Plaza berria.info. http://www.berria.info Kirola, berria.info eu-ES Sat, 05 Jul 2008 17:45:18 +0200 60 Berria.info http://www.berria.info/rss/logo.gif http://www.berria.info Piperraren Eguna dela eta, merkatu berezia egingo dute gaur Gernika-Lumon http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=040&kont=001 Gaur amaituko da Gernika-Lumoko (Bizkaia) Udalak abian jarritako Euskaraz erostea, eskubide goxoa! aurtengo kanpaina. Gainera, Gernikako piperraren eguna gaur izanik, 09:00etatik aurrera merkatu berezia egingo dute herrian. Barazki, Idiazabalgo gazta eta eskulanak erosteko aukera izango da, eta haurrentzako jokoak eta Elai-Alai dantza taldearen ikuskizuna ere egongo dira. Eguerdiko ordu bata eta erdietan, Bai Euskarari ziurtagiria banatuko dute plazan bertan. Azken egunetan Gernika-Lumon egin diren ekintzen bitartez, erosketak egiteko garaian euskarak duen garrantzia jakinarazi nahi izan diete kontsumitzaileei. Udalak hamalau urte daramatza merkataritza kanpaina hori antolatzen. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA ZIPRIZTINA. Papertxo hori hori http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=040&kont=010 Zipriztina Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA HONDARTZAN. Lemoiz (Bizkaia). ARMINTZA http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=040&kont=014 Hondartzan Armintza Ezaugarriak. Hondar gutxi duen hondartza da, ia erabat harrizkoa. 250 metro da luze, eta 40 metro zabal. Hondartza, atzo. Uraren tenperatura 21 gradukoa zen, eta olatu eta haize gutxi egin zuen. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA GREZIA. Kalamaki aintzira, negar malkotan http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=040&kont=016 Grezia Edonori gustatzen zaio oporrak izatea, baina toki batzuetan oporretan izan ohi da lan gehien, horietako bat da Greziako Tesalia eskualdea, non Kalamaki aintzira dagoen. Aurten, ordea, aintzira ez dago beste urteetan bezain alai, eta bertako hezetasun bakarra aintzira andereak isurtzen dituen negar malkoak dira; izan ere, ingurune horretako nekazariek arazo larriak dituzte, ur eskasiaren ondorioz hainbat aintzira lehortu direlako. Tesalia eskualdea Greziako erdigunean dago, eta Larissa da bertako hiriburua. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA UDA-PASA. Bizikleta ibilaldia Gasteizko Mendizorrotza aparkalekutik abiatuko da bihar bizikleta ibilaldia, 10:00etan http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=040&kont=020 Uda-pasa Bizikleta ibilaldia Gasteizko Mendizorrotza aparkalekutik abiatuko da bihar bizikleta ibilaldia, 10:00etan Bizikletazaleek aukera aparta dute bihar ibilaldi polita egiteko. Bizikleta ibilaldia egingo dute hamalaugarrenekoz Gasteizen. Vital Kutxa eta Estadio Fundazioak antolatu dute 27 kilometroko ibilaldia, eta aurtengo leloa Hirian, bizikletaz mugi zaitez izango da. Ibilaldia 10:00etan hasiko da, Mendizorrotzako aparkalekuan, Zabalgana hiribidea igaro eta Gasteiz zeharkatu ostean Billodara helduko da, eta han hamaiketakoa egingo dute. Horretaz gain, Billodan opariak banatuko dituzte parte-hartzaile guztientzat, eta bost bizikleta zozketatuko dira. Ordu bata aldera San Martin parkera heltzeko asmoa dute antolatzaileek. Mikel Urdangarin, Estadio Fundazioko zuzendariaren arabera, ibilaldia lehenengoz egin zenean «bideko segurtasuna» bultzatzea zen helburua, baina azken urteetan bizikletaren erabilera sustatzeko asmoa ere gehitu diote. Hortaz, bizikletaren erabilera arduratsua nahi dute antolatzaileek. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA Egun magikoak. Vilnius-Riga-Tallinn-Helsinki bidaia egin dute adineko 50 pertsonak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik; herrialde baltikoetako tokirik esanguratsuenak bisitatu dituzte zortzi egunetan. http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=042&kont=006 Vilnius-Riga-Tallinn-Helsinki bidaia egin dute adineko 50 pertsonak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik; herrialde baltikoetako tokirik esanguratsuenak bisitatu dituzte zortzi egunetan. Vilniusen, Rigan, Tallinnen eta Helsinkin ez da gau ilunik urteko sasoi honetan. Ekainean eta uztailean ez du iluntzen. Iluntasunik gabeko gauak dituzte herrialde baltikoetan: gau zuriak. Alabaina, Bizkaiko Foru Aldundiko Adineko programarekin bidaiatzen ari direnentzat ez da arazo. Vilniusen eta Rigan izan ondoren, Tallinnera iritsi dira. Argitasunarekin gauean begirik biltzea kostatu zaionik bada, baina poztasunarekin lotu dute gehienek argitasuna. «Kalerik kale ibiltzeko gogoa ematen du», dio pozik senarraz lagunduta etorri den emakume bilbotarrak. Eskertzen dute eguzkia; are gehiago, kontuan harturik, Estonian, urte osoan, 70-75 egunetan baino ez duela irteten. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA Uztailean ere San Martin. Aramaioko festak atzo hasi ziren, eta gaur ere ekintza ugari daude; horien artean tortilla txapelketa antolatu dute Koadrilek, hoberena zein den jakiteko, etzi lehia izango dute arratsaldean http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=044&kont=006 Aramaioko festak atzo hasi ziren, eta gaur ere ekintza ugari daude; horien artean tortilla txapelketa antolatu dute Koadrilek, hoberena zein den jakiteko, etzi lehia izango dute arratsaldean Hasiak dira Aramaioko (Araba) jaiak. Atzoko festa egunaren ondoren, gaur oso goiz hasiko dira ekintzak. Goizeko zazpietan, plater tiroa egongo da Kurtzetan. 12:00etan, herriko buruhandiak ibiliko dira kaleetan zehar, bati baino gehiagori buruhauste ugari emanez. Hamabi eta erdietan, umeentzako tailerra antolatu da. Korrika egitea gustuko ez duenak, ordu berean, sukaldari trebezia erakusteko aukera izango du tortilla txapelketan. Arratsaldeko bostetan, mus eta briska txapelketa jokatuko da erretiratuen lokalean. Joko giroan erabat murgiltzeko, jai batzordeak alkandora marradunak eta zapata ederrak banatuko ditu sarreran. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA Bost eguneko festa txoroa. Gaur eguerdian hasiko dira Urdiaingo jaiak. Suziria Migel Angel Zubiria alkateak botako du, eta ondoren hamabietakoa eginen dute. Bihar San Pedro eguna ospatuko dute. Ondoren baseliza ondoan bazkaria dute. http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=045&kont=007 Gaur eguerdian hasiko dira Urdiaingo jaiak. Suziria Migel Angel Zubiria alkateak botako du, eta ondoren hamabietakoa eginen dute. Bihar San Pedro eguna ospatuko dute. Ondoren baseliza ondoan bazkaria dute. San Pedro eguna joan den igandean izan bazen ere, Urdiainen (Nafarroan) gaur eguerdian hasiko dituzte San Pedroren ohorez ospatzen dituzten jaiak. Ordu horretan Migel Angel Zubiria alkateak etxafuegoa piztuko du udaleko balkoian eta jaia hasiko da. Atzerapenak atzerapen, heldu den bost egunetan dantzarako eta parrandarako makina bat aukera izanen dute urdiaindarrek. Behin suziria lehertuta, Alondegian ogia, gazta, lukainka eta ardoa banatuko du Udalak herritarrentzat. Festek irauten duten hurrengo lau egunetan ere errepikatuko da hamabitakoa, baina banaketa, txandaka, herriko elkarte ezberdinek eginen dute. Albinteak ardoa pitxerretan aterako du eta herritarrek zilarrezko ontzietan edanen dute edari gorria. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA Baretasun uharte bat. Txinako lau mendi sakratuetatik txikiena da Putuoshan; gailur handirik batere gabe, ezinago toki berezia, lasaitasunaz gain arnasteko aire garbia ere eskaintzen duena. http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=046&kont=001 Txinako lau mendi sakratuetatik txikiena da Putuoshan; gailur handirik batere gabe, ezinago toki berezia, lasaitasunaz gain arnasteko aire garbia ere eskaintzen duena. Ez da langintza makala ekonomia hazkundearen aldeko borroka senideen artekoan murgilduta dauden 1.350 milioi gizakien zalaparta iskanbilatsutik ihes egitea. Are gutxiago Txinaren ekialdeko itsasbazter industrializatuan bezain kutsatuan. Zeharo ezinezkoa, Shanghain biziz gero. Baina, betiere, badira baretasun oasi banaka batzuk. Esate baterako, Putuoshan uhartea, Putuo mendia esan nahi baitu hitzez hitz; globalizazioak -Txinak buru izan nahi duen kontzeptu aldeaniztunak- sorturiko jarduera biziko itsasoaren borborraren erdian dagoen baretasun uharte bat. Putuoshan da erraldoi asiarreko lau mendi sakratuetarik txikiena. Emeishan, Wutaishan eta Jiuhuashan dira beste hirurak. Txikiena izanagatik, ordea, ez da xarmarik gabekoena; ezta gutxiagorik ere. Hango tenpluetatik barrena bakarrik ibil daiteke bidaiaria, lasai antzera; kapela gorri eta banderatxo eta guzti buruzagi baten atzetik dabilen txinatar saldoari aurpegi eman beharrik gabe. Putuoshango gailurrik gorena, adibidez, itsas mailatik 284 metro gora bakarrik dago, eta 1.060 maila igo besterik ez dago haraino iristeko; eta, gailurreraino igotzeko ere, ez da alpinismo maila handirik izan behar. Ez da hala gertatzen Emeishanen, lau mendi sakratuetarik garaienean, 3.100 metrora baitu galurrik gorena. Eta Wutaishanen (3.061 metro) eta Jiuhuashanen (1.341 metro); haietako gailurrera iristeko, berriz, ibili luze bat egin beharra dago bide jendetsu batetik barrena, zeinak gehiago baitirudi metro geltoki bateko irteera ordurik gorienean. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA Harri kutunaren itzulera. Itzal handiko Santos Iriarte Errekartetxo harri-jasotzailearen izena darama harriak, entrenatzeko erabiltzen baitzuen gehienbat; galduta urteak pasatu ondoren, haren sendiak orain gutxi lortu du berreskuratzea http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=047&kont=003 Itzal handiko Santos Iriarte Errekartetxo harri-jasotzailearen izena darama harriak, entrenatzeko erabiltzen baitzuen gehienbat; galduta urteak pasatu ondoren, haren sendiak orain gutxi lortu du berreskuratzea Santos Iriarte Errekartetxok toki garrantzitsua betetzen du harri-jasotze munduan. Berak jaso baitzuen lehen aldiz Amezketako (Gipuzkoa) Albizuri Handi harri baldarra, 1947. urtean. Azpeitiarrak orduan urrezko letrekin idatzi zuen bere izena harri-jasotzearen historian. Harri desberdinak erabiltzen zituen erakustaldietarako, apustuetarako eta entrenatzeko. Horietako bat 212,5 kiloko angeluzuzen edo koadro zaharra zen, jabearen izen bera hartu zuena. Orain gutxi berreskuratu du Santos Iriarteren sendiak, eta gaur egun haren seme Migel Angel Iriartek gordetzen du. Bere aitak erabilitako hiru harri dauzka etxean Migel Angel Iriartek, 200 kiloko koadro zaharra, 191 kiloko Pipa harri baldarra eta berriki berreskuratutako 212,5 kilokoa. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA Krisia? Garagardoa eskuan. Gehiegi berotzen ez duen egunetan Arabako hiriburuko kafetegiak gainezka izaten dira; erdigunean, Plaza Berrian prestatutako terrazak aukera izan daitezke sargoriari aurre egiteko. GASTEIZKO PLAZA BERRIA http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=048&kont=005 Udakari Gehiegi berotzen ez duen egunetan Arabako hiriburuko kafetegiak gainezka izaten dira; erdigunean, Plaza Berrian prestatutako terrazak aukera izan daitezke sargoriari aurre egiteko. Gasteizko Plaza Berria Lehendabiziko eguzki izpiak agertzearekin batera, hasi dira Gasteizko Plaza Berriko kafetegiak ere aztoratzen. Urteroko errituari hutsik egin gabe, mahaiak eta aulkiak prestatu dituzte. Herenegun ez zuen urtegian bainua hartzeko besteko berorik egiten, baina gustura egoten zen terrazetan. Udako kirol nazionala da. Patxada ederrean, garagardoa aurrean, orduen joana igarri gabe, terrazan eserita, ardura guztiak etxean utzi eta kolperik ez jotzeko beharrez. Arabako hiriburuko erdigunean, hitzordu ugariren topaleku da Plaza Berria. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA Majoen katedrala. Eduardo Txillidak Tindayako mendiaren baitan egin nahi zuen kubo erraldoiak bertako petroglifikoak honda ditzakeela salatu dute. http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=034&kont=003 Eduardo Txillidak Tindayako mendiaren baitan egin nahi zuen kubo erraldoiak bertako petroglifikoak honda ditzakeela salatu dute. Eduardo Txillidak baino hogeita hiru urte lehenago, majorero batek,Pedro Carreño izeneko ikasle batek, Tindaya aurkitu zuen. Sorginen istorioekin itsututa, bidaia iniziatikoa berarekin egiteko konbentzitu zituen bi lagun: herritik abiatuta, Tindayaraino oinez joan, mendira igo, eta ondoko muino batean amaitzea. Loa, bidean. Mendiaren gailurrean zirela, hotz handia, harkaitzen artean babes bila hasi eta orduan agertu ziren oinatzak. «Ez nuen esan, 'txo, a ze gauza ederra!' edo horrelako zerbait» azaldu du La Olivako bere etxean, begiak argi, betaurrekoen atzetik, hizkera pausatua. «Oso agerikoa zen dena, edozeinek ikusteko modukoa. Lagunei esan nien, eta zerbait idatzi nuen orduan. Duela gutxi aurkitu dut, paper zaharren artean. Zirrara berezia eragin zidan». ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA Fratziako Hocus Pocus taldeak Donostiako jaialdian joko du, agertoki berdean http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=036&kont=001 Pop eta rock indie taldea izan arren, hip hoparen eragina ere badu Hocus Pocus Frantziako taldeak. Donostiako Jazz Jaialdian ariko da uztailaren 23an, agertoki berdean, hain zuzen ere. Ez da horregatik ohiko rap talde bat. 1995ean sorturiko taldeko bost kideek musika tresna ohikoak jotzen dituzte, eta hip hoparen ohiko elementuak soinu akustikoarekin nahasten dituzte, jazz. funk eta soul eragin nabarmena izanez. Taldeko MCak umorez eta ironiaz betetako testuak idazten ditu. Frantsesa eta ingelera erabiltzen dute, eta horrek aukera handiagoak eskaintzen dizkiete oholtzaren gainean inprobisatzerako orduan. Ez dute antz handirik egungo Frantziako talde gehienekin. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA Getxoko Jazzaldia astelehenean hasiko da . Manhattan Transfer AEBetako ahots laukote ezagunak ekingo dio Bizkaiko jazz jaialdiari, hilaren 7an http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=036&kont=004 Manhattan Transfer AEBetako ahots laukote ezagunak ekingo dio Bizkaiko jazz jaialdiari, hilaren 7an Manhattan Transferrekin abiatuko da Getxoko Jazzaldia astelehenean, hilaren 7an. Hasiera arrakastatsua ziurtatu nahian, AEBetako ahots laukote ezaguna ekarriko du Getxoko Jazzaldiak lehen egunean. 1972an sortu zen The Manhattan Transfer. Tim Hauserrek, taldeko arimak, elkartu zituen Laurel Masse eta Janis Siegel kantariak. 1977an, Massek taldea utzi zuen, eta Cheryl Bentyne abeslari eta aktoreak bete zuen hark utzitako lekua. Orotara, hogeitik gora disko kaleratu ditu laukote estatubatuarrak. Eta zortzi Grammy irabazi ditu. Extensions diskoko Birdland kantuarekin eskuratu zuten lehendabizikoa. Vocalese lanarekin inoizko arrakastarik handiena lortu zuten; Grammy sarietako hamabi izendapen lortu zituzten lan horrekin. Behin baino gehiagotan jo du Manhattan Transferrek Euskal Herrian. Getxon ere bai. 2003an izan zen talde estatubatuarra Bizkaiko herriko jazz festibalean. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA Musikaren berora kondenatuak. The Policek sortu zuen ikusmin handiena Bilboko BBK Live jaialdiko lehen egunean, Kobetamendin http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=036&kont=007 The Policek sortu zuen ikusmin handiena Bilboko BBK Live jaialdiko lehen egunean, Kobetamendin Gauerdi inguruan zen Kobetamendiko (Bilbo) oholtzara igotzekoa The Police, atzoko kartelaren burua. 1980ko hamarkada hasieran Roxanne , Every Breath You Take eta gisako hit -ei esker sona lortu zuen taldea aurrez aurre ikusi eta entzuteko ikusmin handia zegoen. Ikusmina, morboa, nostalgia... Ingalaterrako taldeaz gain, beroa izan zen Bilboko BBK Live jaialdiko lehen eguneko protagonista: elastiko arin, praka motzak eta soin biluziak nagusi. Eta zerbeza nahiz kalimotxo edalontzi eta katxiak erruz, egarria nola berdinduko. Garirena izan zen lehenengo kontzertua. Ukalondoraino bildutako arrosa koloreko koadrodun alkandora, jean urdinak eta, ohi duenez, betaurreko beltzak. Ohikoa halaber jarrera dotorea. Esperantzara kondenatua lan berriko kantuek osatu zuten kontzertuaren bizkarrezurra. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA Jazzari buruzko koloreetako argazkiak ikusgai daude Gasteizen http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=036&kont=008 Ez da ohikoa. Eta horretan dakar berezitasuna Jazzaren koloreak izeneko argazki erakusketak. Zuri-beltzezko argazkiekin islatu izan da gehien-gehienean jazzaren mundua. Josu Izarra gasteiztarrak topiko hori hautsi nahi izan du, eta azken hiru urteetan Gasteizko Jazzaldian ateratako koloreetako argazkiekin osatu du bilduma. Oholtzaren gainean eta inguruetan gertatu izan dena biltzen dute argazkiek. Eta koloreetan den-dena. Erakusketa heldu den uztailaren 20ra bitartean ikusi ahal izango da Ignacio Aldekoa kultur etxean. 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ikusi ahal izango da erakusketa astegunetan, eta 10:00etatik 13:30era asteburu eta jaiegunetan. Aurtengo jazz jaialdia dela-eta sortutako ekimen paraleloetako bat da erakusketa. Abonu salmenta errekorra Maite Berrocal Gasteizeko Udaleko kultura zinegotziak adierazi duenez, aurten abonamenu salmenta errekorra egingo da Jazz jaialdian. Hala ere, oraindik egun guztietarako sarrerak daude. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA Altxerri, Santimamiñe eta Ekain, Unescoren zain http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=037&kont=005 ondarea Unescok astelehenean erabakiko du, Quebeceko batzarrean, Ekain, Altxerri eta Santimamiñeko kobazuloak gizateriaren ondare izendatzen dituen edo ez. Eusko Jaurlaritzako Ondare Saileko zuzendari Arantza Arzamendik uste du «aukera handiak» daudela, eta horrek «etekin handiak» ekarriko lituzkeela, leizeak «nazioarteko turismo zirkuituetan» sartuko bailirateke. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA «Jende askoren artean hautatutako liburuak harrera hobea izaten du eskoletan». Emaitza onak izaten ari da Mexikoko eskola publikoetan irakurtzeko zaletasuna sustatzeko 2001ean abian jarri zuten plana. Hizkuntza indigenak ikusgai bihurtzea izan du hasieratik xedeetako bat. ELISA BONILLA . Mexikoko Irakurketa Plan Nazionalaren koordinatzailea izandakoa http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=037&kont=008 Elisa Bonilla Mexikoko Irakurketa Plan Nazionalaren koordinatzailea izandakoa Emaitza onak izaten ari da Mexikoko eskola publikoetan irakurtzeko zaletasuna sustatzeko 2001ean abian jarri zuten plana. Hizkuntza indigenak ikusgai bihurtzea izan du hasieratik xedeetako bat. Sei urtez izan zen Mexikoko Irakurketa Plan Nazionalaren programaren koordinatzailea Elisa Bonilla, hasieratik -2001etik- iazko otsaila arte, eta bere eskarmentuan oinarritutako hitzaldia egin zuen atzo Donostiako Miramar jauregian, Haur eta Gazte Liburuaren IV. Iberiar Biltzarraren barruan. Dibertsitatea da, hitzaldian azaldu duzunez, Mexikoko Irakurketa Plan Nazionalaren ardatzetako bat. Dibertsitateaz mintzatzean, arlo askotako dibertsitateaz mintzatzen gara, eta denentzako dibertsitateaz: kalitateko liburuen dibertsitateaz; egileen dibertsitateaz; gaien dibertsitateaz; formatuen dibertsitateaz, argitaletxeen dibertsitateaz, ikuspegi estetikoen dibertsitateaz; jatorrien dibertsitateaz, eta baita hizkuntzen dibertsitateaz ere. Liburu gehienak jatorriz espainieraz idatziak dira, baina lan berezia egin da hizkuntza indigenak ere ikusgai izan daitezen. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA Peñaflorida Kapera ariko da Ataungo organoan http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=037&kont=901 musika Ataungo Organo Barrokoaren II. Jaialdiaren barruan Peñaflorida Kapera ariko da gaur. Josep Cabreren zuzendaritzapean, organoan izango da Loreto Fernandez Imaz 20:00etan hasita. Datorren larunbatean, Leon Berben ariko da Ataungo organoan, eta hilaren 19an, berriz, Norberto Brggini eta Gustavo G. Gaiulo. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA Liburu salduenak saritzeko joera kritikatu du Aranbarrik http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-05&orria=037&kont=902 Literatura Saria eman izana eskertzearekin batera, liburu salduenak saritzeko joera kritikatu zuen atzo Donostian Iñigo Aranbarri idazleak Zilarrezko Euskadi saria jasotzean. Donostiako Liburu Azokan Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobela izan da aurten gehien saldu den liburua, eta horregatik eman diote saria. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 PLAZA