Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Poliziak

2015eko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Aste honetan, salaketa bat egin du Kataluniako Poliziako komisarioburuak, Josep Lluis Traperok: Espainiako Poliziak ez du partekatzen Mossos d'Esquadrakoekin haiekin partekatu beharreko informazioa, Kataluniako herritarren segurtasunari dagokiona. Polemika, hain zuzen, Kataluniako Poliziak jihadisten talde bat atxilotu izanak ekarri du, eta, gero, Espainiako Barne ministroak gertatutakoa manipulatu izanak.

Entzute handikoa izango da kasua. Juduak hil nahi zituen ultra espainolista bat atxilotu bazuten ere (a zer nahaste-borrastea, mesedez…), ministroak erabaki zuen independentismoa salatzea, Kataluniako errepublika islamiko ezohiko bat —ez gehiago eta ez gutxiago— sortzea sustatzeagatik. Fernandez Diaz elizkoia, ultra katolikoa izaki, ez da pertsonarik egokiena iritzia emateko. Baina kontuak bestelako neurri bat hartu du, teknikariek eztabaida eten eta azaldu dutelarik jaun horrek galarazi egin ziola Kataluniako Poliziari datu banku batzuk eskuratzea, Kataluniaren eta Europaren segurtasunerako funtsezkoak.

Kontuak, bada, bestelako neurri bat hartu du, edo bestelako neurriak. Izan ere, lehen-lehenik, eskubidea dugu galdetzeko zein den, orduan, Espainiako Poliziaren helburua. Antza denez, ez Kataluniako biztanleei laguntzea eta haiek babestea. Bestela, ahaleginduko ziren arriskua saihesten; horretarako, ezinbestean, behar besteko informazio guztia eskuragarri izan behar dute kalea kontrolatzen duten tropek, mossoek.

Planteamendua ilogikoa, baina are ilogikoagoa da fantasia politikoekin zikindu nahi izatea Poliziak egiten duen lana. Hori logikaren mugaz harago ere badago. Baita egia izanda ere, Martxelo, ezinago berezia dela Espainiaren logika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.