Jon Ander De la Hoz 2024ko apirilaren 27a 05:10 Hortzak luze, aizkorak zorrotz. Aizkora apustu handia jokatuko dute Iker Vicentek eta Julen Alberdi Txikia IV.ak, Tolosan. Hamalau kana-erdiko eta sei 60 ontzako moztuko ditu bakoitzak.
Josep Solano Tokio 2024ko apirilaren 27a 05:10 Ustelkeriak ataka estuan paratu ditu Vietnamgo goi agintariak. Urak harro dabiltza Asiako herrialdeko politikan, Vo Van Thuong presidenteak dimisioa eman berri baitu. Gainera, Nguyen Phu Trong Alderdi Komunistako idazkari nagusi eta herrialdeko liderra makal dabil osasunez.
Lara Villalon Istanbul 2024ko apirilaren 27a 05:05 Israelen blokeoa hausteko nazioarteko flotilla. 30 herrialde baino gehiagotako hainbat ekintzailek Istanbuldik atera nahi dute Gazarantz, 5.500 tona laguntza humanitario eramateko zerrendara.
Eñaut Agirrebengoa 2024ko apirilaren 27a 05:05 «Talde onenen antza hartzen ari gara». Ardenetako klasikoetan gozatua hartu zuen Ostolazak, baina gaixotu ere egin zen, eta ezingo da lehiatu Espainiako Vueltan. Pozarren dago, ordea, Laboral Kutxak Frantziako Tourraren gonbidapena jaso duelako. Taldearen «garapen azkarra» goraipatu du.
Unai Etxenausia 2024ko apirilaren 27a 05:00 «Pregoian bakarrik ez, edozein lekutan aldarrikatuko dut antzerkia». Ibañezentzat «beharrezkoa da» antzerki mundutik datozenek presentzia izatea San Prudentzio jaietan eta antzekoetan.
Edurne Elizondo Iruñea 2024ko apirilaren 27a 05:00 Ama esnearen banku bat eskatu du Amagintzak. Elkarteko kideek agerraldia egin dute Nafarroako Parlamentuan. Azaldu dute amaren esneak on egiten diola haur goiztiarren osasunari. 2022an, Nafarroan 308 ume jaio ziren haurdunaldiak 37. astea bete baino lehen.
Mikel Yarza Artola 2024ko apirilaren 27a 05:00 Espainiarrak astindu zituen krimenaren B aldea. ‘Fariña’ telesaileko sortzaileek Asunta Basterraren auzia fikziora eraman dute Netflixentzat egindako sei ataleko ‘El caso Asunta’ nobedadean.
Miren Mujika Telleria Aretxabaleta 2024ko apirilaren 27a 05:00 Bertsoaren lehen sehaska. 50 urte bete dira Gipuzkoako lehen bertso eskola sortu zenetik Aretxabaletako Almen ikastolan. Urteurrena ospatzeko, Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna antolatu du biharko.
Edurne Elizondo Iruñea 2024ko apirilaren 27a 05:00 «Behar dugu Nafarroaren Eguna, eta behar ditugu besta gehiago ere». Nafarroaren Eguna ospatuko dute igandean Baigorrin. Dena prest dutela nabarmendu du Basaizea elkarteko kide Oihana Bidartek, eta parte hartzera deitu ditu herritarrak.
Leire Casamajou Elkegarai BAIONA 2024ko apirilaren 27a 05:00 «Niretzat, jaso dudana itzultzeko molde bat da idaztea». Bigarren eleberria plazaraturik, euskararen egoeraren inguruan arranguraturik agertu da Bea Salaberri. Halere, horretan dihardu, bai literaturaren bidez, eta baita irakaskuntzaren bidez ere.
Iñaut Matauko Rada 2024ko apirilaren 27a 05:00 Zirt edo zart egiteko eguna. Athleticek Metropolitano estadioan jokatuko du gaur, Atletico Madrilen aurka, Txapeldunen Ligarako sailkatzeko borrokan. Irabaziz gero, laugarren postuan berdinduko du Espainiako taldearekin.
Aitor Biain 2024ko apirilaren 27a 05:00 Aurpegi berriz betetako legebiltzarra. Itxura berria izango du Eusko Legebiltzarrak hurrengo legealdian, ordezkarien ia erdiak estreinakoz ariko baitira. Gehienak emakumeak izango dira, abertzaleak eta euskaldunak. Behin-behineko argazkia da, ordea, oraindik aldaketak egon daitezke eta.
Iñaki Etxeleku 2024ko apirilaren 27a 05:00 Euskaldunen aurkako erasoak salatu ditu EHEk Donostiako auzitegi aurrean. Mugimenduak ekintza bat egin zuen atzo: antzerki baten bidez, auzitegietan euskararen aurkako helegiteak ezartzen dituztenak seinalatu zituen.
Unai Etxenausia 2024ko apirilaren 27a 05:00 Tuntuna eta tronpeta soinua. Erretretarekin gaur iluntzean piztuko da festa Gasteizen. Bihar, tradizioak hala aginduta, San Prudentzio zaindariaren eguna ospatuko dute Armentiako zelaietan: meza, haurrentzako jolasak eta beste egongo dira.
Olatz Enzunza Mallona 2024ko apirilaren 27a 05:00 Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak Arrankudiagara ekarri dituzte. 1938an fusilatu zuten, Valladoliden, 24 urte zituela. Apirilaren 14an berreskuratu zituzten gorpuzkiak, eta domekan omenaldia egingo diote jaioterrian.
Gotzon Hermosilla 2024ko apirilaren 27a 05:00 «Gernikaren memoria inoizko bizien dago, baina badugu zer landu oraindik». Meñikak uste du Espainiako Estatuari «gogoeta autokritikoa» egitea dagokiola izan duen ibilbideaz.
Ainara Arratibel Gascon 2024ko apirilaren 26a 23:22 Hobea izan arren, Realak galdu egin du Real Madrilen kontra. Talde txuri-urdinak 0-1 galdu du, Arda Gulerrek lehen zatiko ordu erdia betetzear zela egin duen gola tarteko. Imanolen taldea saiatu da emaitza iraultzen, aukera dezente izan ditu horretarako, baina ez du asmatu.
Maite Asensio Lozano 2024ko apirilaren 26a 20:40 «Arbaso lesbianak» omendu dituzte Bilbon, Ikusgaitasun Lesbikoaren Egunean. «Lesbianismo feministaren oinarriak berreskuratzera» deitu du Bilbo Feminista Saretzen plataformak.
Maite Asensio Lozano 2024ko apirilaren 26a 20:05 Egungo bollerez hausnartzera. 550 lagun inguruk parte hartuko dute Bollotopaketetan, Leitzan, gaurtik igandera. Subjektu politikoari buruzko eztabaidak hartuko du mahai nagusia.
Itziar Ugarte Irizar Gasteiz 2024ko apirilaren 26a 19:00 Ibon Aranberrik 'Entresaka' erakusketa zabaldu du Artium museoan. Azken hilabeteetan Madrilgo Reina Sofian izan duen atzera begirakoaren «bigarren kapitulu» modura aurkeztu du, eta erakusketa baten logikak «interpelatzeko» ere baliatu nahi izan du artistak. Irailaren 29ra arte bisitatu ahalko da.
Arantxa Iraola 2024ko apirilaren 26a 17:15 Lemazainaren «arrasto» sentitua. Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, omenaldia egin diote erakundeko lehen idazkari nagusia izen zenari, Xabier Mendiguren Bereziarturi, urrian zendu baitzen; itzultzaile fina gogoratu dute, «ekintzaile» argia, lemazain «ausarta».
Pettan Uralde 2024ko apirilaren 26a 16:50 Emakume bat hil da Egilazko haztegi batean, behi batek jota. Abeltzaintza ustiategiarekin harremana zuen emakumeak. Gizon bat ere zauritu da, eta Txagorritxuko ospitalera eraman behar izan dute.
2024ko apirilaren 26a 15:45 Neska bati labankada bat eman diote Bilbon. Basurtuko ospitalera eraman dute zauritua.
Isabel Jaurena 2024ko apirilaren 26a 15:40 «Herri proiektua osatzeko momentua» dela azpimarratu du Otxandianok. Koalizio subiranistak dio «orain arteko berdina» egiten jarraituz gero «hipoteka asko» izanen lituzkeela datorren gobernuak. Salatu du ez direla zaindu «demokrazia parlamentarioaren oinarrizko formak».
Iosu Alberdi 2024ko apirilaren 26a 15:40 Herritarren %35ek babesten dute EAJ-PSE koalizio gobernua, Soziometroaren arabera. Inkestaren arabera, herritarren %70ek ontzat jo dituzte emaitzak. EH Bilduk ditu hauteslerik sendoenak; %71k «konbentzimenduz» bozkatu zuten koalizioaren alde.
Markos Tedin-Uriburu Castro Gernika-Lumo 2024ko apirilaren 26a 15:37 Gernika, bakearen aldeko memoria toki. 87 urte bete dira faxistek Bizkaiko herri hori bonbardatu zutenetik. Gertatutakoa gogora ekartzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Gernikan. Urkulluk iragarri du Batzar Etxearen alboko eraikina «memoria toki» bihurtuko duela.
Irati Urdalleta Lete 2024ko apirilaren 26a 15:04 BERRIAk eta Herri Urratsek lankidetzarako hitzarmena izenpetu dute. BERRIAk eta Herri Urratsek elkarlana «sendotu» dute, eta isla izango du Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaian: Hiru gunek BERRIArekin lotutako izena edukiko dute, eta 'Badok'-ek maketa lehiaketa babestu du.
Joxerra Senar 2024ko apirilaren 26a 14:35 Hegoaldean 90 lan ikuskari gehiago izan daitezela eskatu du ELAk. Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren atarian, gogora ekarri du Euskal Herrian laurehun langiletik gora hiltzen direla urtero lanaren ondorioz. Enpresariak jo ditu egoeraren «erruduntzat» eta agintariak «arduraduntzat».
Uxue Rey Gorraiz Iruñea 2024ko apirilaren 26a 14:27 Alfredo Sanzol antzerkigileak jasoko du Vianako Printzea saria. Epaimahaiaren iritziz, Sanzol «antzerkigintza garaikidearen erreferentea» da, eta zera aitortu diote: «Sorterriarekiko lotura nabarmen bistaratu izana haren iruditerian eta testuetan». Arte Talentua Sustatzeko Saria Celia Carrasco poetak irabazi du.
Jokin Sagarzazu 2024ko apirilaren 26a 13:44 Lan merkatua hoztu egin da urteko lehen hiruhilekoan. 2008ko krisitik erregistratutako urte hasierarik txarrena izan da: 20.600 langabe gehiago zenbatu ditu INEren inkestak. Zerbitzuen sektorean galdu dira lanpostu gehien.
Urtzi Urkizu Donostia 2024ko apirilaren 26a 13:00 EITBk Makusi sortu du, «haurrentzako plataforma segurua». Plataformak ehun telesailen 5.800 atal baino gehiago eta 120 film ditu katalogoan. Makusi kluba ere sortu dute, eta kide egitea doakoa da.
Gorka Berasategi Otamendi 2024ko apirilaren 26a 12:52 Erregai fosilekiko menpekotasunari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte maiatzerako, Bilbon. Lau solasaldiko egitaraua osatu dute Ekologistak Martxan-ek, Greenpeacek, Jauzi Ekosozialak, Meatzaldea Bizirik-ek, Euskal Gune Ekosozialistak eta Sukar Horiak, elkarlanean.
Isabel Jaurena 2024ko apirilaren 26a 11:50 Zenbaketa amaituta, atzerriko eta Ipar Euskal Herriko botoek ez dute eserlekuen banaketa aldatuko. Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo bizi diren 8.200 lagun inguruk bozkatu dute, 2020an baino 5.000 herritar gehiagok.
Gorka Berasategi Otamendi 2024ko apirilaren 26a 11:40 Autopista Elektrikorik Ez plataformak mobilizaziora deitu du biharko Iruñean. Forestalia enpresak tentsio altuko lineak eraikitzeko jaso dituen baimenen kontra, protesta ekitaldia antolatu dute Izarbeibarko, Iruñerriko eta Sakananako (Nafarroa) eta Goierriko (Gipuzkoa) 24 udalek.
Mikel Garcia Martikorena 2024ko apirilaren 26a 11:30 Askatasunaren Flotilla ezin da irten Turkiatik, Israelen blokeoaren ondorioz. Gaur joan behar zuten itsasontziek Gazara, baina Ginea Bissauk beste ikuskaritza bat eskatu du, eta, ondorioz, itsasoratzea atzeratu egin da. Ginea Bissau estu hartu izana leporatu dio koalizioak Israeli.
Isabel Jaurena 2024ko apirilaren 26a 10:50 Idoia Mendiak dimisioa eman du, Europako hauteskundeetan aurkezteko. Teresa Ribera buru duen PSOEren zerrendan aurkeztuko da Mendia.
Ion Orzaiz 2024ko apirilaren 26a 09:00 Bertan behera utzi dute sexu erasoak egiteagatik Harvey Weinsteini ezarritako zigorretako bat. New Yorkeko Apelazio Auzitegiak onartu egin du ekoizle ohiaren helegitea, eta epaiketa berriz egin beharko dute. Weinstein ez da espetxetik aterako, 16 urteko beste zigor bat betetzen ari baita.