Angel Erro.
JIRA

Gezurtapenak

2015eko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Basque Culinary Center-ek gezurtatu du Nafarroan ordezkaritza bat ireki behar duela. Espainiako Telebistak gezurtatu du sanferminetako entzierroetan girotutako reality show bat egiteko asmoa.

Sandra Bullockek gezurtatu ditu seme-alaba gehiago izan nahi dituelako zurrumurruak. Rihannak gezurtatu du Leonardo di Capriorekiko balizko harremana. Turkiak gezurtatu du Milorad Dodik Bosniako Serbiar Errepublikako presidentearen hegazkinari bere airezko espazioa zeharkatzeko baimena ukatu diola, Armeniako genozidioaren mendeurrenaren oroitzapen ospakizunera zihoala.

Espainiako gobernuak gezurtatu du Abc-k argitaratutakoa, kultur ekintzetako BEZa %21etik %10era jaitsi behar zuela alegia. Rihannak gezurtatu du kokaina dela, marihuana baizik, zabaldu den bideo batean kontsumitzen ari dena.

Nazioarteko Diru Funtseko presidente ohiak gezurtatu du prentsan berari buruz egunotan argitaratzen ari dena; esaterako, esan du bere ondasunak ez direla inondik inora 27 milioi eurorenak. Presidentetzan ordezkatu zuen lagunak gezurtatu du Frantzian eta Ameriketako Estatu Batuetan prostituzio sare bat antolatu izana.

Nicolas Sarkozyk gezurtatu du inor, eta gutxiago François Bayrou, hiesarekin erkatu izana. Uste dut Rihannak ere baietz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.