Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Irismena

2014ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Horra beste hitz bat, irismena, egunari egun gizentzen ari garen gure hiztegirako. Entzuna eta irakurria nuen noiz edo noiz, logikaren haritik usaintzen nion esanahaia (zerbait —kasu honetan, euskarazko hedabide guztiak eta bakoitza— iristen den esparrurainoko eragina behar du izan!), baina herenegun arte ez da nire lexikoan egon, gaur arte ez dut sekula baliatu. Termino tekniko huts hotz-hotza zen orain arte; goroldio sentimental sakona itsatsi zaio herenegundik: Egunkariaren aferak sortutako amesgaiztoa amaitu den momentuan etorri da Jaurlaritzaren erabakia.

Terminoak isatsari lotuta ekarri duen zurrunbilo politiko handi baten begian gaude orain. Ez, tamalez, euskal prentsaren premiei buruzko debate serio baten mahaian. Euskal prentsaren etorkizunak kezkatzen gaitu, ekonomia eta produktuen kalitatea ez dira elkarren arrotz: sortu den zurrunbiloak ez ahal digu kezka hori irentsi eta itoko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.