Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Soldadu elementala

2019ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Betierako atean deklaratu nuen:
Soldadu zintzoa izan naiz,
handienen zerbitzari,
faraoi, enperadore, errege, zar,
xeke, sultan, pontifize, kan...
Zerrenda badakigu! moztu ninduten.
Ez dituzu eginbeharrak bete.

Berrinkarnatu nintzen
beste soldadu batengan
eta aldeko eta etsai,
gerlari oro ezabatu nuen,
kupula gorenak barne.

Betierako atean egotzi zidaten:
Zerbitzu-orri kaskarra dakarzu.
Ziren guztiak jo baditut!
Eta historialariak?

Itzuli nintzen mundura
historialarien bila, eta
esan zidaten ez zegoela
berrinkarnatze gehiago.
Sentitzen dut!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.