Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Errutina

2015eko irailaren 5a
00:00
Entzun
Albisteak albistea jaten du, gaurkoak ahanzturaren salara bidaltzen du atzokoa, eta batak bestea jan, kontu asko galtzen da arretaren aldirietan,nahiz berebiziko garrantzia izan munduaren martxan. Atzera egiten bada, orain hiruzpalau eguneko albiste batetik tiraka hasiz gero, eguneko ogi egin berriaren berotasuna galtzen omen da. Baina zein da eguneko ogi berria? Ume ito baten argazkia? Bai, jakina. Baina egoera hori ekarri duen gerra?

Mikrofono batek harrapatuko bagintu kalean Siriako gerraz galdezka, gure erantzunak analfabeto baten orokorkeriak lirateke seguru asko: gaur dakiguna baino gehiago genekien gerra piztu zenean. Ahaztu zaigu zer eta zertan den, itzali zaizkigu tragediaren eztandak. Gerrak baldin badaude, gerrak daudela ahazten zaigulako da, hartaz genekien apurra errutinaren hautsak hartu digulako. Eta olatuen errutinak ume baten gorpua jaurtitzen badu gure bizitzen hondartzara, ezin asmatu nondik ekarri duen…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.