Aurreko elkarrizketak

Maribi Ugarteburu

Maribi Ugarteburu

EH Bilduko hautagaia

Ikusi elkarrizketa

Denis Itxaso

Denis Itxaso

PSE-EEko hautagaia

Ikusi elkarrizketa

Elkarrizketa Digitala

Laura Garrido

Laura Garrido

PPko hautagaia

2012-10-19 - 12:45

Eusko Legebiltzarrerako hautagaia da Gipuzkoan.

 ERANTZUNDAKO GALDERAK

6

G. Agenda arazoak direla eta, amaitu beharrean gaude. Mila esker Laura Garridori eta parte hartu duzuen guztioi. berria.info

E. Gure etorkizuna jokuan dago, Alde batera utzi behar ditugu atzera eramango gaituzten proiektuak. Lehia soberanista baten aurrean gaude eta ongisaterako eta elkarbizitzarako bermea Alderdi Popularra da. Eskerrik asko.

5

G. Basagoitik esan du diru-laguntzak kontrolatu behar direla eta "bertakoek" lehentasuna izan behar dutela immigranteekiko (osasun publikoari dagokionean). Badirudi immigrazio gaiari buruz hitz egiteko ausardia duen bakarra PP dela. Zergatik da tabu bat beste alderdietarako? Immigranteei diru-laguntzak jaso ahal izateko, 10 urteko erroldatzea eskatzearekin ados zaude? Mila esker. Kezkatua

E. Datuek adierzaten dute gizarte laguntzetan iruzurra dagoela eta kontrolak ipini behar dira, hauek behar dutenei heltzeko.

4

G. Ez dut gazte bakarra ezagutzen EAEn gaztelaniaz ez dakienik. A eredua mantenduz, euskaraz ez jakiteko eskubidea bermatu behar al da? I�aki Zarate

E. Gurasoen aukeratzeko eskubidea bermatu behar da, bai A eta D eredua, kontuan izanik bi hizkuntza ofizialak ditugula.

3

G. Zergatik alderdi popularretik (gehien bat PPC-tik) esaten dabe lurralde batek ibdependentzia lortutakoan lurralde horrek ordaindu beharko dituela erretiro-pentsioa? Akaso erretiratuta (eta etorkizunean erretiratuko direnak) daudenak ez diote urte askotan zehar Estatu Espainolaren Gizarte-segurantsari beraien dirua eman? Eneko

E. Espainako lurraldeak Europa Batasunaren barruan daude Espainan daudelako.Tratatuek argi zehazten dute.Pentsioetan , datuek ofizialak aipatzen duten bezala defizita daukagu eta Espanaren solitateari esker ordaintzen dira.

2

G. Maria Servini epaile argentinarra, frankismoak eragindako hilketak, desagerpenak eta torturak ikertzen ari da, oraindik zuek, PP eta PSOE, eta zuen legeekin, defenditzen duzuen inpunitatearekin amaitzeko, eta 200.000 pertsona hil dituzten terroristei eskaintzen diezuen babes juridiko horrekin amaitzeko. Iraingarria izan behar da biktimentzat, Frankok izendatutako Juan Carlos de Borbon, frankismoko partaide nabarmena zena, Estatuaren agintean mantentzea 37 urtez. Prest egongo zinateke, epaile honen edo beste baten aurrean Frankoren oinordekoaren alde egiteko, orain inpunitate osoz egin duzuen bezala, eta gartzelara joateko biktimak umiliatzeagatik 37 urtez eta Frankismoaren Mugimendu Terroristak izendatutako oinordeko bat goratzearren,oraindik epaile baten aurrean pasatu ez dena Mugimendu Terrorista horren kidea izanagatik, eta ,nazioarteko legeria urratuta, 200.000 biktima eragin dituen Mugimendu Terroristako kide horiei babesa ematearren zuen legeekin? Ghandi

E. Gauza guztiak legearen barruan, gure marku juridikoaren barruan.

1

G. Gure marko juridikoa errespetatuz , eta zehaztutako prozedura jarraituz, prest legoke PP, Euskal Herriaren eta Catalunyaren borondateari begirunea erakusteko, James Cameron-ek egin duen bezala, eta erreferemdum bat ahalbidetzeko bi herri hauek demokratikoki bere bidea aukeratu ahal izateko, 2 herri hauetan gehiengo batek hori eskatzen badu, noski? Ala nahitaezko elkarbizitzaren aldeko apustua mantenduko duzue, herri hauen nahiari bizkarra emanez FREEDOM

E. Errealitateak guztiz desberdinak dira. Kontituzioak,Euskadunok eta Katalanak aprobatutuakoa, argi adierazten du eskumenak non dauden. Gernikako Estatutoak eldartzen gaituen baliabide nagusia da.

www.berria.eus 2012