'Gizon barregarriak' eleberria da Joxean Agirre idazleak argitaratu duen azken lana. Hainbat gai landu ditu liburuan; besteak beste, intriga eta sexualitatea. Dioenez, eskarmentuak eman dio estilo propioa eraikitzeko modua.
Intxaurrondoko Ibiltariaren 30. astearen barruan, hainbat bidaiari gonbidatu dituzte aste honetan Donostiara, bertaratutakoei beren pasarteak kontatzera. Iribarrek eta Zubimendik Europa zeharkatu zuten iaz motoan; zortzi herrialde ezagutu zituzten.
Zubiak insomnioari eta lo apneei buruz hitz egingo du Arrasaten. Azaldu duenez, asko hedatu dira lo arazoak, eta loaren higiene ona izatea lagungarria da halakorik ez pairatzeko.
Bost mende igaro dira Hondarribiak Nafarroako Erresumaren parte izateari utzi zionetik. Urteurrenaren harira, 'Azken gaztelua, azken portua' zikloa antolatu dute.
Legegintzaldi berrian «oldarraldiari aurre egiteko konpromisoak» hartzeko eskatu diete euskararen aldeko indar politikoei Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eibarko Eta Kitto elkarteak.
KPIaren araberako soldata igoerak adostu dituzte, eta ordainsari gehigarri bat jasoko dute urtero. Astelehenetik greba mugagabean ziren Andoaingo eta Anoetako lantegietan.
Hodietako ur ihesak identifikatzeko teknologia berriak erabiltzen dituzte udal zein ur partzuergoek. Izagirrek azaldu du adimen artifiziala erabili beharra dagoela ur horniduraren sisteman.
Euskadi Irratiko 'Baipasa' magazinaren 'Zer ikusi' atala jendaurrean egin dute, Santa Teresa komentuan. Crossover jaialdian, Danele Sarriugarte idazleak bere telesail kutunak zein diren azaldu du.