Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Mutu

2014ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Joan zen igandeko estropadak bukatu eta gero, ikuskizunari buruzko lagun arteko tertulia, hamaiketakotxo bati ondra eginez. Telebistak piztuta segitzen zuen albistegiaren zain, programatik programara bitarteko bete-lan horietako batekin. «Orain ere hori!?», asaldatu zen lagun bat.

Kontu asko esan da ETB1eko bete-lanez; azken bolada luzeko Kamera ezkutuaren abusuaz;programak (mutua) oparitzen digun umorearen grazia tontoaz eta orduen kopuru alimalekoaz (uztaileko azken astean, egunean 256 minutu, eta aste osoan 1796, Marijo Deograciasen arabera; halatsu, nonbait abuztuan ere).

Gaur, banderaren estropada. Berriro bete-lana ager dadinean, lagun baten purrustada izango dut gogoan: «ETB2an ez dituk ausartzen, hago agonian! Han ere antzera jokatzen dutela? Bai, baina hango bete-lanak, gutxiago izateaz gainera, ez dituk mutuak. Nonbait, geneetan diagu mututasuna, eta zer egokiago telebista mutu bat baino herri mutu batentzat?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.