Angel Erro.
JIRA

Aginduak

2015eko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Hauteskundeen hurbilak promesak merkatzen ditu, krisi betean sartutako bikote harremanetan bezala, ordura arte egin gabekoa, hitzaren ahalmen magikoagatik, hemendik aurrera (bai, benetan diotsut) beteko balitz bezala. Ministro bat Gipuzkoara etorri da Euskal Y-a 2019rako amaituta egonen dela agintzera. Toki gehiagotara (baina lasterrago) Abiadura Handiko Trena iritsiko dela agindu dute: aurten Espainiako zortzi hiriburuetara iritsiko omen da. Dirutza da (dirutza zen!), baina herritarrek ordaintzen dute, politikariek hautesleei oparitu arren.

Bazterrak nahasi ditu UPNeko hautagai magenta kolorekoaren aginduak. 900 irakasle lanpostu sortuko ditu, presidente hautatzen badute. Galdera da zergatik bere gobernuak ez duen orain egiten. Bozeramaileak agindu behar izan du aurten oposizioak deituko dituztela. Iragarpenak berak oraingo eskasia eta agintariek funtzionariotzaz duten irudi manipulatzailea salatzen du. Beste gauza bat ere bai, gobernu honek enplegua sortzeko tenorean zer esku gutxi duen, hori baizik ezin badu agindu.

AHTko lanak bezala, polemikoa izan zen Nafarroako Kanalaren obrak. Hura ere handitzeko plana aurkeztu dute egunotan, hura ere —400 kuantifikatu dituzte— lanpostuen promesa, urak eramanen duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.