Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Nire burezurra

2019ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Ukondoak tinko mahaian,
zortzi hatz gurutzaturik bekokian,
erpuruek lokiak hertsatzen dituzte,
materia grisa ateratzen bezala.
Masail-hezurretara jaisten dira,
indarrez, baina arrakasta gabe.
Frontal ertzak zanpatzen dituzte,
bekainei min eginez.
Sartzen dira bi erpuruak
zokon nasaletan,
suntsitu nahirik bezala
buruko min parasito bat.
Haztatzen dituzte bi masailak
eta sailkatzen aro geologikoak,
euren hortzeria irregularretan.

Bat-batean, argi eta zehatz,
burezur bat dakust,
biluz eta huts.
Hatzak atzeratuz,
horra tenporaleko zuloak,
okzipitalaren konkorra,
eta kasko leuna, zuri-horia.

Hor dago nire burezurra
Bilboko Antropologia Museoan.
Hain da nire antzekoa ezen
argi baitago neurea dela.
Esku artean indarka,
pentsatze trinkoan ari zena,
une bat lehenago.
Orain zer dagokit?
Izutzea? Zoriontzea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.