![]() |
||
I. Atala
Erabaki Prozesu demokratikoa bultzatzeko ETAren ekintzen etenaldia Euskadi Ta Askatasunaren erabakiak lurrikara
politikoa eragin du. ETAren ekintzen etenaldi iraunkorra martxoaren 24ko 00:00 orduetatik aurrera dago indarrean. Gure Adierazpenean erabaki horren helburu nagusiak zeintzuk ziren argitu genituen arren, hainbat xehetasun eta hausnarketa modu zabalagoan lantzekoak direla uste dugu. ETAren erabakia ETAk bere erabakia hartzerako orduan, Euskal Herriko egoeran eragiten duten aldagai ezberdinak kontuan hartu ditu. Abiapuntu gisa, ezker abertzaleak azken hamarkadan egin dituen aurrera urratsak edozein aldaketarako aktibo nagusi gisa baloratuak izan dira. Zer esanik ez dago, erabaki horretan eragile ezberdinekin izandako harremanek, agertutako borondateek eta ikuspegi trukaketak kontuan hartu ditugula. ETAk ez du bere urratsa hutsean ematen. Egoera politikoaren inguruan egiten dugun hausnarketan,
ETAk bere erabakia hartzerako orduan oinarri izandako testuingurua topatuko
dugu. Hau da, prozesu demokratiko bat garatzeko dauden Prozesu demokratikoa garatzeko aukerak. Gatazkari konponbide demokratikoa emateko egindako urratsek eta jarritako oinarriek garrantzia berezia izan dute gure hausnarketan. Besteak beste, Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoak egindako ibilbidearekin eta bertan barneratuak izandako printzipioekin prozesu demokratikoaren garapenerako lehen harri sendoak jarriak izan direla uste dugu. Eragileen konpromisoa. Bestetik, gisako prozesu bat garatzeko
alderdi eta eragile ezberdinen artean denboran zehar garatutako harremanek
eta mahai gaineraturiko ikuspegiek, eragileen arteko eztabaida demokratikoa
garatzeko konpromiso sendoak hartzeko aukera berrien atarian Negoziazioa eta elkarrizketa prozesua abiatzeko borondatea eta aukerak. Gatazkaren konponbidea negoziazioaren bidez lortzeko egiten joan diren adierazpenek eta agertutako borondateek (ETA eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazio prozesuari dagokionez), irtenbide negoziatu eta demokratiko bat garatzeko aukeraren aurrean egon gaitezkeela erakusten digute. Herritarren nahia. Euskal herritarren artean gatazkaren konponbide elkarrizketatu eta negoziatuaren aldeko jarrera aspalditik nagusitu den ikuspegia da. Herritarren nahi hori argi espresatzeak, hainbat eragileren jarrera aldaketa eragin du, konponbide politiko baten aldeko posizioetara eramanez lehen irtenbide polizialekin itsutuak zebiltzanak. Erabakiaren uneari dagokionez, zergatik une honetan galderari
erantzuteko, ez diogu gaur eguneko egoerari soilik begiratu behar, edota
azken urtetako bilakaerari bakarrik. Akats handia litzateke prozesua horrela
irakurtzea. Askapen borrokaren ikuspegi historikoa barneratzea oso garrantzitsua
da une hauetan, azken finean, urtetako borrokaren emaitzen aurrean gaudelako,
hamarkadetako borrokaren uztaren aurrean gaude. Ekimenaren aurrekariak Atzera begiratuz, ETAren ekinbideari dagokionez, hainbat une nagusi gogora ekarri nahiko genituzke, oraingo egoera marrazterako orduan ezinbesteko erreferentzia direlako. 98ko ekimenean kokatzen dugu azken urtetako bilakaera
politikoaren abiapuntua. Geroztik gertatu diren aldaketa eta mugimendu
politikoak horren arabera ulertu behar direlakoan gaude. Geroztik, ETAren ekintza armatuek, etengabean Estatuaren zapalkuntzari erantzun zuzena eman eta gatazkari konponbide politikoa ematearen beharra erakutsi dute. Ekintza bakoitza konpondu gabeko gatazka politikoaren agerpena da, Estatuei mezu zuzena bidaliz eta nazioartean errealitate hori agertuz. Espainiako agintariek badakite gatazkari konponbide demokratikoa
eman ezean, Espainiako Estatuak ez duela normaltasunik ezagutuko. Euskal
Herriaren eskubidetan oinarrituriko bakea eraiki arte Espainiako Estatuak
ez duela egonkortasunik lortuko. 2003ko abenduan, Bergarako ekimenarekin, Espainiako hauteskundeen aurrean Autodeterminazioaren aldeko indarren artean kandidatura bateratua osatzeko proposamenaren alde egin, eta proposamen hori burura eramateko gure esku zeuden urratsak egiteko prestutasuna agertu genuen. 2004ko urtarrilean, Kataluniako lurraldean ekintza armatuen
kanpaina bertan behera utziz, Katalan Herriekiko elkartasuna, begirunea
eta injerentziarik ezaren printzipioak sendotzearekin batera, Espainiako
Estatuaren krisia sakontzea eta bere egituraketan bereizketa argia egitea
lortu genuen. Ondoren, Konponbide Demokratikorako Alternatiba kaleratzearekin,
ezker abertzaleak gatazka konpontzeko bere proposamen politikoa berritu
zuen. Negoziazio prozesu baterako planteamendu hori euskal eragile gehienek
bere egin dute, euskal herritarren artean hedapen oso zabala lortu duelarik. Ekimenaren xedea ETAren ekintzen etenaldiaren helburu nagusia, Euskal Herrian garatu beharreko prozesu demokratikoa bultzatzea da. Hau da, gatazka gainditzeko gakoen inguruan euskal eragileen artean burutu beharreko eztabaida demokratikoa bultzatzea. Prozesu horren bidez, gure herriak beharrezkoa duen aldaketa politikoa gauzatu beharko da. Elkarrizketa, negoziazioa eta akordioaren bidez, gaur eguneko zatiketa eta ukazioaren status politikoa aldatu beharko da. Prozesu hori, euskal eragileen artean eta Euskal Herriaren
aniztasuna eta osotasuna kontuan hartuz garatu behar da.Euskal eragile
guztiei dagokie gure herriaren etorkizuneko Status-ari buruzko erabakiak
hartzea. Espainia eta Frantziak, gatazkari negoziazioaren bidetik irtenbidea emateko borondatea erakustearekin batera, Euskal Herriko prozesu demokratikoaren emaitzak errespetatu beharko dituzte. Euskal herritarrok gure etorkizunari buruz erabakiko duguna errespetatzeko borondatea adierazi eta horren bermea eman behar dute, gaur eguneko topeak altxatuz. ETAren deia ETAk bere erabakiarekin asko jartzen du. Bere borondatea argiki adierazia izan da eta urrats zehatzak egin ditugu. Eragile guztiei, ETAk egindako urratsaren neurri bereko erantzukizunarekin jokatzea dagokie orain. Ardura handiko zeregina da gainera euskal eragileek esku artean dutena. Euskal Herriaren etorkizunari buruz sakoneko erabakiak hartzeko tenorean gaude. Zabaldutako une politiko berrian, jendartean pizturiko ilusioak eta esperantzak etorkizunik gabeko bide itxietan ito ez daitezen, eragile guztiek eta bereziki Euskal Herriaren aldeko indarrek konpromiso sendoak eta erabaki ausartak hartzeko unea iritsi da. Espainia eta Frantziako agintariei egoera berriari erantzun
positiboa emateko deia egiten genien ETAren Adierazpenean. Horretarako,
jokabide errepresiboak alboratu eta gatazkari negoziazioaren bidetik irtenbidea
emateko borondate argia erakutsi beharko dute. ETAren dei nagusia, euskal herritarrei zuzendua dago,
herri sektoreen aktibazioa ezinbestekoa izanen baita prozesua burura eraman
ahal izateko. Euskal herritarrei prozesuan buru belarri murgiltzea eta
gure Herri eskubideen alde borroka egiteko dei zabala egiten die Euskadi
Ta Askatasunak. Zer ez da ETAren erabakia? Ohikoa den nahasketa eta toxikazioari aurre eginez, ETAren urratsarekin bultzatu nahi den prozesua zer ez den argitzea beharrezkoa dela uste dugu. Ez baita komeni inor engainatua izatea politiko profesionalen eta hedabide nagusien mezu pozoitsuekin. Aipagai dugun prozesua, Euskal Herriaren eskubideak aitortuak
izan daitezen prozesua izan behar da. Oker dabiltza edukirik gabeko baketan
pentsatzen dutenek edota bake faltsu bat iragartzen digutenek. Bakea,
Euskal Herriaren eskubideak aitortzearen ondorio izango da. Justizian
oinarrituriko bakea eraiki behar dela, alegia. ETAren urratsa egungo inposaturiko egoeraren normalizazioarekin
lotzea gezurretan aritzea da, besterik gabe. Gatazka ETAren borroka armatua
dela esatea bezain gezurra. ETAren konpromisoa ETAren borondatea zabaldutako prozesua burura eramatea
eta Euskal Herrian benetako egoera demokratikoa eskuratzea da, urte luzetako
gatazka gaindituz eta justizian oinarrituriko bakea eraikiz. |
||