Agenda
Antzerkia
-
VII. Kale Antzerki topaketak
BILBO 19:00. Errekalde auzoko jaietan (2012-07-06) -
"Para lo que hay que vivir...mejor no morirse nunca"
DONOSTIA 20:00. Antzoki Zaharrean (2012-07-06) -
"Si je t´attrape, je te mort!"
BAIONA 20:30. Luna Negran (2012-07-06)
Bertsolaritza
-
Bertso-poteoa
MUNGIA 19:00. (2012-07-06)Bertso-poteoa
Lekua: Jai Alain hasita Ordua: 19:00 Bertsolariak: Sustrai Colina, Fredi Paia -
Bertso-poteoa eta afaria
URRETXU (2012-07-06)Bertso-poteoa eta afaria
Bertsolariak: Jexux Mari Irazu, Iker Zubeldia, Fredi Paia -
Jexux Mari Irazu, Fredi Paia eta Iker Zubeldia
URRETXU Urretxun (2012-07-06) -
Sustrai Colina eta Fredi Paia
MUNGIA 19:00. Jai Alain (2012-07-06)
Bestelakoak
-
'Empreintes et civilisations' gaualdia
HAZPARNE (HARITZ BARNE) (2012-07-06)Populu desberdinak lurralde berean bizi izan dira Historiako garai ezberdinetan. Zer gelditzen da mendeetako elkarbizitza horretarik ? Kultura eta gizaki nahasketa horietatik zer arrasto gelditzen da gaur egun ? Berbero batzu bizi izan dira gutxienez bost mendez Pirinioetako alde honetan. Oren bat eta hamar minutuko dokumental hau 2011n Régis Pochelu zizelkariak eraman proiektuaren inguruan egina da. Bi hilabetez, bere emaztearekin eta beren 11 urteko semearekin 15 metro-karratuko itsas-ezponda bat zizelkatu dute gai horren inguruan, murgiltze osoan, Marokako ipar-ekialdeko oasis batean. Marokako gune ezezagun horretan, gure gaur egungo bizietan nahiko ahantziak ditugun aberastasunak badira. Gaur egun, nor da bestea laguntzeko egokiena : gu, mendebaldekoak, gure aberastasun materialarekin ala gainazalekorik gabe bizi diren horiek ? Ez ote behar dugu elkar aberastu ?
Filmaren ondotik, Euskal kultur erakundeak eta Hazparneko Herriko Etxeak diruztatu proiektu honetako protagonistek hitza hartuko dute.
-
Pirritx, Porrotx & Marimotots "Zazpikoloroa"
DONOSTIA 18:30. Trinitate plazan (2012-07-06) -
Dantza Bithindarrak taldearekin eta kantua Ahoz abesbatzarekin
DONAPALEU 21:00. Amikuzeko zelaian (2012-07-06) -
Abre los ojos y despierta liburuaren aurkezpena
DONOSTIA 12:00. Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (2012-07-06)
Dantza
-
KULTURAnitz jaialdia
TOLOSA 22:00. Euskal Herria plazan (2012-07-06)Alurr eta Rapa Nuiko dantza, musika eta kultur espresio ezberdinen erakustaldia, Tolosako Euskal Herria plazan (Leidorren euria eginez gero). Ibarran gauzatzen ari den jatorrizko kultura gutxituen inguruko KULTURAnitz elkatrukeak, nagusiki musika eta dantzaren inguruan, Saharako, Rapa Nuiko (Pazko Irla-Txile) eta Euskal Herriko gazteen topaketa eta elkartrukearen bidez, kulturen arteko elkarrizketa eta lankidetza garatzea du helburu. -
Gau giro 2012: Haka ara Henua + Alurr
TOLOSA 22:30. Euskal Herria plazan (2012-07-06)
Erakusketak
-
Xabi Otero 'Oihan hegalean'
SENPERE (LARRALDEA) (2012-07-06tik 2012-07-29ra.) -
Euskarri desberdin batzuen harremanak lotu dituen artista baten sorkuntzak proposatzen ditu erakusketak: marrazkia, margoa, argazkia, animazio zinea eta musika. Nicolas BILLIOTEL unibertso sortzailea da, haren irudiek logika grafiko aniztatzaile bat jarra
MIARRITZE Atabal-en (2012-07-06tik 2012-10-06ra.) -
"Xabi Otero. Oihan Hegalean" Argazki erakusketa zabalik izango da ostiral, larunbat eta igandeetan 16:00etatik 20:00ak arte
SENPERE 18:30. Larraldean (2012-07-06tik 2012-07-29ra.) -
Tinta, sangre y vino
BILBO Cafe Iruñan (2012-07-06tik 2012-08-12ra.) -
Argazki lehiaketako argarzki onenen erakusketa
ZUMAIA 18:00. Oxford aretoan (2012-07-06tik 2012-07-20ra.) -
José Ramon Arrondoren margo erakusketa
HONDARRIBIA 10:00. Zuloaga Etxean (2012-07-06tik 2012-07-15ra.)
Hitzaldiak
-
Populakuntzen historia eta hizkuntza aniztasuna Mendebaldeko Pirinioetan
BANKA (ERROBIKO UNIBERTSITATE CAMPUSA - P (2012-07-06)HIPVAL deitu ikerketa poiektuaren ondorioen aurkezpena
HIPVAL (Populakuntzen historia eta hizkuntza aniztasuna Mendebaldeko Pirinioetan) proiektuaren xedea izan da Europako kontinentearen alderdi honetako populakuntzen historia -denboraldi luzeko historia -ikertzea, populakuntzen genetikan azken urteetan garatu ikerbide eta ezagutza berriak baliatuz, eta hizkuntzari dagozkion elementuak kontuan hartuz.
IKER zentroak (Baiona) koordonatu duen ikerlan hau CNRS delakoak duela zenbait urte gerizatu duen Gizakiaren, hizkuntzen eta lengoaiaren jatorria izeneko egitasmoan sartua izan da, eta lankidetzan jarri ditu antropologoak, genetikalariak eta hizkuntzalariak. 2005ean hasi zen, Euskal-Herri 2001-2006 izeneko hitzarmen bereziak eman laguntzari esker (2004-2006 urteetako egin zen Euskal Herriko ikerketa-proiektuetako deiaren bidez).
Kontuan izanik, alde batetik, anitz jendek jakin-gose berezia dutela Pirinioetako historiaz eta euskal populakuntzaren urruneko iraganaz, eta beste aldetik, ikerketa oinarri materiala beren ADN ematea onartu behar zuten milako bat jenderen borondate onari esker biltzekoa zela, HIPVAL proiektuaren egileek hitz emana zuten ondorio zientifikoak argitaratu ondoan, publiko zabalarentzat aurkezpen publiko bat ere eginen zutela.
- Frédéric BAUDUER, antropobiologoa, V. Segalen-Bordeaux 2 unibertsitateko irakaslea, eta Euskal Itsasbazterreko Ospitale Zentroko hematologoa
- David Comas, genetikalaria, P. Fabra unibertsitateko Irakaslea (Biologia ebolutiboaren laborategia, Bartzelona)
- Jean-Marie HOMBERT, hizkuntzalaria, ikerketa zuzendaria (CNRS, Hizkuntza Dinamikaren laborategia, Lyon), eta CNRSaren Gizakiaren, hizkuntzen eta lengoaiaren jatorria izeneko egitasmoaren arduraduna
- Beñat OYHARÇABAL, hizkuntzalaria, ikerketa zuzendaria (CNRS, IKER zentroa, Bordeaux 3, CNRS, UPPA), HIPVAL proiektuaren koordinatzailea
- Lluis QUINTANA-MURCI, genetikalaria, ikerketa zuzendaria (unité Prévention et thérapie moléculaires des maladies humaines, CNRS & Pasteur Institutua, Paris), Genographic proiektuaren Europako arduraduna
Aurkezpenaren ondotik, denboraldi bat izanen da entzuleek galdeak egiteko.
-
Rio+20 Herriaren ahotsa: Gailurrean esandakoa eta entzun ez duzuna
DONOSTIA 19:00. Kutxa Arrasate Kultur aretoan (2012-07-06)HIZLARIAK: · Jon Martin - Ekoliderra eta Unesco Etxearen berriemailea Rio+20 gailurrean · Aitana Uria - Unesco Etxea. Gonbidatuta zaude! Antolatzaileak: Ekoliderrak sarea, Kutxa Ekogunea eta Unesco etxea. -
Gizarte Politikako Departamentuak antolatutako hitzaldia: "Baremos de valoración de discapacidad"
DONOSTIA 09:00. Koldo Mitxelenan (Erdialdea) (2012-07-06)