URUBIA podcasta IRUDIA horizontala

Urubia

URUBIA podcasta IRUDIA

Urdaibaiko Guggenheim museoa

Urdaibaiko Guggenheim museoaren inguruko eztabaida eta horrek eragin duena aztertuko dugu hilabete honetan; izan ere, Urkullu lehendakariak museo berriaren proiektuari buruz esandakoak eta proiektuak dituen arazoak gai nagusi izan dira azken asteetan.

URUBIA podcasta IRUDIA

Azterketak euskaraz

BADAk eta BERRIAk egindako Urubia podcastaren lehen atalean Azterketak Euskaraz ekinbidearen inguruko azalpenak eman ditu Leire Casamajouk. Azterketak Euskaraz Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mugimendua da.

Podcastak
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Dena dago geldirik

Unibertsitateen egoerak okerrera egin du azken astean. Poliziari deitzeak egoera makurtu baino ez du egin. Komunitate akademikoaren barruan tentsio handia somatzen da. Egon dira unibertsitate batzuk ikasleekin negoziatu dutenak, eta horietan arazorik gabe kendu dira kanpaldiak. Baina gehienetan polizia sartu da.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Oraindik ez da erori

Iruñeko Erorien Monumentua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Elkarte memorialista gehienek eraitsi nahi dute, baina batzuek eraikina eraldatu eta memoria gune bihurtzea nahiago dute. 80 urte baino gehiago dituen mausoleo frankistaren auzia azaldu digu Ion Orzaiz BERRIAko kazetariak.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Euskal rockaren erro bi

Errobi musika taldea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte eman zuten lehenbiziko kontzertua, eta hamar urteko ibilbidean bost disko argitaratu zituen. Euskal rockaren aitzindarien ibilbideari errepasoa eman diogu Garbiñe Ubeda BERRIAko kultur kazetariarekin eta Gorka Erostarbe Badok musika atariko arduradunarekin.

Kinka
Kinka

Ozeanoak bero, eta itsas espezieak habitat berrien bila

Ozeanoetako uraren tenperatura igoera eta horren ondorioak ditu hizpide Kinka podcastaren ale berriak. Itsas ekosistemetan eta espezieetan dituen eragin ugariak zein diren xehatu du Maite Erauskin AZTIko ikertzaileak. Hiztegian, hiriburu berdeez aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Aholkuen atalean, tokian tokiko eta garaian garaiko produktuez hitz egin du Gorka Egiak.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Ikasleen hautu zaila

Gazako triskantza dela eta protestak gero eta handiagoak dira Estatu Batuetako unibertsitateetan. Columbian kanpaldiak jarraitzen du, nahiz eta pasa den astean polizia oldartu zitzaien eta hura desegin, ikasleek berriz jarri dituzte dendak. Gazako egoera hobetu arte ez omen dira joango, eta Columbiak sionistekin dituen loturak eten arte.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.