaraua onartu eta gero, gauzak ez daude hain argi. Horregatik, Gipuzkoako Caritasetik gure Eliz eta gizarteari gogorazi nahi diegu etorkinei buruz ari garenean, aurren-aurrenik, gizakiez ari garela, erlijio-ikuspegitik Jainkoaren seme-alabez, eta, giza alderditik, Giza Eskubideen Aldarriak babesten dituen gizon-emakumeez; hara nola bederatzigarren atalean atxiloketa bidegabeei ezezkoa ematen zaie, eta hamahirugarren atalean pertsonen joan-etorri askerako eskubidea aipatzen du aldarriak. Lerro hauek pentsatzen ari ginela, etorkinei buruzko euskaldunon iritzia jasotzen duen ikerketa baten berri zabaldu zen. Hor ageri denez, fenomeno berriak zailtasunak sortarazten ditu, ezezaguna denak ziurtasun eza eta ohiko usteek, beldurrak; baina, aldi berean, ageri dira ere besteekiko zabaltasuna eta herri berean, gurekin lanean eta jaietan topo egiten dutenak gizakiak direla aitortzeko jarrera. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA HITZ BESTE. Neurriak http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-05&orria=005&kont=494 Hitz beste Arestik bere burua jartzen zuen munduaren neurritzat: ÒNire buruaz mintzatzen naiz, naizelako munduaren neurriaÓ. Filosofia bera aholkatzen digu Mozilla Erakundeak ere, Firefox nabigatzailearen sustatzaileak, bere mezu programatikoan: ÒNeurri bakarrak ez du guztientzat balio. Ogitartekoei osagaiak eta telefonoari melodiak gehitzen dizkiogun legez, zergatik ez duzu pertsonalizatuko weba ikusteko duzun modua?Ó. Mezua aise egokitzen da mundu birtualetik mundu errealera bitarteko txangoan: ÒZergatik ez duzu egokituko mundua ikusteko duzun modua?Ó. Horregatik hartuko genuen futbol zelaiaren neurria gauza handien deskribapenerako: Òlau futbol-zelai kabitzen dira komertzial inauguratu berrianÓ. Herenegun, berriz, Cuatro telebistakoek, futbola behingoagatik bazterturik, Gipuzkoa eta Betancourten bahiketa-aldiko oihana berdindu zituzten. Azaleraz bakarrik ari zirela pentsatu beharko nuke. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA WWW.BERRIA.INFO. Herri kontsultaz Espainiako gobernua traba. UGARTEKO. MIREN. http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-05&orria=006&kont=001 www.berria.info Herri kontsultan proposatzen zaizkigun galderak paperean jartzea baino ez da falta, geure barnean onartuta baitauzkagu. Kontrakoek arrazoi asko bota dituzte, eta beren pisua izango dute. Iruditzen zait ezker abertzalea ez dela ausartu baietz esatera, nahiz eta jakin gehiengoa borroka armatuaren aurka eta alderdien arteko elkarrizketaren alde dagoela. Ausardia falta izan zaio. Kontsultari baiezkoa ematea eta EHAK-k aldarrikatu dituen helburu askoren alde lan egitea bateragarriak dira. Oraingo martxan, denak zatituta, inoiz ez dugu lortuko kontsulta ideal bat egiteko adina indar. PSE eta PPri zer kalte egingo zien EAEko gehiengo batek ETAri ezezko biribila emateak? Harrokeriaz jokatu dute, beren kalterako. Nire ustez, beraiek ematen diote indarra ETAri. Ugarteko. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA HEMEROTEKA. Europaren ahulezia eta indarra http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-05&orria=006&kont=005 Hemeroteka Hilabete txarra izan da Bruselan. 60 lan orduko zuzentaraua Kontseiluan baietsia, etorkinen itzuleraren inguruko zuzentaraua Parlamentuan, eta Irlandak Lisboako itunari emandako ezezkoa. Badirudi gaur Europako Batasuna itsas zabalean, ekaitz baten erdian dagoen itsasontzi bat dela. Horrez gain, Estatuen paralisia bistan geratu da Bruselan izandako goibilera eta gero. (...) Europako Batasunak bakea eta egonkortasuna ekarri dio kontinentean bizi garenoi. Munduko merkaturik zabalena gurea da. Ongizatea inoiz baino altuagoa. Baina onartu beharra daukagu EBak erakusten duen irudia ez dela erakunde indartsu batena(...). Zergatik?(...) Marketin arloan, oso gaizki dabil Europako Batasuna. Etorkinen zuzentarau lotsagarria pasatzen denean egunkarietan dago. Baina, adibidez, aste berberean, hondakinei buruzko zuzentaraua aprobatu egin zen. Honi esker 2020rako hainbat hondakinen %50 birziklatzea posiblea izango da. Aste berean ere, pobreziaren kontrako neurriak zabaldu egin ziren, 17 milioi euroko aurrekontu berezia aprobatu zuen Parlamentuak. Baita ere, Europako hegoaldean udan urteoro errepikatzen diren suteen kontrako hainbat neurri hartu ziren, haien artean agentzia baten sorkuntza eta baita aurrekontu berezi bat. Horrelako beste 23 zuzentarau, erregelamendu edo bestelako legeria aprobatu zen. Baina, soilik etorkinen itzulerako legeria agertu zen hedabideetan. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA ZUZENDARIARI. Beste iruzur bat ote da? Beldur gara. XANTI BEGIRISTAIN MADOTZ. AITOR IRIGOIEN ODRIOZOLA. http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-05&orria=006&kont=007 Zuzendariari Maiatzaren 31ko BERRIA egunkarian irakurri nituen Carlos Perez Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak (CDNkoa) egindako adierazpen batzuk. Hartan nagusiki zioen, beretzat garrantzitsuena eleaniztasuna bultzatzea zela, eta horretan ari dela jo eta su. Hori dela eta, berak hezkuntza eredu bakarra sustatzen du, eta hemendik aurrera ere hala sustatuko omen du, hau da, euskara ala gaztelania gehi ingelesa. D eredua ere, nahi eta nahi ez «egokitu» beharko dela adierazi zuen. Printzipioz, proposamen interesgarria irudi lezake, baina azter dezagun pixka bat eta ikusi zer gerta daitekeen. Euskara aukeratzen dutenek, hizkuntza hau gehi ingelesa gehi gaztelania ikasiko dituzte. Hiru hizkuntza. Oso ongi. Beraz, eleaniztasuna. Egia esan, horixe da gaur egun ikastoletan eta D ereduetan ikasten dutena. Horientzat ez dago berritasunik. Gainera, gogora dezagun gaur baino lehen ere, behin baino gehiagotan jaso dituztela azken horiek sari garrantzitsuak, euskara eta gaztelaniari eman beharreko tratamendua emateaz gain, ingelesari ere tratamendu egokia emateagatik. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA LARREPETIT. Garaipena parte hartzea http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-05&orria=006&kont=504 Larrepetit Larunbat normal bat izan zitekeen, baina gaurkoan hiriari beste aurpegi bat jartzera ausartuko dira asko. Esnatze gogorra izango da batzuentzat, betiko kaleei kolorea nola jarri pentsatzen ibili direnak, asteetan eta bileraz bilera, gogotsu hurbilduko dira erdialdera. Bestetik, alde zaharrean hitzordua egin dutenek ere, frontoiko txapa hotsekin egin dute amets. Alde zaharreko auzokideen ekimenez, erdi jausita egon den pilotalekuak ateak irekiko dizkio hiriari. Pilotakadaz pilotakada urratuko dituzte eraberrituriko paretak gaur Gasteizen. Auzotarren ezinegonak udaletxearen utzikeriarekin egin zuen topo aspaldi; lizunduriko guneari aurpegia garbitzea eta auzoak bereganatzea seinale bat gehiago da parte hartzearen bidean. Zeuk nahi, zeuk egin, zeuk lortu. Erdialdean sortzaileek beherapenetan dabiltzanak aztoratuko dituzte ordu batzuez, toki esanguratsuenetan inork imajina gabeko diziplinak bertatik bertara erakutsiz. Arrotzek kudeaturiko lau pareten beharrik gabe kaleari erakutsiko diote euren lanaren berri. Ibilian gauzatu den asmoa aspaldi ernalduriko irrati batek eta galbaherik bako gaztetxe batek burutu dute. Datorren astean abiatuko den jazzaldi ofizialari aurre hartuz, tabernari batzuen ekimenak Jazzaharrean , alde zaharreko jazz jaialdia, antolatu du bestetik. Erdialdean zein alde zaharrean hiritarren parte-hartzea izango da gaurko garaipena Gasteizen. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA JIRA. Beldurrez http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-04&orria=004&kont=005 Jira Buruko min arin bat sumatzen duzu, bero sapa, eta ez dituzu begiak ireki nahi; egin duzunean, baina, oinazea biderkatu egin da, kopeta alde batetik bestera zeharkatu. Buru barruan norbait kolpeka ari balitzaizu bezala. Begiak berriro ixteak ez du ezertarako balio, kaltea egina dago. Ezin du atzo edan zenuenagatik izan, ez zen hainbesterako izan. Hoztu egingo zinen; dagoen beroarekin manta guztiak kendu dituzu gainetik, eta bart hoztu egin zuen pixka bat. Goragalea sentitu duzu baina ezin, ezin ezer atera sabeletik gora. Negargura sortu zaizu komunaren aurrean belauniko. Hatza barruraino sartu eta, azkenik, hasi zara okadaka; zaporea nazkagarria da. Indarrik gabe sentitu zara. Zer da gertatu dena? Ezer ez, hoztu egin zarela pixka bat, hori bakarrik, eta, orain, zorabiaturik, lurretik altxa ezinik zabiltzala. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA 'Where are you from?' http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-04&orria=004&kont=007 Oporrak datoz aurki. Eta hori izaten da seguruenik Euskal Herritik kanpo gaudenean, gutariko bakoitzari erantzutea suertatzen zaigun galdera edozein momentutan. Orduan etortzen dira kontuak galdera horri, zuzen (eta geure buruari iruzur egin ez eta) koherenteki, gu arrotz izanda bizitzen ari garen herrialde horretako gizabanakoari azalpenak emateko instantea. Euskaldunak bai, Euskal Herrian. Eta atzerrian... nondik hasi? Hor dator jada benetako froga. Izan ere, azken aldian Euskal Herrian bertan, globalizazio eta gure nortasunaren posizionamendu ekonomiko, sozial eta kultural berriaren beharra entzuten ari gara edozein iturburu ideologiko ezberdinetatik ere. Horrek zer pentsatua ematen dit: Euskalduntasunaren diskurtsoa maila globalean oraindik egiteke dagoela alegia. Eta hor dabiltza, alderdi eta ideologia ezberdinetako pentsalariak buruari bueltak ematen eta formula zein den asmatu nahian. Bitartean, hitz anpulosoak erabiliz guztiak. Baina, ohartu ez direlarik; kanporako ematen dugun erantzun hor... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA BIRA. Xake http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-04&orria=004&kont=362 Bira Urtebetetze eguna du gaur Alvaro Uribek. 56 jada, bezperatik jasoa du opari ezin hobea. Narkoekin eta paramilitarrekin, inteligentzia zerbitzu yankiekin dauzkan harreman zikinak ezerezean utzi dituen xake partida bukatu berri du, izan ere, Ingrid Betancourt askatzean. Politikariak, droga eta talde armatuak sarriegi lotzen dituen herrialdea da Kolonbia, halaxe salatu zuen Betancourtek Uribe boterera eraman zuen hauteskunde kanpainan lehiatzean. Bahituta egon den bitartean, Uriberen aurkako ustelkeria eta krimen salaketa asko ezagutu ditugu, AEBetatik heldu dira gehienak, argia ikusi orduko itzali dituzte Kolonbian. Eskuin muturreko politikak garatu, herrialdeko konstituzioa aldatu eta boterean finkatzeko balio izan dio horrek. Baita Bushen -eta AEBen aurrean ezer esateko gauza ez diren nazioarteko agintarien- laguntzak ere. Gizateriaren aurkako krimenekin lotura zuzena daukan agintaria giza eskubideen babesle gisa azaldu zaigu orain, Xake operazioa dela medio. Horretan ere, nola ez, estatubatuarren laguntza zuzena izan du. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA HIZPIDEAK. Ingrid http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-04&orria=005&kont=003 Hizpideak Berri ona da Ingrid Betancourtek eta beste hamalau lagunek berriro seme-alabak, etxekoak eta adiskideak besarkatzeko aukera izatea. Berri ona da haiek askatzeko operazioa, esan dutenez, odolik isuri gabe amaitu izana. Deskribatu duten moduan, eredugarria izan da erreskatea . Horrelakoetan, dena den, hobe izaten da gerora etorriko diren xehetasunen zain geratzea. Betancourt askatu izanak hura bezain zoriontsu egin du Kolonbiako presidente Alvaro Uribe, oihartzun mediatiko handi horrek erraz estaliko duelako bere agintaldi iluna, 2006ko hauteskundeetako iruzur salaketatik hasi eta haren ingurua bustitzeraino zipriztindu duten ustelkeria eta narkotrafiko auzietaraino. Hirugarren agintaldirako ateak ere ireki zaizkio, orain epaileak kontra dauden arren. Betancourt bera litzateke Uriberen ametsa zaputz lezakeen bakarra, berriro politikagintzari helduko balio. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA Bat-bateko espartina http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-04&orria=005&kont=009 Ekainaren 28aren inguruan, Radio Euskadi irrati publikoak polemika nahasle bezain maltzurra sorrarazi du, gay-les askapenaren esparruan Bilbon lan egiten dugun zazpi kolektibook adostu dugun manifestuaren harira. Ez nuen modu zuzenean parte hartu komunikatua idazten, ezta prentsaurrekoan ere. Ez nuen izan aferaren berri, hortaz, kalean hainbat lagunek gelditu ninduten arte, gertatutakoaz galdetuz edota nire taldekidearentzat elkartasuna adieraziz. Behin eta berriro entzun dut REk ekainaren 27an hamaika bider emititu ei zuen prentsaurrekoaren zatia, zerbait oker, deliktibo edo eskandaluzkoa aurkitu guran. Bada, ez. Ez dut aurkitu. Onar nezake nire taldekidea holako ekitaldietan komenigarria denaz harago joan zela. Alde batetik, zazpi elkarteren izenean hitz egiten denean fin ibili behar delako. Bestetik, zintzoegia izan bide delako, inuzenteegia alegia, kontuan ez hartzean kazetariak gai guztiez ez jakiteaz gain, askotxotan, azpijokoetan ere ibiltzen direla sentsazionalismorik merkeena bilatu nahian. Ez da haien amuan erori behar, baina nire laguna erori egin zen, eta baita bertan zegoen REko andereñoari nahi zuena eman ere: beita. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA HITZ BESTE. Amaraunean http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-04&orria=005&kont=064 Hitz beste Atzoko berria: emakume bat hiltzen, ospitale bateko harrera-gelan; ez zion, ordea, inork lagundu: kamera batek grabatu zuen eszena. Orain hilabete batzuk, arima beltzeko mutil zuri putz bat ostikoka aritu zitzaion metroan zihoan neska etorkin bati; inork ez zion neskari lagundu: metroko kamera izan zen eszenaren lekuko. Gazte lerde-kume batzuk kutxazain automatiko baten txokoan babesten zen eskalea erre zuten; pasadan ziren ibiltariek ez zuten deus egin eskaleari laguntzeko: kamera batek erregistratu zuen eszena. Polizia batzuk gazte atxilotu berri bat ostikatzen; komisariako lagunek errutina osoz begiratzen zioten jipoiari: kamera izan zen eszenaren notario. Armiarma-sareak zeuden txokoetan, segurtasun kamerak dauzkagu orain. Esaerak dio ez duela balio amarauna kentzeak, armiarma ez bada hiltzen. Armiarma ez dago, ordea, kameren bihotzean, geurean baizik. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA WWW.BERRIA.INFO. Ingrid Betancourt Indarkeriari amaiera eman... JAKES LAFITTE. IRAKURLE BAT. http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-04&orria=006&kont=001 www.berria.info Ingrid Betancourt askatu egin dute; ongi. Eta euskal presoak noiz? Ingrid Betancourt hilzorian omen zegoen duela hilabete batzuk; baina osasuntsu agertu zaigu telebistan. Euskal preso asko hain ongi ez daudela oroit gaitezen. Jakes Lafitte. Bai noski, indarkeriari amaiera emateko prozesu bat ireki behar da; baina zergatik ETAri eskatu borondate hori? Gure herriak pairatzen duen egoera ez du ETAk sortu, baizik eta egoeraren ondorioa da ETA. Gure herriaren egoerari irtenbide bat aurkitzeko borondaterik ez dutenak garbi ikusi dugu nortzuk diren Eusko Legebiltzarrean egin zen azken eztabaidan. Zenbat aldiz entzun dugu ETAk ez duela herri honen borondatea errespetatzen... Espainiako Gobernuak errespetatzen al du, bada, herri honen borondatea? Urteak eta mendeak daramatzagu haiek zanpatuta, herri gisa desagerrarazi nahi gaituztela, eta haiei ez diegu eskatu behar haien indarkeriari amaiera emateko borondatea? ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA HEMEROTEKA. Zimbawe ez dago Eurokopan http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-04&orria=006&kont=005 Hemeroteka (...)Egunotan prentsan irakurri duzu hainbat eta hainbat ume hiltzen direla segundoro, eta bostetik bik ez dutela kandelak itzaltzeko aukerarik izango beren bosgarren urtebetetzean (...), ordurako hilik egongo baitira. Eta tartean, irrati-telebista entzunda badirudi eztabaida handiena honakoa dela: noren alde agertu behar duen futbolzaleak, politikoki zuzenena zer den, espainiarren alde edo alemanen alde azaltzea (...), baina ez da ikusten eztabaida antzua dela (...), eta komenigarria dela jakitea zein albiste estaltzen den futbolaren parafernaliaren azpian, eta nongo ezbeharra ari garen ahazten. Egunotan Zimbaweko hauteskundeak izan dira, eta gaitzespen xumea eta apala izan du hedabideetan Robert Mugabe diktadoreak. Hautesleek botoa ematera behartuta joan behar izan dutela aipatu da, eta aurkari bakarrak erretiratu egin behar izan zuela mehatxuak zirela medio. (...). Alta, Europaren aztergai nagusia hauxe da: zergatik jausi ziren hain goiz Frantzia eta Italia, eta azken emaitza Espainiaren meritua edo Alemaniaren desmeritua den. Eta Mugabe jaun eta jabe, harro, diktadore, % 100.000ko inflazioa duen herrian. Egunotan Zimbawen errodatzen ari den «pelikula» agian ikusi ahal izango dugu hamar urte barru pantaila handian, eta ohartuko gara zenbat ndebelek edo matabelek galdu zuten bizia 1980 eta 1987 urte artean (30.000 pertsonek gutxi gorabehera), edo ez ote den Gukurahundi berria gertatzen ari une honetan. Eta orduan inoren lotsa sentituko dugu. Beranduegi baina, milaka tutsi eta hutu moderaturentzat Hotel Ruanda pelikula begiztatu orduko beranduegi izan zen bezala. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA ZUZENDARIARI. Irungo alardean gertatutakoaz Bolibar egoitza ixtea eta BBKren jokabidea. BERRIAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dute 2.500 karaktere -espazioak barne- baino luzeago izan behar, eta Berriak mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Berria, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: iritzia@berria.info. IñAKI IRASTORTZA. JON URUTXURTU, JAVIER SAEZ MARTINEZ, ITZIAR ETXEZARRAGA ETA BESTE ZORTZI SINADURA. http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-04&orria=006&kont=007 Zuzendariari Kale Nagusian behera noa, eskopeta eskuineko sorbaldan jarria, festa gozatu nahian. Emazteak eta alabak agurtu naute espaloitik, artean kiroldegia pasa berria genuen; kartutxo tiro bat egin dut, agurra. Kale Nagusian sartzera goaz, eta beste kartutxo bat prestatzen dut eskopetan. Aurrerago doan kide batek tiro egin du; goiko balkoietako batean zegoen andre bat irainka entzun dut. Ulertzen dut, papertxoak beregana iritsiko ziren; erdirago egin izan balu tiro... edo... agian beste alardekoa izan balitz... Danborrak ez dira ezertaz konturatu, bere hartan jarraitu dute; aurrera goaz. Bat-batean esku bat, bularretik hartu nau eta espaloira eraman. « ¡Tú, hijo de puta! » entzun dut, eta askatu egin nau jendartean. Ulertzen dut. Beste alardekoa da, eta amorru bizian dago guk gurea egingo dugulako eta alai amaituko dugulako. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA LARREPETIT. Militantetik artaburura http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-07-04&orria=006&kont=292 Larrepetit Milimetro erdia dago, arrazoi du Pako Aristik. Eta euskal kulturaren kasua negargarria da. Ez hiztun komunitate erlatiboki txikia garelako (hiztun komunitate handiago asko baino gizarte aberatsagoan bizi gara) baizik eta antolatzaileen utzikeria zein euskal gizartearen berearekiko ardura ezagatik. Payadore argentinarrek gehiago kobratzen dute saioko (erlatiboki zein nominalki) euskal bertsolariek baino. Orain hamar urteko ordainsari berberak ditugu. Eta autoestimu baxuan ernetzen diren konplexuek duintasunari borroka irabazi diote gazte askoren artean. Kobratzeagatik lotsatu, plaza berriak topatzeko 25 euroko saioak eskaini ... nola exijituko dugu begirunea gure planteamenduak ez badira duinak? Musikari elektrikoei dirutza eta besteoi (herri musikari, bertsolari, ipuin kontalari, kale antzerkilariei...) ezer ere ordaintzen ez diguna ez da ezkertiarra. Konplexudun komertziante baztertzailea baino, gure sustraiak mespretxatzen dituena, gainera. Iturgina zen antolatzaileari gure etxeko iturri instalazio hobe baten truke eskaini nion diru saririk gabeko saioa. Gaueko kontzertuetarako bazeukaten eta. Baina hori ez zaie buruan sartzen. Gure lana bigarren mailakoa da, alferrena, ikasle sindikatu bateko antolatzaile baten esanetan. Horregatik duintasunik gabeko planteamenduei ezetz esan behar diegu. Batzuk aste barruan ere 40 ordu egiten ditugu. Gehi mila saltsetako beste hainbat. Eta asteburuko lana (lagunei, familiari, maite ditugunei eskaintzeko dugun denbora apurra) edozein baldintzatan egiteko urte eta plaza gehiegi daramatzat gainean. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 IRITZIA