Paulo Ostolaza 2024ko maiatzaren 5a 20:50 Alavesek Lehen Mailan jarraitzea ziurtatu du Valentzian. Javi Lopezek egin du arabarren gola. Lau jardunaldiren faltan lortu dute balentria.
Paulo Ostolaza 2024ko maiatzaren 5a 19:55 Zabalak finalaurrekoa jokatuko du Ezkurdiaren garaipenari esker. Arbizukoak ez zuen ezer jokoan, Elordik nahikoa zuen hari irabaztearekin, baina ezin izan du. Zabalak Laso izango du parean finalerdietan.
Paulo Ostolaza 2024ko maiatzaren 5a 19:10 Osasuna joera aldatu ezinda dabil. Laugarren porrota jarraian jaso du Arrasateren taldeak. Betisek gehiago zuen jokoan.
Paulo Ostolaza 2024ko maiatzaren 5a 18:00 Hasi da Pogacarren erakustaldia. Italiako Giroko bigarren etapan lortu ditu lehen garaipena eta liderraren elastikoa faborito nagusiak. Bigarren sailkatuari 27 segundo atera dizkio.
Paulo Ostolaza 2024ko maiatzaren 5a 12:45 Prokuradoreak dio Donibane Lohizuneko feminizidioa «krimen bortitza» izan dela. Bihar egingo diote autopsia gorpuari. Hilda aurkitu zuten emakumearen bikotekidea atxilo izango dute epaiketa egin arte.
Itziar Ugarte Irizar 2024ko maiatzaren 5a 06:00 Basterretxea: ehun urte, bost geldiune. Margolaritzan, eskulturan, zineman, diseinuan eta, orobat, euskal kulturaren susperraldiaren aldeko lanean nabarmendu zen Nestor Basterretxea. Mendea bete da artistaren jaiotzatik, eta bost urratsetan zeharkatu du haren ekarpena BERRIAk.
Itziar Ugarte Irizar 2024ko maiatzaren 5a 05:55 «Bere herriaren zerbitzura lan egiteko borondate jarraitua izan zuen». Basterretxearen lan artistiko osoa biltzen duen alderdietako bat bere egiteko modu «konprometitua» izan zela uste du Vadillok, estetikatik hasi eta bakearen aldeko ekinera.
Mikel Lizarralde 2024ko maiatzaren 5a 05:30 Pet Shop Boys, emozioaren ardatzean. Neil Tennantek eta Chris Lowek 'Nonetheless' diskoa argitaratu berri dute, euren ibilbideko hamabosgarrena. Bikoteak bere alderdirik melodikoena haizatu du bertan
Nerea Arruti 2024ko maiatzaren 5a 05:15 Beatriz Sarlo eta pentsamenduaren zirrara. Ez ulertzearen akuiluaz, irakurketa kritikoaren beharraz, kultur ikasketez eta beste hainbat gairi buruz gogoeta egin du Sarlok 'Las dos torres' liburu argitaratu berrian.
Asier Gonzalez de San Pedro Donostia 2024ko maiatzaren 5a 05:10 «Arevalo gai da Guatemala demokraziaren eta zuzenbide estatuaren aldeko borrokan jartzeko». Guatemalako ustelkeriaren itunaren aurka lan egiteagatik erbestean dira Rodas eta Sandoval. Nazioarteari ohartarazi diote aldaketa politikoa egon den arren oraindik «arriskua» dagoela «lehenagoko egoerara» itzultzeko.
Igor Susaeta Bartzelona 2024ko maiatzaren 5a 05:05 ERCk tonua igoko du azkeneko astean. ERCkoek diote haiek edukiak izan dituztela hizpide kanpainan, baina horrela gutxitu egiten direla «nabarmentzeko» aukerak. Aitortu dute, halere, bozkatzaileak mobilizatzerakoan «arazo bat» dutela.
2024ko maiatzaren 5a 05:05 Harrobia ikastola, lan merkatuarekin elkarlan bete-betean. Bilboko Harrobia ikastola eredu da Lanbide Heziketara heldu den paradigma aldaketan; lan merkatuarekiko harremanak gero eta estuagoak dira: elkarlanean dihardute, edo, bestela, bien arteko muga lausoagoa da.
Xalbat Alzugarai Etxeberri 2024ko maiatzaren 5a 05:00 Bazterkeriaren kizkurrak lisatzen. Ile diskriminazioa identifikatzeko eta zigortzeko lege proposamena onartu dute Frantziako Legebiltzarrean. Diskriminazio horren jatorria eta zergatiak esklabotza garaitik datoz. Euskal Herrian ere aurki daitezke horren zantzuak.
Garbiñe Biurrun, Agus Hernan, Maixabel Lasa, Maria Jauregi, Sabino Ormazabal eta Paul Rios 2024ko maiatzaren 5a 05:00 Arteako deialdia Gazako genozidioaren aurrean.
Jone Arruabarrena 2024ko maiatzaren 5a 05:00 Hiru gurpilen gainean, berriro mundura. Hondarribian adinekoak trizikloetan eramaten dituzte ibilaldiak egitera, Nagusikleta egitasmoaren bidez. Gipuzkoan Donostiako taldea izan zen proiektua lehenengo garatu zuena; munduko beste 50 herrialdetan martxan dago jada.
Maddi Iztueta Olano 2024ko maiatzaren 5a 05:00 Txaden bihar dute dinastiaren edo aldaketaren artean erabakitzeko eguna. Trantsiziorako kontseilu militarra hiru urtez agintean egon ondoren, bihar egingo dituzte presidentetzarako bozak. Inkestek jarduneko estatuburu Mahamat Idriss Deby jotzen dute irabazle.
Urtzi Urkizu 2024ko maiatzaren 5a 05:00 Zer pasatzen den azkenaldi hontan. Pedro Sanchez elkarrizketatu zuten astearen hasieran La1 katean eta SER irratian. Baina mamitsuagoa izan zen Klaudio Landak Fermin Muguruzari ETB1en egin zion elkarrizketa.
Amaia Igartua Aristondo Bilbo 2024ko maiatzaren 5a 05:00 Ahanztura historikoen zama. Gutxienez XVI. mendetik, andreak zamaketari lanetan ibili dira Bizkaiko kaietan. Fenomenoa kontrolatzeko, ordenantza asko onartu zituzten. Andre zamaketariez erakusketa bat antolatu dute Bilbon.
Markos Tedin-Uriburu Castro 2024ko maiatzaren 5a 05:00 Kale erabileraren ordenantza salatzeko, hainbat elkarte batu dira Zornotzan. Espazio Publikoa eta Kaleko Salmenta arautzeko ordenantza egin du udal gobernuak. Herriko eragileek diote araudia «oso arbitrarioa» dela; Ordenantza Honi Ez plataforma sortu dute.
Iñaki R. Mendoza Altsasu 2024ko maiatzaren 5a 05:00 «Pribilegioak mantentzeko aitzakia gisa erabiltzen dira tradizioak». Feminista aitzindaria izanik, hamaika frontetan aritzeagatik da ezaguna Gurutze Arregi, Sakanan (Nafarroa) bederen. Altsasuko Santa Ageda ospakizunean emakumeek parte hartzeko eskatu zuen hasieratik.
Jone Arruabarrena 2024ko maiatzaren 5a 05:00 Adinekoen komunitatea indartuz, digitalizazioaren bidez. Teknologia berriak erabiltzen erakusten diete adinekoei Adinkide proiektuan. Gero, teknologia horiek erabiltzen dituzte auzokideen arteko harremanak sustatzeko.
Gorka Berasategi Otamendi 2024ko maiatzaren 5a 05:00 «Naturaren eskubideek eraldaketa erradikal batera zuzentzen dituzte botere publikoak». Ekosistemei eskubideak aitortzeak «paradigma aldaketa bat» dakar, Nogueraren esanetan. Nabarmendu du naturaren eta gizakiaren arteko «berdintasun harreman bat» islatzen dutela «lehenengo aldiz».
Paulo Ostolaza 2024ko maiatzaren 5a 05:00 Turismoa bizi da Kanarien kontura. Milaka lagun bildu dituzten protestek turismo ereduaren inguruko eztabaida ekarri dute hizpidera uhartedian. Turista kopurua handitzen ari da urtetik urtera, eta harekin batera langabezia eta pobrezia tasak.
Gorka Berasategi Otamendi 2024ko maiatzaren 5a 05:00 Klima larrialdia, auzitara. Ugaritu egin dira Lurra berotzearen kontra nahikoa ez egiteagatik estatuen eta enpresen kontra jarritako auziak. Epai garrantzitsuak espero dira aurten, nazioartean irizpideak ezar ditzaketenak.