Amagoia Gurrutxaga Uranga.
HIZPIDEAK

Giltzak

2015eko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Euskal Herrira Nafarroatik dator aldaketa politiko eta soziala», dio egunkari honetan gaur Asier Arraizek. Aldaketa horren gakoa borroka sozialak direla erantsi du Sortuko presidenteak. Borroka sozial horren akuilu nabarmenetako bat, CAN auzia izan da. PSNren jarrera aldaketabaten ondorioz, plaza politikora itzuli da Nafarroako Erregimenaren trapu zikinekin betetako kutxa, ikerketa batzorde politiko bat medio. Bertako buru UPNko Sergio Sayas jarri izanak, zikinkeriak garbitzekoa baino gehiago, makillaje ariketa baten itxura eman dio batzorde horri, baina zirrikitu bat ireki du epaitegietan itxitako atean.

Herri ekimenez eta ikerketa kazetaritzaren kolpez geratu dira agerian Nafarroako Kutxaren eskandaluak. Lan bilerak oso garesti kobratzen zituzten CANeko zuzendaritzako kideen dietek agerian utzi zuten kutxa horretan gertatutakoa ulertzeko ezinbesteko gako bat: interes pribatuak. Madrilen interesak dira bestea, Nafarroa estatu afera duen heinean.

EH Bilduren Euskal Bidean ere, estatu afera da Nafarroa. Han aldaketa gauzatzen bada, koalizio horrek Jaurlaritzan sartzeko eskatuko duela iragarri du Arraizek. EAJri lidergoari eusten utziz eta alderdia «eroso» sentiaraziz. Nafarroako aldaketaren giltzaren zati bat, berriz, atzo Madrilen indartsu agertu zen Podemos Ahal Duguk dauka. Kalean eta bulegoetan akordioen kutxa irekitzen asmatu behar. Horixe ezinbestean aurkitubeharreko giltza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.