 |
 |
 |
 |
Zu
ere kritikari |
 |
 |
 |
| Sail Ofizialetik
aparte, beste hamaika atalek osatzen dute Donostiako Zinemaldia:
Zabaltegik, Anthony Manni buruzko Atzera Begirako Klasikoak,
Woody Alleni buruzko Atzera Begirako Garaikideak, Euskal Zinearen
Egunak, Horizontesek… Funtsean, leku eta molde askotako
film zerrenda luzeak. Emaiguzu ikusi dituzun horiei buruzko
iritzia. |
| Iradokizunak |
 |
 |
 |
| Jasotako iradokizunak: |
 |
 |
| Borxa | 2004-09-29, 13:29 |  |  |  | | Gorrotxategi kritikariak Garfiaren inguruan egindako filmari buruz egindako kritikak zur eta lur utzi ninduen. Garfia idazlea da, presoa izateaz gain, pentsalaria, eta artikulu egilea. Ez du, ostera, Brasilgo eta lurralde ezezagun baten bateko hedabideetan idazten, euskal hedabide batean baino. Hots: ezin da ulertu Gorrotxategik Garfia ez ezagutzea. Ulertzen zailagoa dena, haatik, zera da, ezagutu ez eta edozer gauza idazteko ausardia izatea, Garfiari buruzko aipamen iraingarri eta lekuz kanpokoak eginez. Gorrotxategik, besteak beste, Garfia 'Guerra y paz' irakurtzen ikustea ez dela sinesgarria esan zuen bere kritikan. Zer esan nahi du horrek? Preso batek Teo-ren ibilerak irakurri behar dituela? Nik gauza bat daukat argi: Gorotxategi bera dela Tolstoiren liburua irakurri ez duena. Krtitikari bati eskatu dakiokeen gutxienkoa zorroztasuna da, eta doitasuna. Kritikak egiten dituen futbolari bati golak sartzea eskatuko geniokeen bezala. Berriak horrelako fitxaketak nolatan egiten dituen ulertezina suertatzen zait, zinez. Esan behar dut, halaber, kritikari horrek zinemaldian zehar egin duen lana ez dela aditu baten mailara iritsi, inondik inora ere ez. Eta hori ere ez da onargarria. Egin ezazue ariketa hau: hartu Gorrotxategiren kritikak, itzuli gaztelerara, eta saiatu DVn argitaratzen. Ez lituzkete argitaratuko, ez eta beraiei ordainduta ere. Euskarazko egunkari bakarrean horrelako hutsegiteak oso larriak dira, nire ustez behintzat. |  |  |  | | Karmele Arratibel | 2004-09-25, 16:52 |  |  |  | | Atzo "Shi mian mai fu" ikusi nun. (daga hegalarien etxea edo) Eszena batzuk txundigarriak ziren, hasierakoak batez ere. Gero, nere gustorako, laupabost borroka soberean zituen, naiz eta, borroka hauek ere oso onak ziren. Narrazio aldetikan nahiko floja... Ustekabeko amaiera bilatzen zun, baina horretarako bere pertsonaiak hitz egin arazi behar ditu minutu batzutan historio osoari buelta emateko. Baina hori ez da zinearen hizkuntza.. ez da?
Niretzako azpimagarria da agian, filma ulertzeko zaila zela. Jendeak barre egiten zun azkeneko momentu dramatikoetan eta ez det uste hori zenik zuzendariaren helburua. Beretzeko, zihurrenik, bere filmak kondaira edo historio erdi-mitiko bat kontatzen du baina uste det ez ginela horretaz benetan konturatu. Ezin esan, nundikan sortzen zen arazoa: pelikulatik edo diferentzia kulturaletik.
Hala eta guztiz ere oso gustora ikusi nuen: planuak, dinamismoa... harrapatzen zintuzten. Niretzako pelikula bakoitzak bere alde onak ditu eta pelikula honek hori dauka: narratiba aldetik edo pertsonaien irudikapenaren aldetik pixkat eskax baina beste aspektutan eserlekuan itxatzita uzteko modukoa. |  |  |  | | Karmele Arratibel | 2004-09-25, 13:56 |  |  |  | | Atzo "Shi mian mai fu" ikusi nun. (daga hegalarien etxea edo) Eszena batzuk txundigarriak ziren, hasierakoak batez ere. Gero, nere gustorako, laupabost borroka soberean zituen, naiz eta, borroka hauek ere oso onak ziren. Narrazio aldetikan nahiko floja... Ustekabeko amaiera bilatzen zun, baina horretarako bere pertsonaiak hitz egin arazi behar ditu minutu batzutan historio osoari buelta emateko. Baina hori ez da zinearen hizkuntza.. ez da?
Niretzako azpimagarria da agian, filma ulertzeko zaila zela. Jendeak barre egiten zun azkeneko momentu dramatikoetan eta ez det uste hori zenik zuzendariaren helburua. Beretzeko, zihurrenik, bere filmak kondaira edo historio erdi-mitiko bat kontatzen du baina uste det ez ginela horretaz benetan konturatu. Ezin esan, nundikan sortzen zen arazoa: pelikulatik edo diferentzia kulturaletik.
Hala eta guztiz ere oso gustora ikusi nuen: planuak, dinamismoa... harrapatzen zintuzten. Niretzako pelikula bakoitzak bere alde onak ditu eta pelikula honek hori dauka: narratiba aldetik edo pertsonaien irudikapenaren aldetik pixkat eskax baina beste aspektutan eserlekuan itxatzita uzteko modukoa. |  |  |  | | Iker | 2004-09-21, 15:49 |  |  |  | | Azpiko Anttonek dioena esatera nentorren ni ere hona, baina berak ederki asko idatzi duela iruditzen zait. Sentimendu berarekin gelditu nintzen larunbat ilunabarrean Canal +ek eskaini zuen gala ikusi ondoren. Euskararen presentzia txoko ezkutu eta ilunetara baztertu dute aurtengoan antolatzaileek. Bestalde Vargas Llosa epaimahaiburu den zinemaldi batean zer gehiago nahi dugu? Ah, eta Edurne Ormazabali ez dut uste egoera honek pena izpirik emango dionik, Euskadi Gazteako zuzendaria izanda... Euskadi Gaztea baino hobe luke Vascongadas Joven deitzea, bertako saioetan gazteleraren presentzia (esatarien aldetik, entzuleek bidalitako mezuen aldetik eta baita jarritako abestien aldetik ere) beldurgarri areagotu baita azken urteotan. Lotsagarri. Lotsagarri eta penagarri. |  |  |  | | Antton | 2004-09-18, 16:24 |  |  |  | | Oraindik ez det Zinemaldiko pelikularik ikusteko aukerarik izan, baina atzo ETBn ikusi nuen hasierako gala. Lotsagarria iruditu zitzaidan euskarari emandako tratamendua: aurkezleak euskaraz ongi-etorri eta gabon esatera mugatu ziren —Aitana Sanchez Gijonek gehiago egin zuen euskaraz Edurne Ormazabalek baino; ia-ia baita Pedro Almodovar berak ere—. Eskerrak, bederen, sailen aurkezpen bideotako batzuk euskaraz entzun ahal izan genituen. Dena den, lagun batek esan dit berak Canal +-en bidez jarraitu zuela, eta konexio horretan bideo guztiak gazteleraz eman zituztela. Ez dakit han, Kursaalean, euskaraz edo gazteleraz eman zituzten, baina gazteleraz eman bazituzten euskararen presentzia hutsaren hurrengoa izan zen zorioneko gala horretan. Euskal kulturgintza hurbiletik eta barnetik ezagutzen duten eta ekitaldian ziren Jose Juan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari eta Ramon Etxezarreta Donostiako Kultura zinegotziari ez al die penarik ematen horrelako ekitaldi batean euskara hain hutsaren hurrengo izateak? Eta Edurne Ormazabali? Ez al da ba euskaraz aritzen den irrati bateko arduraduna? |  |  |  | | Aitziber Mitxelena | 2004-09-18, 15:57 |  |  |  | | Donostiako Zinemaldian aukera zabala dago. Woody Allenen atzera begirakoa oso gomendagarria iruditzen zait. Gaur, adibidez, 'Play it again Sam' zoragarria ikusi dut. Incorrectos zikloan ere hainbat harribitxi ikus daitezke. Pena dut Luis Buñuelen 'L'age d'or' ezingo dudalako ikusi. Baina behintzat sail horretako zinta pare bat ikustera joango naiz. Zabaltegin ere eskaintza txukuna dagoela iruditzen zait, baina dagoeneko zenbait filmerentzako ez dago sarrerarik. Sail Ofizialean, bestetik, Adolfo Aristarainen azkeneko filma ikusi nahi nuen baina dagoeneko Servikutxan ez dago sarrerarik. | |
 |
|
|
 |
 |
 |
 |
 |
Irudietan |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
Elkarrizketak |
 |
 |
|
 |
 |
Kritikak |
 |
 |
|
 |
| |
| |
|
 |
 |
|