Kirola berria.info. http://www.berria.info Kirola, berria.info eu-ES Sat, 05 Jul 2008 17:45:19 +0200 60 Berria.info http://www.berria.info/rss/logo.gif http://www.berria.info «Ez naiz itsutuko etapa garaipenekin; sailkapen nagusiari begira nago». Konfiantza handia nabari da haren hitzetan, ondo prestatuta iritsi den seinale. Behingoz, podiumean sartu nahi du, eta sartzen hasita, lehen postuari begira jarri da. Faboritoetako bat da. DENIS MENTXOV . Rabobankeko txirrindularia http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-05&orria=020&kont=003 Denis Mentxov Rabobankeko txirrindularia Konfiantza handia nabari da haren hitzetan, ondo prestatuta iritsi den seinale. Behingoz, podiumean sartu nahi du, eta sartzen hasita, lehen postuari begira jarri da. Faboritoetako bat da. Denis Mentxov (Orel, Errusia, 1978), ez da hitz askoko txirrindularia; isil samarra da. Baina behar den lekuan harrotzen da: errepidean. Frantziako Tourra hasi bezperan hitz egin du BERRIAk errusiarrarekin. Italiako Giroan findu du gorputza Iruñean bizi den errusiarrak, eta, «zorte apur batekin», Tourra irabazteko hautagaien artean sartu du bere burua. Amaitu dira prestaketak eta entrenamendu luzeak. Tourra hastera doa. Zer moduz iritsi zara? Ondo nagoela uste dut. Fisikoki ondo sentitzen naiz, eta psikologikoki ere Tourra behar bezala prestatu dudala esango nuke. Sasoi onean iritsi naiz. Urteko lasterketarik garrantzitsuena da niretzat, eta oso sasoi onean nagoenez, gogotsu nago. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA Bost orduko aitzin-etapa. Gaur hasiko da Frantziako Tourra, Brest hirian, azken 40 urteetan ez bezala, aitzin-etaparik gabe http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-05&orria=020&kont=284 Gaur hasiko da Frantziako Tourra, Brest hirian, azken 40 urteetan ez bezala, aitzin-etaparik gabe Londres-Londres, 7,9 kilometro. Esprint txiki bat. Hasterako, bukatuta. Fabian Cancellara suitzarrarentzat goxoki gozoa. Hori izan zen iazko Tourraren hasiera. Iazkoa, eta aurreko 39 urteetakoa. Aitzin-etapa motz-motza, eta bakarkako lanean abilak zirenen arteko borroka. David Millarrek berak lotsarik gabe onartu zuen urte osoa pasa zuela Londresko aitzin-etapa hura prestatzen, amets bakarra zeukala, Londresen maillot horia janztea. Urte osoa pasatu, eta kale. 1967az geroztik itxura hori izan du Tourraren hasierak, baina aurten ez da halakorik izango. Bretainiako Brest hirian hasiko dira txirrindulariak lanean, eguerdi partean, 12:30ean. Ez dira banaka-banaka irtengo, ordea, eta ez dute 8-9 minutuko ahalegin itoa egin beharko. Brestetik Plumelecera, 197,5 kilometro, eta tartean oso ibilbide gorabeheratsua. Laugarren mailako lau muino igo beharko dituzte Tourreko estreinako etapan, 29. eta 48. kilometroetan lehen biak, eta amaiera ere bihurria izango da oso. 1,7 kilometroko igoera izango dute txirrindulariek etapa amaieran, eta oso-oso aldapa tentea ez bada ere, %6,2ko batez besteko pendiza daukate azken bi kilometro horiek. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA ELKARRIZKETA DIGITALA WWW.BERRIA.INFO. «Pasatutakoak pasatu eta gero, ziur nago berriz ez nukeela horrelakorik egingo» . MIGUEL MADARIAGA . Euskaltel-Euskadiko managerra http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-05&orria=020&kont=467 Miguel Madariaga Euskaltel-Euskadiko managerra Elkarrizketa digitala www.berria.info Iritsi da denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena, eta Euskaltel-Euskadi Tourreko etapa bati eta sailkapen nagusiari begira dago. Miguel Madariaga taldeko managerrarekin hitz egin du Andoni Urbistondo kazetariak, www.berria.info -rako. Tourraren eta taldearen beraren xehetasunak eman ditu Madariagak. Zenbatgarren Tourra da dagoeneko? Zortzigarrena jarraian. Hasierako urteak nolakoak izan ziren? Urduritasuna, gauza asko lotu behar... Lehen urtea izan zen niretzat okerrena. Esperientzia gutxi geneukan, eta, dakizuen bezala, Tourrak eman egiten du, baina kendu ere bai. Airoso irten ginen Laisekaren garaipenarekin, eta zaleek Pirinioetan egin ziguten harrerarekin. Inork ez zuen espero. Baina Tour guztiak dira gogorrak. Urduri joan beharra dago, ez baitakizu zer gertatuko den. Lehenengo astea izaten da beti urduriena eta gogorrena, txirrindulari guztiek egon nahi izaten baitute euren lekuan. Indarrak apaldu arte, lehen astea gogorra da. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA NIRE TXOKOA. Sentimendu egoista http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-05&orria=020&kont=633 Nire txokoa Hiru egun daramatzagu erregeen pare. Oso hotel lasaian gaude, hiritik kanpo, eta ez daukagu Tourrean gauden sentsaziorik. Baina, tira, gaur hasiko da Tourra, eta bat-batean etorriko zaigu estresa. Guretzat mundua gelditu egingo da gaur. Tourrean gauden bitartean beste guztiek ez dutela beste ezer egiten iruditzen zaigu; Tourra ikusi, Tourraz hitz egin... Sentipen egoista daukagu. Gure buruari bakarrik egiten diogu kasu, eta iruditzen zaigu uztailean Tourra besterik ez dagoela munduan. Gure lanik garrantzitsuena lo egitea eta jatea izaten da. Jatea eta lo egitea bihurtzen da eguneko ilusio. Etapa da mugarria, etapa amaitzen denean guretzat eguna amaitu egiten delako. «Bat gutxiago» esaten dugu beti. Egoistak gara. Mekanikariek bizikletak prest eduki behar dituzte, eta masajistak ere gu zaintzeko daude. Lagunekin eta senitartekoekin hitz egitean ere gai bakarra izaten da. «Zer moduz?». Baina, zer moduz hori ere guretzat izaten da. Zer moduz gu Tourrean. Eurak ez. Askotan ahaztu egiten zaigu telefonoaren bestaldean dagoenak bere bizitza eta bere arazoak dauzkala. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA Haizearen arabera, gorabeherak . San Miguel Ligako bigarren eta hirugarren estropadak jokatuko dira gaur eta bihar Galizian, Boiron http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-05&orria=022&kont=010 San Miguel Ligako bigarren eta hirugarren estropadak jokatuko dira gaur eta bihar Galizian, Boiron Euskal Herriko arraunlariak pozik joaten dira Galiziara. Hango uretan sartzean, han arraunean hastean, ordea, aldartea aldatzen zaie zeharo. Itsasadarretako baldintzak oso bereziak dira arraunean egiteko, eta arraunlariak nekez aritzen dira gustura. Baina denboraldiro San Miguel Ligako lau estropada -iaz, bi- jokatzen dira Galizian, eta hango baldintza berezietara moldatu behar derrigorrean. Antolakuntza eskas samarra dela, balizak gaizki kokatuta daudela, eremuan uretako motorrak eta zodiakak sartzen direla... Beti bada zerbait, eta, zoritxarrez, halakoxeak dira baldintzak. Haizeak, gainera, boladaka eta gogor joten du; horrek txandak baldintzatzen ditu, eta berebiziko eragina dauka traineruen jardunean. Izan ere, horren arabera, gora edo behera egiten dute ontziek. Hartara, San Miguel Ligako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur Boiroko (Galizia) itsasadarrean (18:30, ETB 1). ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA KAE Ligako bi estropada jokatuko dira gaur, Getxon eta Santanderren. Aurreneko multzokoan indartsuena dela erakutsi nahi du Kaikuk, eta bigarrenekoan Astillero da faboritoa http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-05&orria=022&kont=011 Aurreneko multzokoan indartsuena dela erakutsi nahi du Kaikuk, eta bigarrenekoan Astillero da faboritoa KAE (Kantauriko Arraun Elkartea) Ligako bi estropada jokatuko dira gaur. Aurreneko multzoko bigarrena, Getxon, Algortako Portu Zaharreko eremuan (17:00, ETB 1), eta bigarren multzoko hirugarrena, berriz, Santanderren, Maruca auzoan (18:30). Aurrenekoan Kaikuren Bizkaitarra ontzia da faborito argia. Joan den igandean, ligako lehen estropadan, Portugaleten, 16 segundo kendu zizkion Camargori, bigarrenari. Hurrengo urtean San Miguel Ligan arraun egitea da Jose Luis Kortak entrenatutako taldearen helburua. Pasai Donibane, Isuntza eta Camargo izango ditu kontrario gaurko hirugarren txandan. Astillerok, berriz, bigarren multzoan jokatutako bi probak irabazi ditu. Okerrik ezean, lehen multzoan arraun egingo du hurrengo denboraldian. Haren nagusitasuna erabatekoa da, Orio ere gertu dabilen arren. Gaurko estropada erlojuaren kontra jokatuko da, binaka, eta maniobra bakarra egingo dute. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA Realak zortzi lehia jokatuko ditu denboraldi-aurrean http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-05&orria=023&kont=005 futbola Realak atzo eman zuen denboraldi-aurrean jokatuko dituen partiden berri. Zortzi jokatuko ditu guztira, eta Osasuna, Lagun Onak, Real Union, Amurrio, Mirandes, Numantzia, Heerenveen eta Den Hagg izango ditu aurkari. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA Zorte ona izan du Portlandek. Txehovskie, Cimos Koper eta Steaua edo Sasja izango ditu aurkari Txapeldunen Ligako lehen ligaxkan http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-05&orria=023&kont=007 Txehovskie, Cimos Koper eta Steaua edo Sasja izango ditu aurkari Txapeldunen Ligako lehen ligaxkan Portland San Antonioko ordezkariek kexatzeko arrazoi gutxi dute, Iruñeko taldeak zortea izan baitzuen atzo Txapeldunen Ligako lehen ligaxkako zozketan. Txehovskie Medvedi Mosku (Errusia), RK Cimos Koper (Eslovenia) eta Steaua Bukarest (Errumania) edo KV Sasja HC (Belgika) izango ditu aurkari. Urriaren 1ean edo 5ean jokatu du lehen partida, Iruñean, Cimos Koperren aurka. Zozketan zeuden beste taldeak kontuan hartuta, nafarrak pozik egon daitezke. Izan ere, talde gonbidatua izanda, hirugarren saskian zeuden zozketan. Hamasei talde zituzten goitik, eta horietako edozeinen aurka joka zezaketen: Ciudad Real, Kiel, Montpellier, Kroazia, Bartzelona, Flensburg, Hanburgo... hamaika talde indartsu, eta txartel bakarra jokoan. Azkenean, Txehovskie Medvedi egokitu zitzaien, aurkari zaila, baina ustez, aurrekoak baino samurragoa. Cimos Koper, berriz, Errusiako taldea baino koska bat beherago dago. Azkenik, multzoko azken taldea, Steaua Bukarest edo KV Sasja HC -errumaniarrak dira faborito aurrera egiteko- apaingarri bat baino gehiago izaten saiatuko da. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA Savoldellik erretiroa hartuko du sasoi amaieran http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-05&orria=023&kont=901 txirrindularitza Paolo Savoldelli LPR taldeko txirrindulari italiarrak atzo iragarri zuen erretiroa hartuko duela denboraldi amaieran. Savoldellik 35 urte ditu, eta Italiako bi Giro ditu bere garaipen zerrendan, 2002koa eta 2005ekoa, hain zuzen ere. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA Massa eta Kovalainen azkarrenak saio libreetan http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-05&orria=023&kont=902 1 formula Felipe Massa brasildarrak (Ferrari) eta Heikki Kovalainen finlandiarrak (McLaren) egin zituzten atzo denborarik onenak Ingatalerrako Sari Nagusiko entrenamendu libreetan. Massa azkarrena izan zen goizean, eta Kovalainen arratsaldean. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA JAIALDIAK http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-05&orria=024&kont=001 Jaialdiak GAURKO PARTIDAK Etxebarri (17:00, Tele5). Bengoetxea VI.a-Peña; Leiza-Zearra. Olaizola I.a; Olaizola II.a. Galarreta (16:00). Matxin IV.a-Zubizarreta; Etxeberria IV.a-Martinez I.a. Zeberio II.a-San Miguel; Uterga-Lizaso. Altuna II.a-Eizagirre; Urriza-Urrutia. Bitoria-Urko; Matxin III.a-Badiola. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA Olaizola anaiak aurrez aurre gaur, San Fermin torneoko finalerdietan . Partidako irabazleak Abel Barriolaren aurka jokatuko du finala etzi, Iruñeko Labrit pilotalekuan http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-05&orria=024&kont=002 Partidako irabazleak Abel Barriolaren aurka jokatuko du finala etzi, Iruñeko Labrit pilotalekuan Olaizola anaia bat ariko da etzi Iruñeko Labriten Abel Barriolaren aurka, San Fermin torneoko finalean. Asier edo Aimar, hori da argitu beharreko zalantza bakarra, eta hori zehazteko elkarren aurka jokatuko dute gaur Etxebarrin (Bizkaia), finalerdietan. Olaizola II.a partidarik jokatu gabe iritsi da finalerdietara, Asegarcek zerrendaburu izendatu baitzuen. Olaizola I.ak, berriz, bi partida behar izan ditu finalerdietarako sailkatzeko. Lehenengoan 20-22 galdu zuen Retegi Biren aurka, eta lehiaketatik kanpo geratu zen. Eratsungoaren lesioak, ordea, lehian jarraitzeko aukera eman zion. Eta final-laurdenetan ezustekoa eman zuen, Bengoetxea VI.ari 20-22 irabazita. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA Abuztuaren 2tik 9ra izango da Selekzioaren Aldeko Mendi Martxa. 'Zazpiak federazio bat, EHNA eskuetan' leloa aukeratu du ESAITek bederatzigarren ekitaldirako http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-05&orria=024&kont=004 'Zazpiak federazio bat, EHNA eskuetan' leloa aukeratu du ESAITek bederatzigarren ekitaldirako ESAITek Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxa antolatu du bederatzigarren urtez jarraian. Heldu den abuztuaren 2an hasiko da mendi zeharkaldia, Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) eta Lekeition amaituko da (Bizkaia) astebete geroago. Parte-hartzaileek zortzi etapa egingo dituzte guztira, 20-32 kilometro bitartekoak. Egunero 7-8 ordu egingo dituzte oinez, euskal selekzioaren aldeko aldarrikapena mendiz mendi eramanez. Urtero legez, mendi martxak leloa izango du. Zazpiak federazio bat, EHNA eskuetan da aurtengo ekitaldirako ESAITek aukeratu duena. Lelo horrekin ESAITek bi aldarrikapen uztartu nahi ditu, selekzioaren aldekoa eta euskal naziotasunaren aldekoa. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA Nekatuko dira bihar. Roger Federerrek eta Rafa Nadalek jokatuko dute finala bihar, finalerdietan erraz irabazi eta gero http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-05&orria=024&kont=009 Roger Federerrek eta Rafa Nadalek jokatuko dute finala bihar, finalerdietan erraz irabazi eta gero Atzo arratsaldean, gizonezkoen bigarren finalerdia bukatu eta gero, pozarren egongo ziren Wimbledon txapelketako antolatzaileak. Hirugarren urtez jarraian, final desiratua jokatuko dutelako Roger Federerrek eta Rafa Nadalek. Gaur egun, tenisaren munduan ikus daitekeen partidarik handiena, non eta All England Clubeko belarraren gainean. Partida handi horretara heltzeko, azken oztopoa gainditzea besterik ez zitzaien gelditzen biei. Finalerdiak jokatzea. Jokatu zituzten, baita irabazi ere. Erraz, gainera. Federerrek Marat Safin errusiarra menderatu zuen, 6-3, 7-6 (7-3) eta 6-4. Nadalek, berriz, Reiner Schuettler alemaniarra gainditu zuen, 6-1, 7-6 (7-3) eta 6-4. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA Hamabi partida jokatuko ditu denboraldi-aurrean http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-04&orria=024&kont=002 athletic Lagunartekoz betetako denboraldi-aurrea izango du Athleticek, guztira hamabi prestaketa partida jokatuko baititu. Uztailaren 18an jokatuko du lehena, Lepen (Espainia), San Roqueren aurka, eta irailaren 3an azkena, Cascanten (Nafarroa), Aluvionen aurka. Ayamonte, Charleroi, FAR edo Nantes Casablanca, Lemoa, Malaga, Recreativo, Tenerife, Eibar, Conquense eta Valladoliden aurka jokatuko du tartean. Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA Muturrekoz muturreko. Carlos Villanuevak jakinarazi du ez dela Realera etorriko, talde txuri-urdinak ez diolako Audax klubari ordaindu Egun gutxitan atzera egin duen bigarrena da, Francis Cagigaoren ondoren http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-04&orria=024&kont=008 Carlos Villanuevak jakinarazi du ez dela Realera etorriko, talde txuri-urdinak ez diolako Audax klubari ordaindu Egun gutxitan atzera egin duen bigarrena da, Francis Cagigaoren ondoren Ez dago egunik Realaren inguruan albiste txarrik ekartzen ez duenik. Atzo ere ez zen salbuespena izan. Carlos Villanuevak, hurrengo denboraldira begira Iñaki Badiola klubeko presidenteak egindako fitxaketa garrantzitsuenak, jakinarazi zuen ez dela talde txuri-urdinera etorriko. «Ez dago erabat ziurtatuta, baina ia seguru esan dezaket ez naizela hilaren 21ean Realaren lehen entrenamenduan izango. Kluben arteko akordioa bertan behera geratu da, eta ez dut uste atzera bueltarik egongo denik», aitortu zion Audax Italiano taldeko erdilari txiletarrak Radio Euskadiri. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA Alfredo eta Ibañez klubera itzuli dira http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-04&orria=024&kont=901 osasuna Alfredo Sanchez eta Iñaki Ibañez Osasunako jokalari ohiak Iruñeko taldean ariko dira datorren denboraldian. Alfredo lehen taldeko hirugarren entrenatzailea izango da, eta Ibañez taldeko ordezkaria. Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA Cesar Fernandez de las Heras atzelaria fitxatu du http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-04&orria=024&kont=902 alaves Cesar Fernandez de las Heras atzelari gasteiztarrak Alavesen jokatuko du hurrengo bi sasoietan. Jokalaria eta kluba atzo iritsi ziren akordio batera. Cesarrek 30 urte ditu, eta eskarmentu handia, Athleticen, Eibarren, Racingen eta Cadizen aritu baita. Alavesek hiru fitxaketa egin ditu jada: Edu Albacar, Raul Llorente eta Cesar bera. Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA Domenechek hautatzaile karguan jarraituko du http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-04&orria=024&kont=903 frantzia Ez da aldaketarik izango Frantziako selekzioko aulkian, eta Raymond Domenechek jarraituko du hautatzaile karguan. Austriako eta Suitzako Eurokopan lan eskasa egin ondoren, Domenechek kritika gogorrak jaso zituen Frantzian. Horrek, hala ere, ez du ondoriorik izan, eta gutxienez 2010eko Hegoafrikako Munduko Kopa amaitu arte jarraituko du selekzioa entrenatzen. Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA LDUQ Peruko taldeak irabazi du txapela http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kirola&data=2008-07-04&orria=024&kont=904 libertadores kopa Quitoko Unibertsitate Kirol Liga taldeak (LDUQ) irabazi zuen atzo Libertadores Kopa, finaleko itzuliko partidan Fluminense Brasilgo taldeari 3-1 irabazi ondoren. Joaneko partidan 4-2 nagusitu zen Fluminense. LDUQ taldeak Libertadores Kopa irabazi duen lehen aldia da. Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 KIROLA