Pertsonaiak

Piras
Mikel Losada:
Gazte bizi eta mugitua da. Bera izango da istorioa endredatuko duena. Sukaldean aritzea baino gehiago, porroak erretzea da gogoko duena.

Estefania
Barbara Goenaga:
Sukaldaritza ez zaio batere gustatzen baina gurasoek behartuta hasi da sukaldaritza klaseetan. Oso pija da.

Ikerne
Aitziber Garmendia:
Herri txiki batetik datorren neska gazte eta xaloa. Ogi zati bat da, oso neska ona.

Juantxo
Isidoro Fernandez:
Sukalde eskolako maisua. Ikasle kuadrilla alferra zuzentzen saiatuko den arren asko kostatuko zaio eta arazo dexentetan sartuta ikusiko du bere burua.

Gaston
Galder Perez:
Gainerakoak baino helduxeagoa den ikaslea, pixkat leloa dena.

Alberto
Roberto Alonso:
Boliviar etorkin gaztea. Guztien artean zintzoena da eta baita sukalderako trebezia handiena duen mutil fina ere, guztia egiten du ondo.

Xalba
Lander Otaola:
Gaztea, guapoa, surflaria, sinpatikoa. Dena duen eta ondo bizitzea gustoso duen tipoa.
Bideoak
Argazkiak
Berriak