Niko Iurramendi.
ARRANPLATIK

Gainean dugu

2018ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Begirada iltzatua izaten dugu entrenatzaile eta arraunlariok ligako lehen estropadan. «Non izango gara aurten TKE ligan?». Garrantzi handiko estropada izaten da, eta, beraz, urduritasuneko asteak pasatu berri ditugu aldagelan. Ligaren goiko muturra ikusiko ez duten taldeek, bereziki, aurreneko estropadan sekulako ahalegina jarriko dute. Noski, ba al da liga, lan edota ekintzarik gaizki hasi nahi duen pertsona aldrebesik? Baina, bai, arraunean, zortzi hilabete osoko lan duin eta nekagarriaren ondotik, estropada txar batek sorturiko gehiegizko urduritasunak icebergaren punta urpera dezake. Denboraldi-aurreko estropadetan, nondik norakoak ikusi ohi dira, baina, esaterako, Cabo eta Tiranekin ez dugu oraindik indarrik neurtu, eta galiziarrak ezagututa, aurkari gogorrak izango ditugu. Sasoi-aurreko Galiziako estropadei erreparatuz, badirudi iaztik tornak aldatu egin direla, eta sasi sufritzen ikusi genuen Cabo indarberrituta datorrela, eta Tiran, aldiz, ahulduta.

Horrek guztiak eta gauza gehiagok ere urduri jartzen dute hitzon idazlea. Hainbat urte arraun munduan egin arren, lehen aldia izango dut TKE ligan, eta aurreko guztia ahaztu egin dudalakoan nago. Liga honetan ibiliak diren arraunlariek deskantsurik eta abagunerik gabeko estropadak direla diote: «Minutu erdiko hutsegitea izan eta galiziar madarikatuak bertan egongo dira, zirt-zart, aurretik jartzeko asmo itsuan. Lasai, galiziarren eta zure artean ere, ziur beste traineru bat dagoela, eta konturatzerako, traineru baten atzean ez ezik, biren atzean kokatuko zara. Gainera, aurreneko estropada, Bilboko Ibaizabalen erlojupekoa izanik, denborak erabat estutzen dira».

Hala, motxila dagoeneko prest dut. Aurten estropadarik onena egin genueneko jantzia sartu dut, urte guztian konfiantzarik handiena eman didan estrapua, argazkietatik ezkutatzeko balio didan betiko bisera, eta hamalau urtean arraun munduan pilatu dudan esperientzia paregabeeta pertsonala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.