Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Lehentasuna

2014ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Gallardonek esan du abortuaren erreforma atzeratu duela Kataluniako «erronka subiranistari» aurre egiteko, eta, nik entenditzen dudan moduan, horrek esan nahi du traizio doilor zitala egin diola abortoaren kontrako kausari. Katoliko-katoliko batek nola lehenetsi lezake Espainiaren batasuna umeen jaiotzeko eskubidearen gainetik? Gallardonek ez du abortuaren erreforma atzeratu baino egin, badakit, baina badira atzeratu ezin diren erloju etikoak, geroko gero utzi ezin diren printzipio sakratuak. Ministroak Gero irakurri behar luke.

Auzia da Gallardonek ez gaituela harritu, espainiar joseantonianoa dago katoliko ultramontanoaren gainetik. Kataluniako erronka separatista larriagoa da abortuaren bilaukeria baino. Bi gurutzadak ezin dira batera eraman, garbi zegoen batek kalte egingo ziola besteari, eta Gallardonek, dimititu ordez, abortuarena sakrifikatzea onartu du.

Erronka separatista abortatzea dute helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.