Gaur

Gipuzkoan hodei ostarte
Bizkaia hodei ostarte
Araba hodei ostarte
Nafarroan hodei ostarte
Nafar mendateetan hodei ostarte
Nafarroa eta Araba artean hodei ostarte
Lapurdin hodei ostarte
Zuberoan hodei ostarte
Nafar lautadan hodei ostarte
Tenperatura gora

Hodei eta ostarteekin, egonkortasuna

Zerua. Erresuma Batuan den antizikloiaren eragina areagotu eta presio altuetako eremu sendoa osatuko du Mediterraneoan den beste antizikloiarekin. Hodeiak eta ostarteak izango dira eremu geografiko gehienetan. Tenperaturak goranzko joera hartuko du. Haizea. Ekialdekoa. Tenperatura. Gora. Hortaz, ipar isurialdean eta mendialdean, beroenak 9 eta 14 gradu artekoak izango dira; barnealdean, berriz, 7 eta 15 gradu artekoak.

Itsasoa

Itsasoko egoera. Ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du; aldika eta bereziki ipar partean, 3ko ufadak sorraraziko ditu. Nahiko ongi ikusiko da. Olatuak. Metro batekoak.

Bihar

biharko mapa

Zerua. Aroak ildo beretik jarraituko du. Izan ere, eremu antiziklonikoak irmo segituko du. Orduek aitzina egin ahala, hodeiak eta ostarteak izango dira eremu geografiko askotan. Barnealdean, gainera, goiko hodei ugariago eta urdingune dezente ikusteko aukera izango da. Erriberan, eguraldi eguzkitsua espero da. Haizea. Ekialdekoa. Tenperatura. Berdin. Beroenak, ipar isurialdean eta mendi inguruetan, 9 eta 14 gradu artekoak izango dira; barnealdean, berriz, 7 eta 15 gradu artekoak.